-
Aupa Tobaritx!
Agirre lehendakariari buruzko dokumentala egiteko enkarguarekin zetozen. Agirre, autodeterminazioa eta batasuna izango zuen izenburu. Zuzendaria eta gidoilariarekin batera bazkaldu nuen. Gerraz aritu ginen, Burdinezko gerrikoa ezagutu nahi zuten, bertatik bertara. Hegazkinlari alemaniarra non erori zen erakutsi nien, eta ordurako Euzkadi eta Eguna egunkarietako kronikak ondo irakurriak zituzten.
Behelainoa dut gogoan
Lokalizazioak egiten ari ginen, balizko filmaketarako. Eta pozik nenbilen langintza hartan.
Berbaz jarraitu genuen, ametsetan. Fikzioa sinesgarri egiten, etorkizunaz, zinemaz ere bai beharbada, eta politikaz apur bat.
Sagardotegiko berbaldia, osteko ibilalditxoak baino gehiago gogoratzen ditut. Ez zen giro inguruan. Ez genituen paraje ederrak bertatik bistaratuko.
Baina filmea egiteko aproposak zirela iritzi zion zuzendariak.
Iluntzean agurtu genuen elkar. Zuzendariak, idazleak eta hirurok.Ez zen filmerik izan. Jeltzaleak izutu egin ziren dokumentalaren planteamenduarekin. Ramon Agirrek bere osabaren papela jokatu behar zuen, fikzioa eta orduko irudiak tartekatuko zituen dokumentala beste esku batzutan utziko zutela jakin nuen gero, eta Deia egunkariak banatu zuen halako dokumentaltxo bat, ez ona, ez historikoa, ez Agirreren mailakoa. Hartan geratu zen nire zinemazko amets historikoa. Behelaino artean.
Orain, zinema zuzendaria agurtu behar dugu. Bere filmeak, bere esanak, elkarrizketak, asmoak, ikuskak geratzen zaizkigu. Eta kontent gara. Harro. Baina behelaino bat somatzen dut inguruan, ez dakit zergaitik. Agirre lehendakariarena ez bada, beste filmeren bat zor diogu, dudarik gabe. Ia eguraldiak atertzen duen. Aterri ageri du handik…
-
#rubajoy ekimena sarean
21:45etan abiatu da ekimena sarean. Kataluniako ezkerretik abiatu dena, ERC eta inguruetatik. Euskal Herrian ere jarraipena izaten ari dena, eta dagoeneko oso minutu gutxian sarean hedatu dena.
#rubajoy etiketa asmatu da, biak ala biak berdina direla esateko… ohartarazteko.
Euskaraz, galegoz eta katalanez idatzitako eskaera ondoren: #independentzia
Hemen jarraitu daiteke etiketaren jarioa eta martxan.
-
Itxaropenerako 3diak
Itxaropena, etorkizuna, erronkak eta beste. Irribarrearekin begiratzen diot etorkizunari. Gogotsu, ilusioarekin.
Euskal Herriaz ari nintekeen, baina batipat herrian, inguru hurbilean ikusten ditudan irudiak dira.
Lanean ari da jendea, auzolanean. Gogotsu ari gara, ilusioarekin. Eta etorkizuna marrazten, oso koloretsua.
Hona hemen asteburuko hiru bideotxo, gure errealitatearen irudi.Herriko baserriak, plaza, merkatua eta bertso poteoa
Garmitxa elkartearen alde, auzolanean
http://youtu.be/3_LE33CUVCA
Etorkizuneko erronkak, bake prozesuan
iturriak:
-
Bi hitz Kukutza gaztetxeari buruz
Maiz joan izan naiz Kukutzara. Aspalditik. Egon izan naiz bazkaltzen, teterian, kontzertuetan, bileretan, jairen baten, geratzeko leku bezala, egoteko…
Kontzertu onak ikusi ditugu hor, eta maiz.
Azkenengoz domekan joan ginen etxeko guztiak. Euria ari zuen, eta merkatua zegoen deitua bertara. Erosi genuen kafea, poster zapatista bat, kontsultatu genituen liburuak, aldizkariak, jostailuak, erropa….
Giroa zegoen, erresistentzia jarrera alde batetik, lokalaren defentsa… bestetik aurrera jarraitzeko gogoa irmoa.
Gaur goizaldean sartu dira. Horrek esnatu gaitu Euskal Herrian asko eta asko. Eta barruan zeudenak atxilotu dituzte, eta basatiki eroan… eta irudi batzuek buelta eman diote sareari, sarean.
Nik neuk amorrua hartu dut. Azkunaren harropuzkeria eta Aresen indarkeria batu dira. Baina auzo oso bat izan dute egun osoan zehar…. baina arrastian mundu bat batu gara Errekalden. Eta berriz ere, indarrez tratatu gaituzte. Poliziak ez dauka beste jarrera eta portaerarik, baina ezin jasan dezakegu milaka lagun dauden manifestazio handi batean… poliziak horrela jokatzea.
Kukutza oraindik han dago, Errekalde erdian, Bilboren bihotz bat da kulturalki, sozialki… ekonomia eta jarrera alternatiboa lantzen ditu, jendea batzen du, dinamika sozio kulturala dauka… hori gaur egun, Europako hiri batean… preziatzeko altxorra da. Jeltzaleek, eskumak orohar ez du hori maite… eta horren kontra egiten du, nahiz eta horretarako narkotrafikante eta espekulatzaileen alde paratu behar… egin egin dute, beste behin. Eta biolentzia erabiltzen dute, gauez zein egunez… hitza eta jarrera beste armarik ez dutenen kontra. Arrazoia galdu dute…. eta ez diegu barkatuko. Irabazi egingo dugu… Kukutza eta beste bataila askoz gehiago ere bai. -
olgetan, lurra lantzen eta irakurtzen
- Zer da ikastea, jolastea ez bada.
- Zer landu, jorratu, garatu… lurrarekin ez bada.
- Zer irakurri, erakutsi, bizitza bere ez bada.
Olgetan hasi gara arrastian, eskola ondoko txinboetan, eta ostean belar eta lur artera joan gara, negutegian sartu eta atxurra eta ostantzeko tresnakaz lurra lantzen eta ezagutzen hasi gara. Handik txiri txiri liburutegira egin dogu. Jakintza gehiagoren bila. Eta liburu artean, elikaduraz gehiago ikasi dugu.
- Zer da eskola? Zer da ikastea?
Holango galderak ditugu oraindik buruan, kolkoan….
Herriko ume batzuen artean, arrastian, bi ordu eskasetan irudiak grabatu, ikusi eta montatu egin ditugu. Kantu bat aukeratu, eta 90 segunduko bideotxoa sortu dugu. Lagun artean, di da. Batzuk azkar ikasi dute, besteoi gehiago kostatu zaigu ulertzea…. baina ikasketa prozesu bat izan da hau ere.
Elikadura eta eskolari buruzko jardunaldiak ditugu asteburuon eskolako jantokian. Jende anda batuko da, Elikadura burujabetza, jantoki eredu autokudeatuaz edo elikaduraren garrantziaz berba egin eta eztabaidatzera. -
gora nahAste Nagusia!
Marijaia eta gu
gaur arrastian eztanda egingo du Bilbok. Eta astebetez luzatzen da, datorren asteko domeka iluntzerarte.
Urterokoa da, beti berria, beti deigarria.
Marijaia eta gu. Gure Marijaia.… Bilbok handi egiten du Euskal Herria. Euskal Herriak, txiki Bilbo.
Botxoa bor borka… jai gunea ikaragarria da… txoznak munduko erreferentzia, erreka bazterrak kolore, alaitasun, jai giro eta…
festak iraunen du….
Gora Mari Jaia!
-
basque ID
euskal identitateaz, sarean
patxi gaztelumendi
@iptx
gaztelumendi.orgUEU, Baiona
#euzkadi euzkotarron aberria?
basque ID
D identitatea nazioa #euzkadi
EH sare sozialak globala euskal
Euskal Herria 2.0
twitter blogak facebook basque- nor naiz?
- nor naiz sarean?
- identitatea definizio batera hurbiltzen
- identitate digitalaz
- avatarrak
- ID sistemak
- kasu pratikoak @iPtx
- adibideak sarean, blogak twitter facebook erantzunak…
Branding markak
marka pertsonalak
nation branding
Euskal Herria
euskal selekzioa
euskal kultura
irudiak marka identitatea merkatua munduaEH 2.0
2006tik, gaur egun arte. 5 urte, klik batzutan.eus
aukera bat identitatea eta sarearen artean puntuEUS.org
e-rronkak sarean:Â erabiltzaileak, edukiak, bisibilitatea, tresnak eta komunitatea
- kasu pratiko bat | workshop bat antolatzen
-
herrigintza
Aspaldiko berba da gurean. Herri kandidatura izan zen 1979an Larrabetzun. Eta 26 urte besterik ez zituen Jose Antonio Lekuek udaletxea gobernatu zuen beste 5 lagunekin batera. Lau urtez. Ordukoak gitxitan kontatzen dira. Egin beharko da errepaso bat. Horrenbeste urte igaro eta gero.
Baina herrigintza, kandidatura bat eta asko baino gehiago da. Jarduteko modua da. Aukera bat. Bizitzeko modu bat ia ia. Eta horretan ari gara aspaldion 2.000 biztanleko muga gainditzear duen herritxo honetan.
Eta horrek kezka ugari sortzen dizkigu, eta kontraesanen bat edo beste, eta nekea, eta ilusioa. Harrotasun apur bat, harrokeria batzutan, eta jarraitzeko indarra. Eta adorea.
Herrigintza bizi dugu, umorez, gogoz, kritiko, sortzaile, kamuts, interesante eta baldar.
Herrigintza da hirigintza, urbanismoa. Herrigintza da kultura eta hizkuntza eta kirola eta herrriko ekonomia. Baserriak eta soloak, basoak eta kale bazterrak, errekako ura eta fabriketako kea. Umeen geroa eta jantokiko janaria, gaztetxeko oihuak eta jubilatuen dantzak, bizikleta karrera eta mendi irteerak, futbola eta minbizia, wifi konexioak eta plazako iturria.
Herrigintza da herri bat bizirik mantentzeko giltza. Funtzioa. Soziala eta politikoa.
Herrigintza da azoka bat, jai bat, asteburu bat, ikasturtea, logurea eta biharamuna.
Herrigintza danok gara, zu eta biok, gu, harek be bai, eta besteak. Danok beharrezko eta danok bakoitza beretik. Herrigintza da etorkizuna. hemen eta Euskal Herrian. Zorionez. Zorionak!
literaturia | hori bai | larrabetzuko eskola | informazioa | komunikazioa | udalgintza | kultura eta kirola
- agit/prop, gaztelumendi.eus, hurrengo geltokia, ikusi eta ikasi, larrabetzutik, su-etena | ceasefire | tregua
#m22 egun handi baten atarian
Isilik eman dut azken hilabetea blogean. Sarean ibili naiz, hemen eta han ibili naiz, sarean idatzi dut, hemen eta hor idatzi dut, pentsamenduan ibili naiz, hau eta hori pentsatu ditut, ekintzailetzan ibili naiz, hemen eta hor tokatu zait pringatzea.
Gaur, 2011ko maiatzaren 22a den honetan, uste dut gauzak apurka apurka aldatzen jarraitzeko indarrak batuko direla, gogoak eta ilusioak.
Herrian, Larrabetzun gogo eta ilusio asko jarri du jende ugarik, eta gogo ilusio alaitasun horrek, uste dut bere emaitza izango duela.
Hego Euskal Herrian zer esanik ez. Altsasu, Brusela, Gernika, akordioak, eskaerak, adostasunek… Zutik Euskal Herria! aldarrikatzen duen bide hori berretsi eta indartzera etorri dira. Askoren lana, gehiagoren nekea estatu handien buruhaustea…
#m22 hau, urrats bat da bide horretan. Bozek ez dute herria askatuko, ez dute kapitalismoaren miseria deuseztuko, ez dute haserre dagoen jendearen lasaitasuna bermatuko… baina oinarri dira. Aldaketaren sujetua bisibilizatuko da, aldaketaren nahia bideratuko da… eta bihar, eta etzi… egongo da arrazoi eta motiborik: aldarrikatzeko, lanerako, ikasteko, haserretzeko, akanpatzeko, kontzertuetarako, hashtag berriak asmatzeko eta sortzeko, legalizazioa eskatzeko, benetako demokrazia galdegiteko, askatasuna gauzatzeko…
gaur, eta hemen datozen berriei so, adi adi.
-
Albisteak 2.0 Zeinu hizkuntzan
Asteroko albistegia egiten dugu telebistan. Astero ideia berri batekin hurbiltzen gara Deustuko estudioetara.
Azken asteotan, gorrekin zerbait egitekoa piztu zitzaigunetik, zelan egin pentsatzen aritu gara.
Eta uste baino hobeto atera zaigu.
Zeinu hizkuntzan aurkeztu dugu albistegia. Guk ez, beraiek. Alvaro Euskal Gorrak federazioko lehendakaria da. Maitanek interprete bezala egiten du lan, eta euskalduna da gainera.
Komunikazio oztopoen gaineko gogoeta eragiten digu, saioak berak.
Zea Maysen bideoak, hunkitu egin du bat baino gehiago, gu ere bai tartean, eurak ere bai, saioan aitortu zigutenez. Bideo horrek eragin dituenak, gogoetak ekarri gura genituen Interneti buruz egiten dugun asteroko webtv saiora.
Pantaila aurrean jende ezberdina agertzea, hasierako asmoa da. Telebista partehartzailea bultzatzea dugulako xede. Horretan ari gara, apurka apurka. Ea zer deritzozuen.