-
Ardoari buruz hizketan Ludger Mees historia irakaslearekin Errioxan, Lantziegon
Ardo ona gaur egun ardo txikia da, paisaiari eta inguruari lotutakoa
[ELKARRIZKETA @iPatxi ] Ludger Mees, historialaria: «Ardo ona gaur egun ardo txikia da, paisaiari eta inguruari lotutakoa» https://t.co/voCJZCPBX1 pic.twitter.com/P0Irj304I1
— Gaur8 (@Gaur_8) July 13, 2019
Arratsaldea eman genuen elkarrekin Lantziegoko bodega berri baten. Berria eta berritzailea. Ludger Mees irakasleak “El Medoc Alaves” liburua plazaratu eta elkarrizketa egitea otu zitzaidan. XIX. mendean Arabar Errioxan izan zen ardoaren inguruko iraultza aztertzen du historiaren ikuspegitik. Eta elkarrizketan, orduko iraultza eta egungo ardogintzaz aritu ginen.
txioka, topa!
Unibertsitatean historia irakasle izan genuen Ludger Mees.
Gerora telebistan maiz aritu gara aktualitateari buruz solasean, Eta Kataluniako prozesuari buruzko eztabaidak izan ditugu.
Ardoak elkartu gaitu elkarrizketa batean. @Gaur_8 @naiz_info https://t.co/cagzqb524F— gaztelumendi (@iPatxi) July 13, 2019
Elkarrizketa argitaratu ostean, afari atsegina izan genuen Ludgerrek eta biok Zarauzko elkarte batean. Ardogintzaz eta bizitzaz hizketan jarraitu genuen. Ederto baten.
GAUR 8 euskarazko astekarian argitaratutakoa hemen daukazue irakurgai:
-
EHZ Herri bat zuzenean bizi!
EHZ festibala berrabiatu da. Auzolanean berpiztu da. Esan eta egin. Euskaldunen hitza bete da, beste behin ere. Gazteek lekukoa hartu eta buelta eman diote egoerari. Etsipena gainditu eta Euskal Herrian inoiz egon den musika eta kultur jaialdi interesgarriena abian da berriz ere. Zorionak Ipar Euskal Herriko gazteria engaiatuari!
Hiru egunez Euskal Herriko herrialde guztietako jendea batzen den kultur ekitaldi bakarra izango da ziurrenik EHZ festibala. Eta hori sekulakoa da bizi ditugun globalizazio, banidade eta egoismo teknologiko garaiotan.
Tristuraren industriari aurre egiteko @ehzfestibala
Biba zuek!
Anari eta beste asko pic.twitter.com/29Qz8cfOnN— gaztelumendi (@iPatxi) June 29, 2019
-
Elkartasuna eta konpromisoa | Komunitatea ere baGARA
10.000 lagun sarrerarekin. 800 boluntario txandak egiten. 30 musika talde solidario. Eta komunikazio proiektu sendo bat arriskuan.
Elkartasunaren soinu banda deitu diote. Eta ez da gutxiagorako.
Soinua, martxa, notak, jendea, publikoa, papera, sarea, argazkiak… mundu bat bildu zen Donostiako Elkartasun jaialdian, eta ez dugu erraz ahaztuko.📢 https://t.co/kBRbJcCIkO
🎧 Elkartasunaren soinu banda💻 Prentsa eta adierazpen askatasunaren alde!
📷 @gaizkapenafiel https://t.co/NiGQRhizMw pic.twitter.com/6tUChSHaqj
— gaztelumendi (@iPatxi) 2019(e)ko ekainaren 11(a)
Trending Topic bilakatu da egunotan #expolioGARA etiketa madarikatua. Salaketa mezuak, elkartasunezkoak, egoeraren berri ematen dutenak, poza adierazten dutenak… guztiak uztartzen dira tag horren baitan; denak dira beharrezkoak.
Prentsa eta adierazpen askatasunaren alde! JAIALDIA komunitatea #GARA
Iñaki Soto Elkartasun Jaialdiari buruz Euskal Telebistan. #expolioGARA
-
2019ko hauteskunde zikloaren ostean
Gogoetarako astea izan da hau. 2019ko apirilaren 28an eta maiatzaren 26an hauteskunde ezberdinak izan ditugu. Espainiako kongresurako apirilean, eta udal hauteskundeak, Batzar Nagusi, Nafarroakoak eta europarrak ere burutu dira. Lau sobre sartu ditugu lau asteko tartean.
Aldaketa Bizkaian
📢 Bizkaian #Aldaketa astiro dator, baina ez da gelditzen:
ðŸ Abadiño
📌 Alonsotegi
🣠Arrigorriaga
🗳 Bakio, Lemoa, Igorre, Larrabetzu, Muxika, Lea Artibai…
🌈 #Durango
📈 #GaldakaoTxikitik handira, pausuz pausu… arrakalak sortu eta herrigintza indartzen.
— gaztelumendi (@iPatxi) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Aldaketa hauteskundeen bitartez ematea ez da dagoen gauzarik errezena. Are gutxiago Bizkaian. PNV-k indar gehien (250.000 bozka inguru) du herrialde honetan. Baina izan ditu pitzadura batzuk. Eta oso interesgarria da ematen ari den joera eta bide berria. Aurreko legegintzaldietan Lemoa, Bakio, Igorre, Larrabetzu izan ziren. Orain herri gehiago dira: Alonsotegikoa izugarria izan da. Durango eta Galdakaon ezberdinen batuketak aldaketa bultzatu dezake. Adi egon eta hausnarketa kolektiboak indartzeko unea da.Bilbo Handia eta inguru metropolitanoa
Bereziki aztertu beharreko gunea Bilbo Handia da. Bilbo eta inguruko herrigune handiak. Santurtzi, Barakaldo, Portugalete, Basauri, hiriburua bera, Getxo ingurua, Leioa edo Erandio. Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea, naziogintza… guzti hori garatzeko milioi bat pertsona bizi den esparrua oso kontutan hartu beharko da. Nazio mailan.
Nafarroa
Aldaketa duela lau urte izan zen. Oraingoan eusteko ahalegin handia egin dute batzuk. EH Bilduk inoiz baino emaitza hobeak eskuratu ditu. Baina aritmetikak zailago jarri dute kontua.
Gaiari buruz irakurtzen eta mezuak trukatzen aritu ostean, oso baliagarria egin zait Patxi Zabaletari Hamaika Telebistan egin dioten elkarrizketa hau. 1979-2019 zikloa aztertzeko esperientzia haundiko pertsona da abokatu iruindarra.Zergaitik irabazten du beti PNV-k?
Maiz egiten dugun galdera da. Erantzun argirik ez dago. Hauteskunde makinaria itzela duen alderdia da. Bere jokaleku nagusia da. Eta instituzioetan aritzea da bere helburu politiko gorena. Horrela ikusten dute politika. Horrela egin dute bizimodua alderdikide gehienek. Hori da beraien indarra.
Antonio Riverak azterketa berezia egin du El Correo egunkarian. Ehuneko ehunean berarekin bat egin barik ere, gogoetarako hainbat puntu ematen dituenez, guk ere gogoeta egin dezagun horretaz.
jo ta ke, irabazi arte?
Noiz dakizu irabazten ari zarela? Gora eta gora egiten duzunean? Boterea eskuratzean? Nori ez zaizkio horrelako gogoetak etorri burura azken egunotan. Iker Bizkarguenagaren artikulu hau oso ona iruditu zait, GARA egunkariko orrialdeetan irakurriko duzu.
Enekoitz Esnaolak ere zenbakiak, belaunaldiak eta garaiak uztartu ditu berria egunkariko analisian.📈 Maiatzaren 26ko hauteskundeen ostean
📠Iñaki Soto #GARA egunkariko zuzendariaren analisia
📻 @NAIZirratia
🔊 https://t.co/Hhf6ija7iN@gara_isoto @naiz_info pic.twitter.com/SNb3XdNI3b— gaztelumendi (@iPatxi) 2019(e)ko maiatzaren 29(a)
-
Euskaraldia | Ni prest!
Zergaitik Belarriprest?
Berbagune Larrabetzuko plazan.#Euskaraldia bizi bizi hasi da urian eta herritarrak prest. pic.twitter.com/pV3ozBiFDD
— EUSKARALDIA Larrabetzu (@darabilguEUS) 2018(e)ko irailaren 21(a)
Zer da #Euskaraldia?
Noiz?
Zelan?
Nogaz?
Zertarako?Buruan galdera ugari #darabilgu eta bideo honek argitu baietz!https://t.co/TXa3XwO84l
— EUSKARALDIA Larrabetzu (@darabilguEUS) 2018(e)ko urriaren 16(a)
Jende asko batu da Koldo Izagirre idazlea entzun eta euskarari buruzko solasaldian parte hartzera#Euskaraldia
Alorretik lurrera pic.twitter.com/ONVdYJ7lSw— EUSKARALDIA Larrabetzu (@darabilguEUS) 2018(e)ko urriaren 19(a)
Larrabetzuko alkatea eta zinegotziak euskaraldiarekin bat#LARRABETZU@euskaraldia @darabilguEUS https://t.co/SoULuWUmc6 pic.twitter.com/zdnYA6UJsO
— larrabetzuko udala (@larrabetzuudala) 2018(e)ko uztailaren 3(a)
-
Artea
Artea hitzetik hortzera darabilt aspaldion.
Kirmen Uribe elkarrizketatu nuen irratian, Bilboko Arte Ederretako museorako egin duen lanaren harira.
Zapatuan, Xabier Gantzarainek idatzitako Zuloa liburuaren gainean elkarrizketa luzea argitaratu zuen GARA egunkariak.Xabier @gantzarain: "Historia hurbila artearen bitartez azaldu behar banuen #gatazka-k hor behar zuen"
"Beste ezerk lortu ezin duen funtzio #sinbolikoa betetzen du arteak"#Zuloa pic.twitter.com/54MXv09APo— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2018(e)ko urriaren 20(a)
Igandean berriz, Museoko zuzendari Miguel Zugazaren hitzak ere elkarrizketa interesgarri batean bildu nituen.
Egia esan, aspaldi honetan kultur adierazpide ezberdinak gertutik jarraitzen saiatzen naiz. Liburuak, literatura, zinema, musika, artea… eta batzutan gurutzatu egiten dira guztiak, aste honetan adibidez.
Emaitza entzun eta irakurtzekoa dela iruditzen zait, eta sarean behintzat bakan batzuk komentatu dute zerbait. Feed back.
-
Baiona burujabetza eta aldaketaren hiriburu bilakatu du Bizi! mugimenduak
Duela 5 urte Alternatiba eguna antolatu zuen Bizi! mugimenduak Baionan. Bilbo eta Iruñean ere egin du bidea ekimenak. Eta berriro Baiona bilakatu da aldaketa eta burujabetzaren hiriburu. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko proposamenari, burujabetza prozesuek hartu diote neurria.
Mundu bat bildu da Baionan, euripean, lurrak eta guk euria eta ura behar ditugulako. Ospatzeko sasoia da.Egun on Bai ON!#Alternatiba eguna 2018 pic.twitter.com/JyFyEBYCHB
— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2018(e)ko urriaren 7(a)
Euskal Herria #burujabe:
Gure BIZI baldintzak berreskuratuz#Alternatiba2018 #Baiona pic.twitter.com/or0C68x34w— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2018(e)ko urriaren 7(a)
Burujabetza
Eta beste behin argi geratu da burujabetza dela bidea. Prozesuak martxan jarri, eta energia alorrean, erabakitzeko gaitasunean, elikaduran, laborantxan, ekonomian orohar urratsak eman. Langile ikasle langabetu hautetsi pentsionista haur lantoki herriko etxe gaztetxe ostatu kalean… denok badugu zer egin eta zer ikasi.
Baiona beste behin ere nazioarteko erreferentzia bilakatu da, herri mugimendu indartsu baten jabe, autoantolatua, eraginkorra, eraldaketa bultzatzen, izan ere klima ez da aldatu beharrekoa, sistema bera baizik.Herriko etxeak, udalak, herriak… trantsizio ekologikoan
Mahainguru solasaldi batean egotea egokitu zitzaidan, Bizi! mugimenduak gonbidatuta. Zuberoa, Behe Nafarroa, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko auzapez/alkate banarekin egon nintzen, karguduna ez zen bakarra nintzenez, askatasun gehiago ukan nuen nire iritziak emateko. Energia burujabetza, elikadura, birziklaketa, jantokiak, elikagaiak… gai ugari aletu genituen Aloze, Lekorne, Larrabetzu, Gares, Hernani eta Eako esperientziak partekatzean. Baztandik ere etorri ziren ekarpenak. Irakaspen asko eta ideia bete motxila herrirako, nork bererako.
EHko udaletxeak trantsizio ekologikoan. Lucien Betbeder, @iPatxi , Jean-Pelle Iriart, iratxe Arriola, Oihan Mendo eta Luis Intxausperekin. #Alternatiba2018 pic.twitter.com/GSUcaZ5Rux
— Xabi Otegi Amundarain 🎗 (@Txapisotegi) 2018(e)ko urriaren 7(a)
Milioi bat eusko
Eta asteburuko berri pozgarria Euskoarena izan da. Dagoeneko milioi bat eusko dira mugimenduan Ipar Euskal Herriko ostatu, denda, herritar eta ekimenetan. Eta laister berri gehiago ukanen ditugu gainera. Sasoia heldu da, Hego Euskal Herriko herri eta mugimenduetatik ere Eusko tokiko monetari heltzeko. Ekonomia iraunkorra eta eraldaketa sozialerako tresna ezinbestekoa. Funtsezkoa. Ea saiatu eta lortzen dugun.
Bi hitzetan: Zorionak Bizi! mugimendua eta Euskal Herri burujabearen alde lanean ari diren militante guztiak.
-
irratia.com berriz martxan
2000. urtean asmatu genuen euskarazko irrati digitala. Aitzindaria izan zen. Eta Internet bidez euskarazko irratigintzara jauzia eman genuen, Bilboko irrati libre batetik, modem batetik, eta ordenadore bat faxaren lineara konektatuta.
Bertsio, izaera eta modu ugari hartu ditu gure irratigintzak gerora.
Eta 2018ko udazkenean, asteroko podcast saioa egiten dihardugu oraindik, jo ta ke!Laister #bidegorritik saioa @97irratia-n zuzeneanhttps://t.co/eKd1RHOb2B pic.twitter.com/ZDqfQHoA9I
— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2018(e)ko urriaren 2(a)
#bidegorritik: Ane Guria, GetxoPhoto eta bi zinema zuzendari irratian https://t.co/v6CWL97tzL pic.twitter.com/Gh7ZhKUHuN
— 97 Irratia (@97irratia) 2018(e)ko urriaren 2(a)
Eta #bidegorritik podcast moduan sareanhttps://t.co/XThfeKXyb0 pic.twitter.com/i8aIS6osVm
— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2015(e)ko abenduaren 10(a)
Musika beltza eta Angela Davis aipagai izan genituen 2016ko ilbeltzean, Angela Davis Euskal Herrira etorri zenean. Azken saioa entzun gura baduzue:
-
TxG euskal garagardoaz PREST! aldizkarian
Deustuko PREST! aldizkarian aspaldiko partez erreportajea idatzi dut.
Lantalde berria eta gazteagoa du Deustualdeko aldizkariak. Bertako berriak, erreportajeak eta elkarrizketa zinez interesgarriak ditu orain ere. Eta aspalditxoan, hilero hilero jasotzen dugu etxean. Guk eta beste hainbat deustuarrek. Gure etxeko paisaian, elkarrizketetan, erropetan, animoetan… leku berezia du PREST!-ek. Hori asko da.
Txorierri garagardoa hartu dugu hizpide azken alean, eta garagardogintzaz aritu gara gozo gozo.
-
Larrabetzu eta txirrindularitza
Aspaldi ideia honi bueltaka. Eta azkenean 2018ko Emeterietan argia ikusi du. Ikusentzunezko dokumental labur bat, Jesus Loroño, Benigno Aspuru eta Mikel Artetxe txirrindularien historia kontatzeko. Orain errepidean dabilen gazte baten irudiekin: Txomin Aiartza.
Oier Beldarrain eta biok, herriko jende askoren laguntzagaz egindako lana izan da. Irudiak ederrak dira, eta bihotzez emandakoa izan da pedalkada bakoitza.
Eskerrik asko danori!