gaztelumendi.eus
Agit/Prop 2.0
-
Libre idazteko
Duela hamaika urte ekin nion gaztelumendi izeneko proiektu komunikatibo honi.
Asko idatzi, pentsatu, esan, adierazi, eztabaidatu eta ikasi dut tarte guzti honetan.
Batipat bat, libre izateko gogoa piztu zait aspaldian. Adierazteko, pentsatzeko, garatzeko eta bizitzeko.
Ez da gutxi, baina irakaspen ederra da.
Duela 11 urte, nazioarteko euskararen egun honetan -horrenbeste ospatzen ez zena portzierto- Madrilera bidean zeuden Egunkariako auzipetuak. Oraindik.
Gaur ere epaimahaiaren aurrean izango dira hainbat euskaldun. Oraindik.
Tartean euri asko egin du. Eta horretaz aritu naiz zuekin. Eskerrik asko.
-
gaztelumendi.eus
Eta nazioartean euskara eta euskal kultura hedatzeko ezinbesteko tresna izango da sarea. Eta hizkuntza, eta herria, eta kultura, eta ekonomia garatzeko .eus dominioarekin agertuko gara munduaren aurrean.
Blog honek ere, sortu eta hamargarren urteurrenean gaztelumendi.eus izaera berritua hartuko du.
Aspaldian nazioartean izan dugu errekonozimendurik handiean da puntuEUS dominioa. Euskal kulturaren komunitate osoa zabalduko duena mundu osoan. -
10 urte blog honetan
2004ko abenduarekin, neguaren atarian abiatu zen proiektu hau.
Hasieratik informazioa, iritzia eta trukea lantzeko asmoarekin. Diseinua, irudia, software librea, ideia berriak eta eztabaida sustatzeko gogo itzelarekin.
Garaian garaiko teknologiak, aukerak, tresnak ezagutuz eta frogatuz… urtez urte, aroz aro… lekukotza digitala ematen, uzten.
Argazkiak.org | gaztelumendi.org zaharra © cc-by-sa: gaztelumendi2004ko abenduko sarrera batzuk, oraindik gordeta daude behin eta berriz eraberritutako artxibo digital honetan, gaurko gaztelumendi.org proiektuan.
Argazkiak.org | Egunkaria libre! © cc-by-sa: gaztelumendi
Urtebete lehenago Egunkaria itxi zuten. Ez zen aspaldi egin eta egin irratia indarrez itxi zituztela. Egunkaria eta egin irratian lan egin nuen. Adierazpen askatasuna eta informazio eskubidearen kontzientzia banuen, tresna berriak behar genituen. Sortu beharra zegoen.WordPress
Lehen egunetik, lehen hitza argitaratzeko unetik wordpress software librearekin sortu eta garatu da proiektu hau. Hasierako konfiantza areagotu besterik ez da egin bertsioak ezagutu ahala. Gaur egun sarean edukiak modu erraz batean kudeatzeko dagoen tresnarik aproposena da wordpress. Mundu osoan edukiak lantzeko gehien erabiltzen den baliabidea. Librea eta komunitate handi batek garatua eta hedatua.
Gurean gainera, euskaraz ere bertsioz bertsio gero eta errazagoa, erabilgarriagoa eta txukunagoa.
Hasierako hautua, aproposa, ondo aukeratua eta estrategikoa suertatu da. Gerora, makina bat gune sortu ditugu inguruan wordpress baliatuta.2004ko artxiboak berrirakurrita, orduko apustuaren arrazoien indarra, eta asmatu izanaren ostea ditut orain begiko.
Bitakora osatzeko urratsak
Bitakora edo blog hau egiteko WordPress erabiltzen ari naiz, edukien kudeaketarako, eta batipat blogak egiteko dagoen software librean den programarik onenetakoa, aproposena bai behintzat. Une honetan euskaratze prozesuan dago programa bera, eta laister, gune honetako interfaze guztiak ere euskaraz irakurri ahalko dituzue.
WordPress oso erraza iruditu zait. Erabilterreza. Aukera asko ematen ditu. Estiloei dagokionez adibidez, aukera asko eskaintzen ditu; css-etaz ezer ez dakienetakoa nauzue, baina Alexking adituaren gunean, estilo ugari ikusi ditut, eta gune honetarako WordPress css lehiaketan bigarren postua erdietsi zuen Rubrick estiloa hautatu dut. Denborarekin aldatuz joango naiz beharbada… ikasiaren podasuz.
Eta 10 urteotan asko idazteko aukera izan dut, erantzunak jasotzeko ere bai. Blogaren inguruan, teknologia berriei buruz aritzeko beta izan dut hemen eta han. Gauza asko ikusi, komentatu, eztabaidatu ditugu hemen berton. Gorakadak eta beherakadak izan ditu blogintzak orohar, eta neureak ere. Baina artxibo digital eroangarriak dira, gauzak idatzi, gorde, zabaldu, garatu, ikertzeko aukera paregabea eskaintzen dute, eskaini didate.
Informazio eta iritzi trukerako (EZtaBAIda) artxibo digital eguneratu bezala ikusten ditut nik oraindik. Eta horretan murgiltzeko asmoa daukat aurrerantzean.
Ikasteko eta garatzeko aukera paregabea direnik ezin uka. Umeak ikusten dituzu eskolan, zeinen errez baliatzen duten. Elkarte mordo bat, gurean ere badiren komunikazio proiektu herritarrak, alderdiak, herri mugimenduak…. eta pozteko arrazoiak besterik ez daude.
10 urteotan, hori guztia garatzeko aukera ere egon delako. Edukiak eta jakintza partekatuz, bestelako informazio eredu bat landuz, irekiagoa, herritarragoa libreagoa.Ilusioz eta proiektuz betetako urteak
Argazkiak.org | irratia.com basque digital radio © cc-by-sa: gaztelumendi
IRRATIA.com proiektua abiatu genuen JAbi Zabala eta biok 2000ko azaroan. Sputnik bat bezala abiatu ere, gogotsu. Ilusioarekin. Internet faxaren lineatik konektatuz, Internetik ez zegoen irrati libre batean. Zuzenean emankizunak eskainiz, elkarrizketak eginez, txat kanalak irekiz, nazioartean saretik elkarrizketak lortuz, komunitate bat eratuz…. ilusioa…. gogoa, ikasteko gogoa, grina. Kazetaritza eredu berri bat, informazioarena, hizkuntzarena eta kultura digitalarena.Podcast berba da garai horretatik gogoan daukadan. Eta Arrosa sarea, eta Bilboko irrati libre eta euskaldunak. Eta beste irrati eta medioekin izandako harremana…
Argazkiak.org | irratigintza euskalduna © cc-by-sa: gaztelumendi
www.irratia.com
DeLoReaN taldeko Ekhi elkarrizketatu genuen azken saioetako batean:
[audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom100517.mp3]
….//…..
2002ko urtarrilean eposta bidez Literatur Emailuak egiteko ardura hartu nuen Susa literatura argitaletxean. Sareko lanak, literaturaren inguruko agenda, berriak eskaintzen hasi ginen. Gerora astero astero jarraitu dugu Emailua igortzen. Lotu barik. Sarean erreferentzia bilakatu da. Proiektu berrien bultzatzaile eta kudeatzaile aparta da armiarma.com egun. Lantalde itzela inguruan, langile porrokatuak, literatura ezer baino gehiago maite duen jendea, jarraitzaile asko nonahi, onarpen zabala, eta sareko erreferentzia gure kulturan. Denborarekin, Literatur Emailuen artxiboa bloga bilakatu zen tresna moduan, agenda, efemerideak, liburu osoen loturak, albistegi digital… denetarik du orain formatu berrian.
Ikusi eta ikasi kantatzen genuen Delirium Tremens taldearekin. Eta hor abiatu ginen Galder eta biok telebista saio berritzaile batekin. Sarea, bideoak, jarrera berri batekin. Berrikuntza eta 2.0 helburuekin. Mikrosaio bat, sarean partekatua izateko. Sare sozialetan trebatu eta mugimendua sortzeko. Hainbat egin genituen.
Memorioa historikoa, gauza asko dago oraindik gogoratu eta kontatzeko, apurka apurka egingo ditugu… guztion artean. Irudi, mezu, sare sozialetako aipamen, artxibo eta elkarrizketen artean.10 urte bloga sortzen hasi nintzenetik, lekutan dago 2004ko abendua! http://t.co/78lJEaVveH pic.twitter.com/0S8khluE7b
— gaztelumendi |I*I| (@iPtx) December 3, 2014
-
patchwork garaiak Euskal Herrian
sarea ehuntzen ei dabil mundu guztia hemen, traje berria jantzi gura izatearen ajeak. Denok sastre izan nahi izatea be, a ze desastrea!
#ehuntzen topic topic… ez ote garen topikoegietan eroriko guztiok, patchwork garaiotan.Herriz herri ari da pixkanaka @gureeskudago erabakia #ehuntzen. Hemen orain artekoaren mapa: http://t.co/lKLIEMBewo pic.twitter.com/F6oHc675bu
— Naiz+ (@naizplus) November 26, 2014
Alternatiben sarea ehuntzen "@mrafundazioa: Kontsumituko dugun elektrizitatea %100 berriztagarria izango da http://t.co/gH9263TPPL @goiener"
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) July 30, 2014
Laranja koloreko sarea ehuntzen http://t.co/j1lQVBIz2C via @berria
— Eleak Mugimendua (@EleakMugimendua) August 8, 2014
Egun on! 25.000 jarraitzera ailegatu da @berria twitterren. Eskerrik asko. Jarrai dezagun euskarazko informazioaren sarea ehuntzen.
— Ainara Lasa (@ainariss) April 7, 2014
[Bideoa] @GureEskuDago dinamikaren aurrera begirako asmoak https://t.co/NmbiNTnXQ3 Erabakia #Ehuntzen
— Topatu.info (@topatuinfo) November 16, 2014
Adibideok dena esaten dutela uste dut…
segi ehuntzen, beraz:
Tweets about ehuntzen
-
Udan ez dago etenik
- Ideiak sortzeak eta ideien garapenak udan ez du etenik. (i+g)
- Komunikazioaren gerrilla freskotu egiten da hondartzan, pankarten brilloa nabarmentzen da eguzkitan… grafitiek kolore biziagoak behar dituzte egun eguzkitsu zein lainotuetan.
Lekeition ere #libre #28akereLibre!!! pic.twitter.com/PrEmfR8F4c
— Alain Urizar (@alainurizar) July 19, 2014
- Harean margotzen dute gorputz biluziek, txoznetan pankartek estaltzen dituzte zuloak, irratietan saio freskoagoak egin nahi dituzten arren, berunezko gaiekin ari gara oraindik…
- Ideia zoragarriak sortzen dira, gurean bezala munduko beste leku batzuetan: #yeswecanvies
#YesWeCanVies #AraOMaiCanVies http://t.co/2jjEd5lx9a
— Sants*TV (@SantsTV) July 21, 2014
[BIDEOA] Arrantzale bizardunak Elizondon izan ziren atzo eta bandera espainola kendu zuten https://t.co/3UFEoGfnTB @AhotsaInfo
— naiz: (@naiz_info) July 21, 2014
Oporretan, lan barik, letra eta kantu artean jarraitzen dugu oraindik: bietan jarrai. Bitartean, Gazako gorputzen gainean suak darrai, lurra txikitu eta jendea erruz hiltzen ari dira. Eta munduaren beste erdiak erasoa gelditu ezinik, elkartasuna erakusten dio Palestinari, herriari, herri izan nahi eta uzten ez dioten horri. Hemen Urkullu bezalakoek txorradak esaten jarraitzen dute, txistua jotzen dute ekitaldi ofizialetan eta nazioarteko bakegileak atenditzeko astirik ez dute izaten.
“Ikusi Mendizaleak” jotzen Gaztemundu programan parte hartzen duten gazteentzako antolatutako harrera ekitaldian pic.twitter.com/zCwoqMSkI4
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) July 9, 2014
Está bien que @iurkullu reciba a estudiantes de Derecho y toque txistu a la diáspora. Lo que no entiendo es su postura con Powell&McGuinness
— GARA Iñaki Soto (@gara_isoto) July 16, 2014
Eta guk irratian, horretaz guztiaz berba egiterik besterik ez daukagu, udako saio fresko izan nahi duen horretan. Karelean, info7 irratian.
#Tertulia #Karelean saioan: Patxi Gaztelumendik @iptx eta Izar Mendigurenek @itzulipurdika: #ETA + #azpiegiturak http://t.co/vgBypdzWFb …
— Info7 Irratia (@info7irratia) July 21, 2014
Hau guztia eta gehiago da uda, ez dago etenik. Ez ur etenik, ez su etenik. Atxiloketak hemen, bonbardaketak han.
Christophe Deprez @LDH_Fr eta Anaiz Funosas @BakeBidea: Aranalderen atxiloketa lotsagarria da! @nierebanoa pic.twitter.com/8YivJo6uSo
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) July 21, 2014
In the Basque Country tonight after a long day of intensive talks with key stakeholders in the Basque Peace Process.
— Martin McGuinness (@M_McGuinness_SF) July 16, 2014
Bakegileak nazio artean bidaiatzen. Gu hondartzan etzanda. Tertulianoak oro jakile. Kazetariak galduta. Iparrorratzen garaia behar luke honek.
Uda gerra da, beste modu batera, beste eguraldi batekin. Guztiontzat.
-
Euskal Herriko mapa #libre bat
Herriz herriz, auzoz auzo… egunez egun, azken hilabeteotan itzela izan da sortu den herri dinamika, bideogintza, sare sozialetako oihartzuna, ekimenak… eta domeka honetan isladatuko da Euskal Herria zeharkatuko duen kate koloretsuan…. milaka lagun, jende zoriontsua, herri #libre batean
Oso interesgarria naiz+ gunean egin duten bideoen mapa interaktiboa.#GureEskubidea herriz herriko bideoen mapa eta soinu banda NAIZ+ azalean http://t.co/VJKvbEjKvw pic.twitter.com/xDi4bBa2iI
— Naiz+ (@naizplus) June 5, 2014
Herri komunikabideen oihartzuna
Eta domekan bertan, ehundaka lagun komunikazioaren gerrilan lanean, herriz herri, uhin, sare, paper, webgune, sare sozialetan… mezua nazio artean, munduan, Euskal Herri osoan hedatu dadin.
iturria: ARGIAEgunkari bereziak, argazki digitalak, bideogintza, sare sozialak, streaming, urteetako esperientzia @GureEskuDago eta. Biba zuek!
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) June 5, 2014
. @iPtx : @GureEskuDago herrian, munduan, internetez, sakeleko telefonoz, irratiz, telebistaz #elkarlana #talaiatik http://t.co/Rn2aIvPRY6
— Info7 Irratia (@info7irratia) June 5, 2014
- info 7 irratia: [audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2014/06/20140605_39493.mp3]
- sustatu.com Hiru telebista irudi eta blogbizi bat.
-
Duintasuna 1 – Kutxabank 0
Norbaitek, gure baimen barik BBK-ko kontu batetik bestera 417,01 € aldatu dituela konturatu gara etxean. Apirilaren 30ean egin ziguten traspaso hori. Eta egun batzuk geroago, gure kontuan dirurik ez zegoela konturatu ginen -eskolako jantokiko erreziboak atzera bota zituztenean-.
Maiatzean diru gehiago sartu dugu etxeko gastuak ordaintzeko -kiroldegia, gasa, argia, telefonoa, eskolako bazkidetza, jantokiko kuotak…- 350 eta 200 euro sartu ditugu hurrenez hurren, egunerokoari aurre egiteko, -eta baten batek 417,01€ aldarazi zituela ohartzeke-.Bulegora jo dut goizean, beste zeregin batzuen artean. Ea traspaso horri zeri dagokion. Eta DNIa eskaneatu behar duela erantzun dit BBK-ko bulegariak. Poker aurpegia somatu diot. Baina ez dit azalpenik eman. Ez da gai izan.
#kutxabank bulego batean. Flipatzen eta oso oso haserre. #40i€uro lapurtu digute familiari, por el morro #bbk pic.twitter.com/S4tKvCHpoV
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) May 23, 2014
Zuzendariarengana jo du, eta nik ere bai. Zuzendariaren bulegoko aulkian jezarri naiz. BBKeriaren bat izango zela otu zait. Inuxentea ni.Zuzendariak etzekien 417,01€ hoiek nork aldarazi dituen, berak ez, bulegariak ere ez. Bulegoan ez dago horren berririk, traspasoko beste kontua Caja de Ahorros Municipal de Bilbao sasoitik (Bilbo kutxa) 1990tik gutxienez, nire izenean dagoen kontu bat ei da. 901625XXX-130.4 kontua antza.
Nik ez dut etxean joandaneko 11 urteotan -nire helbidea daukate, dena eguneratuta dago- ezelango notifikazio, gutun, edo bestelakorik jaso. Bulegoko zuzendariak ere ez daki non dagoen balizko zor horren iturria, jatorria eta ibilbidea. Egun, 700 €urorainokoa sortu du, -sorrarazi dute bbk-koek, antza-. Nik neuk ez daukat horren berririk…. Badakite jakin ez dugula kontu horretan ezelango mugimendurik egin.. gutxienez 15 urte edo gehiagotan.
Baten batek, hala ere erabaki du… zuzenean gure etxeko kontutik, nirea eta beste pertsona baten izenean dagoen kontutik, inori esan barik, baimen barik, ezta bulegoko zuzendariari komentatu barik… aldatzea. Eta gure etxeko kontua 0€urotan utzi zuten apirilaren 30an.
Maiatzaren 23a gaur, eta ez zaigu ez gutunik, ez oharrik, sms mezu edo deus heldu. Larrabetzuko bulegoko zuzendariak eta bulegariak ere ez dakite deus.Zuzendariarekin ahotsa altxatu dut, bera ere urduri jarri da. Baina jakinarazi diot, enaizela bulegotik aterako kontua argitu, eta dirua itzuli arte. Kutxabank zentraleko arduradun batekin berba egin du. Ez zioten erantzuten. Eman dioten azalpena ez zaio nahikoa iruditu zuzendariari ere, eta berak ezin duela beste ezer egin adierazi dit. Aipatu diot, Kutxabank Konfiantza izeneko kanpaina bat egiten ari dela, baina nik aspaldi galduta dudala konfiantza bankuetan. Entzuten direnak entzunda… enaizela fidatzen. Eta enaizela bulegotik atarako… nirea ez den -familiarena baita- diru hori itzuli arte.
Orduan telefonoaren beste aldean zegoen arduradunak -Leire izena omen zuen, euskaraz be badakiela esan dit- erdia itzuliko didatela proposatu dit. Familiako kontua bi pertsonen artekoa denez, erdia “hartu” dagokidala arrazoituz.
-Adarrik ez jo niri! bota diot, gero eta berotuago. -Edo oraintxe bertan 417 € hoiek itzultzen dituzue edo enaiz bulegotik atarako. Zuek ikusi.Aurretik, Larrabetzuko zuzendaria saiatu da itzulketa egiten, baina ez zuen horretarako baimenik Kutxabank-en sistema informatikoan. Larrabetzuko zuzendariak konpondu gura zuena, ez zuen banketxeko sistemak ametitzen. Ikusi dut, prest zegoela konponbiderako.
Bilboko zentralekoak ikaratu egin dira. Beldur ziren dirua jaso eta kontua anulatuko ote nukeen. Esan diot, aitortu, nire asmoa ez dela egoera ebaditzea… azalpenak eman, eta konponbidea nahi nuela nik. Egoteko lasai, eta deitzeko nahi duenean. Izango dugula elkarrizketa bat… eta 1990ko kontu horrena argituko dugula. Ea zer den, nik ere ez dakidalako. Eta nire NAN zenbakia, nire izen abizenak eta nire telefonoa eman dizkiot. Pertsona juridikoa naizela, eta erantzungo dudala. Baina mesedez, inorena den kontu batetik bestera dirua baimen barik pasatzearena ezdudala ametitzen.
Eta zuzendariarekin hizketan jarri da gero. Eta zuzendariaren bulegotik atera naiz. BBK-n jarraitzen nuen. Bulegariak flipatzen jarraitzen zuen, eta ohiko lanei ekin die.
Kontxi neukan alboan. Eta kontatu egin diot. Eta ez da harritu! Nor harritzen da gaur egun banketxeekin?Zuzendariak esan dit 5 minututan ingresoa eginda egongo zela. Eta 5 minutu gehiago itxarotea pentsatu dut. Jezarrita. Kontxirekin berbetan. Futbolaz aritu gara, Garmitxak datorren asteburuan antolatu duen txapelketaz, eskolaz, lanaz.. gure ohiko elkarrizketak. Txapelketarako sponsorizazioaren bila joan behar zuen gero… zuzendariarekin hitz egitera. Ea zer ematen diguten!
Libreta eguneratu dugu. Sartu dituzte lapurtutako 417,01€uroak, eta ahotsagatik barkamena eskatu diogu Ainarak eta biok elkarri. Zuzendaria eta bezeroa. Biok egon gara urduri, guk geuk sortu ez dugun egoera batengatik.
Duintasunagatik egin dut. Desobedientzia jarrera azaltzeko prest agertu naiz. Datorren astean berriro joango naiz bulegora, ohiko gauzak egitera… kontuak ordaindu, kuotak… txikikeriak.
Udazkenarekin FIAREn jarraituko dut, badakite hori nire adiskideek. Eta eguneroko “nire” gastuak Ipar Kutxan egiten jarraitzen dut. Ez dut sekula arazo txikienik izan. Badira urte batzuk nominak, kuota pertsonalak, diru trukeak, autopista txartela, txartela… han ditudala. BBK aurreko Ipar Kutxa bulegoan.
Duintasuna, gardentasuna eta konfiantza. Beste balore batzuk. Sano garrantzitsuak.
-
Maiatzaren lehena eta biharamuna
atzo maiatzaren lehena.
gaur zubia batzuentzat, lan eguna besteentzat, eta lanik gabeko eguna gehiegirentzat.
Eta agian, gogoeta eguna ere bai.
Atzoko manifestazio, adierazpen, oihu, pankarta, pegatina eta aldarri guztiak gogoan izanda ere, gaur, bihar, etzi.. etorkizunaz aritu beharra dago, ekin, jarraitu, landu eta ahal dela hoberako eraldatu.Nik bizpahiru gogoeta eta proposamen.
- Gazte kezka. Etorkizuna ez dago bermatuta. Larriagotzen ari da. Oraindik oso mugimendu gutxi dago gai honen inguruan, eta piztea kostatuko da. Kontzientzia badago. Datuak eta informazioa zabaltzen ari da. Belaunaldi berriak konturatzen hasi diren arren, gizarte osoaren ardura ere bada egoera aldatu eta etorkizuna bermatzea.
- Lan baldintzen txarragotzea. Bizi baldintza duinetan aritzea gero eta zailagoa da. Murrizketak, finantziazioa, egoera ekonomiko globala, multinazional handi eta enpresari askoren jarrera, zailtasun ekonomikoak, norabide eza, elkartasun ekonomikoaren ahultzea… egoerak aldaketa eskatzen du
- Burujabetza lantzen hasi eta hortik abiatuz: elkartasuna landu, ekonomia sozial eta alternatiboa jorratu, konponbiderako aukera bezala. Esparru sozioekonomikoak duen garrantziaz jabetu, etorkizuneko Euskal Herriarentzako bezala, gutako bakoitzaren etorkizunerako: familian, lagunartean, belaunaldiz belaunaldi, herrigintzan
maiatzaren lehena iruditan: naiz.infogabixola gose greban
Maiatzaren lehenarekin, euskal garraiolari bat, jose mari lejardi gabixola gose greban jarri da hemendik gertu, Zamudion. Garraiolarien duintasuna, bizi baldintzak, aldarrikapen ugari. Gabixola oso ezaguna da kultur munduan, herri kirolen inguruan, euskaltzale eta borrokalaria, sutsua, indartsua eta pertsona oso ona eta solidarioa.
Urrats ausarta eman du, ez da erreza, eta gogorra apustua. Ondoan egon, hitz egin, lagundu eta mezua zabaltzea da berarekin bat egiteko modurik eraginkorrena. Horretan saiatuko gara.
gabixola.info garraiolari bat gose greban
informazio gehiago: gabixola.info
-
Euskaraz bizi nahi dugunon eremua da sarea
Kanpoan nengoela, ezagutzen ez dudan kazetari batek elkarrizketa bat egiteko galdetu zidan. HABEko ikasleentzako zela gogoratzen dut. Badakit zenbat kostatzen den, eta ez diot inoiz inori elkarrizketa egiterik ukatu; eta egin ditut batzuk, gai batekin ez bada bestearekin. Ziurrenik, elkarrizketatu baino elkarrizketatzaile izango nintzen gehiagotan.
Kontua da, gerora ez dudala jakin elkarrizketa hori argitaratu izan den, gorde duten edo zakarrontziren baten amaitzekoa zen, harik eta Turkiako lagun batek abisatu ninduen arte. Istanbuletik mezua jaso eta Belfasten idatzitako berbak irakurtzeari ekin nion. Hemen, Euskal Herrian, hilabete batzuk beranduago.
Orain hona ekartzeko lotsa gutxi nik: Euskaraz bizi nahi dugunon eremua da sareaHizkuntzari buruz asko berba egitekoak gara euskaldunok. Euskara hitza, oso berba erabilia da gurean. Kezka hoietatik abiatuta, hala ere, zutabe barriak jartzen ahalegindu nintzen, baina nago ni oso oihartzun gutxi izan duela gaiak. Hemen irakurrita, agian zuetakoren batek badauka zerbait gehitzeko edo proposatzeko asmorik. Zuen esku dago.
Elkarrizketa osoa irakurri gura duenak, eskura dauka. Nik galderantzun bat nabarmenduko nuke.
Euskararen presentzia areagotzeko, zer bide beharko lirateke?
– Edukiak, bisibilitatea, tresnak, erabiltzaileak eta komunitatea.
- Edukiak sortzen jarraitu behar dugu: webguneak, blogak, wikipedia, bideoak, ariketak, liburuak, musika…
- Sortzen dugun horrek guztiak izango baitu gero ikusgarritasuna sarean, sortzen dugun horrek emango digu gero bisita-kopuru bat, trafikoa, interesa.
- Horretarako, noski, tresnak behar ditugu, softwarea garatzen eta euskaratzen jarraitu beharko dugu. Poztekoa da; sareko tresnarik garrantzitsuenak, nabigatzeko (firefox), idazteko, edukiak sortzen jarraitzeko (wordpress, adibidez, blogak egiteko), jokatzeko eta beste mila gauza egitea ahalbidetzen digutenak euskaraz ditugu gaur egun, jendeak euskaratu egin dituelako!
- Horrela, euskarak gero eta erabiltzaile gehiago izango ditu, dudarik gabe. Erabiltzailearentzat praktikoa izango baita euskaraz aritzea sarean, ohikoa, egunerokoa, erabilgarria eta praktikoa.
- Hori lortuz gero, gurea komunitate interesgarria izango da munduan zehar. Eta gaur egun komunitateak daukan garrantzia izugarria da. Horri begira daude munduko tresna garrantzitsuenak… eta ez da kasualitatea egun diren tresna inportanteenak, webgune indartsuenak euskaraz ere baditugula. Zerbaiten seinale edo ondorio da.
Orain, gainera, zenbait urteren ostean, puntuEUS domeinua eskuratuta… horrek guztiak indar gehiago erakutsiko du munduan, sarean. Edukiei, erabiltzaileei, tresnei, komunitateari berari ikusgarritasuna bermatuko dio, eta euskarazko eta euskal kulturaren inguruko edukiek, oro har, aurrerapauso handia emateko aukera hau profitatu behar dute. Une historikoa bizitzen ari gara alde horretatik.
-
Giza Eskubideak BAKEA eta konponBIDEA
2014ko urtarrilaren 11 hau historikoa izateko bidean dago. Bidea. Gorde berba hori, gogoratu hiri hau. Etorkizuna marrazten ari gara, bidea eginez. Gelditu barik bidean. Ezin nekatu bidean. Bidea da burruka.
Gure BIDEA, hemen eta orain.