Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia literatura musika

Herria eta hizkuntza 1220 eurotan

Berriki Hasier Etxeberriak bere bizipozak eta bizipenak kontatu dizkigu blogean. Liburu elektronikoen salmentatxoak sortutako mezuen berri jasotzeak eta abar.. Tristeagoa iruditu zait, triste eta batez ere haserre jarri nau, Herria eta hizkuntza kantuaren ahapaldi batzuk dokumental batean jartzeko asmoagatik, 1220 euro kobratu nahi izan dizkiotela jakiteak. Eta erantzunak ere arretaz irakurri ditut. Eta euskal kulturaren […]

Kategoriak
agit/prop literatura teknologia berriak

Literatur Emailuak egiten 500 astez

Lekutan dago 2002ko urtarrila. Orduan igorri genuen lehenengoz Emailua. 400 helbide izango genituen, lagun eta ezagunak gehienak. Literaturzaleak, kazetariak, argitalpenetako jendea… eta gerora edukiak sortzen eta sareratzen bezala, hartzaileon kopurua areagotzen egin genituen ahaleginak. 1600 baino literaturzale baino gehiagoarengana heltzen da egun eposta helbidera, zuzen. Eta astero. Literatur Emailuak eposta bidez banatzen den albistegia da. […]

Kategoriak
agit/prop literatura

Gernika

Gernika gogoan. Eta irakurgai batzuk: Agur Euzkadi nobela Paul Eluard poeta eta Gernikako garaitza bere poema Gernika literatur aldizkaria Gernikari buruzko Susa aldizkari berezia

Kategoriak
literatura

Literatura larriki saritua

Autoan nentorren. Pozik. Etxera bueltan, Arratsean saioa entzuten. Azken hiru eguaztenetan ohitura hori hartu dut, eta gustatzen zait. Atzo ere entzun nuen, aurreko batean ere bai… eta gaur ere Arantxa Iturberen kultur kezkarekin bat egiteko gogoa piztu zait. Idoia Beratarbide ahotsetik eta kontestutik ezagutu dut, eta arte irrika sortu dit beraien elkarrizketak. Harkaitz Cano arratsean […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi literatura

bart

… bukatu da afaria. Eta utzi diogu hitz egiteari. Kafea amaitzearekin batera, amaitu dira gaurkoz gaiordeneko puntuak. Dena ustez erabakita utzi dugu, eta posta zerrendan jarraituko dugu eztabaidatzen. Eta hobetzen. Eta kalean agurtu gara. Kale Nagusian alde batera egin dute batzuk, eta Musika plazarantza doan norabidean abiatu gara gu hirurok. Lasai asko, autoak hartu aurreko […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik literatura

liburuak eta egunak

Gaur ez da liburuaren eguna. Gaur ez dizu inork literaturaz berba egingo, gaur agian ez da irakurri ere egin behar. Telebista irrati egunkari eta egitarau ofizialetan, gauza garrantzitsuagoak dauz, gurean bederen. Barikuan bai, barikua oso egun garrantzitsua zen, barikuan denok agertu ginen eskuan liburu bat genuela… cool_tura! you know! Liburuak izan be, bere eguna dauka, […]

Kategoriak
literatura musika

Prest! aldizkariko 100. zenbakian

Ruper Ordorika: “Nolabaiteko beharra sentitu behar da, kantuak sortzeko” patxi gaztelumendi | Prest! aldizkaria 100. zenbakia Aspaldian, oso aspaldian hurbildu zen Ruper Ordorika Deustu aldera. Filosofia ikasketa egin behar zituen unibertsitatean, eta bizi be San Inazio eta Deustun bizi izan zen. Aspaldian, Deustun bertan sortu zuten Pott literatur aldizkaria eta banda Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi literatura

Asel Luzarragaren delituak

Argazkiak.org | Asel askatu, behin eta berriz © cc-by-sa: gaztelumendi Asel Luzarraga elkarrizketatu dogu asteon irratia.com saioan. Txiletik Euskal Herrira zuzenean, aspaldikok partez. Kartzelatik urten arren, oraindik etxean atxilotuta dago euskal idazle eta blogaria. aselaskatu.org ekimeneko lagunekin auzolanean Asel elkarrizketatu dogu, eta egia esan gauza ikaragarriak, sinestezinak eta gogorrak bota dizkigu handik. Baina gertatzen ari […]

Kategoriak
literatura teknologia berriak

Euskal literatura ustelduta dagoelakoan

Edorta Jimenez | Sautrela Edorta Jimenez ETBko Sautrela saioan. Stock 13 liburuaz berbetan hasi, buru fikzioarekin jarraitu, berotu -zentsu ez sexualean- eta euskal literaturaren pipiaz jarraitu. Aurkezleak profitatzen du egoera, eta elkarrizketari espero ez zuen mamia ataratzen dio. Elkarrizketa bart emititu zen ETB3an, baina sarean egun guztian izan zen aipagai. eitb.com gunean, telebistan emititu eta […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia literatura musika teknologia berriak

Liburuen poliziaz

Irati Jimenez | Berria Liburuaz ari ginen. Liburuaren lekuaz. Ergelkeriak pentsatzen hasi naiz, as usual. Liburuak politak direla pentsatu dut, baina leku gehiegi hartzen dutela (apalategietan) eta deserosoak direla etxez aldatzeko (aurten bitan egin dut, amesgaiztoa). Liburuak maite ditut, baina nireak direnean ere ezin ditut erre jendeak gaizki begiratu gabe. Halako txotxoleriak pentsatzen nengoenean irakurri […]