musika
entzun!
-
90. hamarkada
Ondo gogoan dugu oraindik. Kantu asko burura datozkigu lantzean behin, baina gehiago dira nostalgiaren eraginez, aurrekoak, 80. hamarkadako erdialdekoak.
Martxa zebilen gurean, kontzertuak ugaritu ziren. Antolatzeko modu berriei atea ireki zitzaien.
Gehiegizko profesionalizazioa ere bai, katxetaren logika bakarra.
Hala ere, eremu alternatiboak jarraitu du esistitzen, funtsezkoa izan da.
Orain, katalagoa digitalizatu eta merke antzean dago salgai, aukeran.
Eta bideoak VHS formatutik, DVD euskarrietara pasa dira…. eta laister egongo dira ripeatuta eta sarean eskuragai. Horixe baietz. Eta hori litzateke, sendotasunaren seinalea… sarean ez dagoena ez delako esistitzen ia ia.
Dijitalizazioaren garaian, webgune berria, spotify kanalak, dvdak eta beste. Memoria historiko digitala, aspaldi aldarrikatu bezala. -
Herria eta hizkuntza 1220 eurotan
Berriki Hasier Etxeberriak bere bizipozak eta bizipenak kontatu dizkigu blogean. Liburu elektronikoen salmentatxoak sortutako mezuen berri jasotzeak eta abar..
Tristeagoa iruditu zait, triste eta batez ere haserre jarri nau, Herria eta hizkuntza kantuaren ahapaldi batzuk dokumental batean jartzeko asmoagatik, 1220 euro kobratu nahi izan dizkiotela jakiteak.
Eta erantzunak ere arretaz irakurri ditut. Eta euskal kulturaren izenean egiten den iruzurra salatu nahi dut, ozen. Egile eskubideena patxanga bat da, goitik behera. Aitzakia merke bat. Eta Elkar erridikulua egiten ari da behin eta berriro, egile eskubideen afera horretan. Bahituta dauzka egileak, eskubideak, obra eta euskal kulturgintzaren zati bat… dirua ateratzeko helburuz. Eta euskal kulturgintzak, XXI. mende honetan ikuspegia aldatzen ez badu… hankasartze galantak egingo dituzte. Gaur negozioa dena, bihar miseria izango baita.Nik neuk, herria eta hizkuntza zein ditudan jakinik, aldarrikatzen dut kantu horren, Xalbadorren bertsoen publikatze librea. Ozen abestea, irratian jartzea… youtuben iragartzea… eta datozela Elkarreko euskal enpresari txit jatorrak, datorrela SGAE eta Audientzia Nazionala ere…
…
Batzu herriaz orroit, euskeraz ahantzi
bertzek euskera maite, herria gaitzetsi;
hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe daizkela bizi.Herria eta hizkuntza, gorputza eta beste DRMpean edo museoko bitrina batean ezarri aurretik, hausnartu dezagun, mugitu gaitezen, egin dezagun zerbait… sorkuntza eta jakintza guztia negozio eredu neoliberaletan ezartzen duten jauntxo berri hauen aurrean.
-
mundu miresgarriok ezagutzeko irrikitan
Xabier Montoiak, lan berria
Laister plazaratuko du Bidehuts disketxeak, azal hau eroango duen diskoa. Aurrekoa, Deus guti entzun eta zabaldu bagenuen, salgai egondako azkena izan zen agian gehien entzun zena, batzuk ez jartzea erabaki bazuten ere. Ni ez naiz Xabier Montoia oso disko borobila suertatu zen.
Orain Ibon Rodriguez (Eten, Le noise) eta Maite Arroitajauregi (Mursego) lagun dituela, mundu miresgarrian murgilduko gaitu.
-
Euzko guay
XXI. mendeko gazteri berria
Itziarren semeak Bizkaiko golfo talde bat da. 80. hamarkadako doinuak gaur egun. Kontzertu batzuk ikusi izanditut, eta jabetu naiz aspaldion jo eta jo ari direla. Hemen eta hor, antza.
Nik ez diet bestelako arretarik jarri izan, ikusi eta joan. Entzun eta garagardoa hartu.http://youtu.be/f3F_nssHq54
Ostia, bideo hau ikusi dudanean… zer pentsatua eman dit. Behintzat, gauza batzuei ondo heldu diote… kritika zorrotza euskal stablishment sistem guztiari -euzko guay, beraien berbetan- … eta gustatu zait. Gehiago.
Klip ona egin dute. Alternatibo izatea eta kalitateak ez dira arerioak, beste behin. Zorionak manex, unai, ibon, gorka eta konpañia!
-
Gazte Eguna Larrabetzun
Urteroko zita. Gazte gazteak ginenetik.
Rocka ezagutu genuen, eta ostean etorri den guztia.
1985ean hasi zen mobida guztia, gurean ere. Eta gaztetxea eskatzen zen, eta baita lortu ere.
Mobidak udaletxearekin, kontzertuak debekatzeko aginduak alkate demokraten eskutik… orain rockanrolla atsegin dute Batzokikoek ere. Zelan aldatzen diren gauzak, kamarada!
1986tik, herrian gaztetxea barriro zabalik. Urte asko dira, gau asko, Gazte egun asko… talde on asko, txanda asko, ordu asko, eskenatokiak, txoznak, pankartak eta kartelak, pegatak eta diru bilketak, bokatak eta armozuak… Gazte eguna, larrabetzuarrontzako egunik handiena da, duda barik. Gazte zahar ume edadetu andra gizon ama alaba seme edo dana dalako… Gazte sentitzeko unea, gazte eguna.
Gose
we are standard
Itziarren semeakAurtengo programa azken urteotakoaren oso antzekoa da… control c, control v. Kontzertua barriz, aspaldiko interesanteena neure ustez. Konbinazio polita. Estilo anitz, kolore ugari eskenatoki gainean. Atzekoz aurrera jarrita…
gaua Itziarren Semeak taldekoek itxiko dute. Mungiatik datoz, ondoko herritik. Txozna rocka egiten dute, rock konbatiboa. 85eko garaiak gogoraraziko digute. Ska apur bat dantza egiteko. Ohikoak dira gazte egunean, martxaz amaitzeko taldeak… eta sarritan zirimiri artean be bai… ostean gaztetxean juntatzeko, marabunta guztia. *We are Standard dira aurtengo nobedadea. Getxo ingurutik datorkigun taldea, gertukoa hau ere. Estilo aldetik berritzailea. Rockak elektronikarekin egiten du bat. Elektro rocka edo. Martxa handia eskenatoki gainean. Bolo asko, mundu osotik. Eta esperientzia hori ekarriko dute gurera. Musika aldetik oso onak, eskenatoki gainean ikusgarriak, instrumentua aldaketak, erritmo bizia… eta gure herriko plaza osoa dantzan jartzen duten. Ziur baietz. ***
Gose aspaldiko ezagunak ditugu azken urteotan gurean. Hiru lau aldiz egon dira, formatu eta leku ezberdinetan. Gaztetxean sekulako arrakasta izan dute egon diren aurrekoetan. Aurten ere, dantzan jarriko dute bere triki elektronikarekin Gazte egunera hurbiltzen den oro. Talde freskoa eta ausarta. Musika atsegina eta pegadizoa. Himno ugari eta jarreradun taldea. Ikusentzunezko efektuek, polito beteko dute eskenatokia. **
Gau elektronikoa gaztetxean
Eta gau osoan, azken 15 urteotan bezala, disko jartzaileak gaztetxean. Beste giro bat, musika asko, dantzatzeko lekua, toki atsegina eta parranda itzela. Urtero lez, eguzkiak nahikoa da esan arte… gero gerokoak.info + sarean
-
Arnaldo Otegi aske. 8719600510 free!
Ederra Bad Sound System eta Fermin Muguruzak osatu duten kantua, reggae basea, hizkuntza ezberdinak, mezu bakarra. Bi bide…. zein da aterabidea?
Arnaldo Otegiren alde, gero eta ozenago entzuten den eskaera. Euskal Herriaren aldeko eskaera azken baten.
Youtubeko orrialdean, one week ago… esaten du, eta aste bakarrean ia 15.000 ikustaldi izan ditu kantu bideo honek.
Presoen aldeko doinuan ari gara aspaldi honetan, gero eta ozenago, gero eta argiago, gero eta ulergarriago… aske!
Free Mandela free! entzuten dut kantu honetan. Mundu guztiko Mandela guztiak askatzea duelako helburu dinamika honek. Free Otegi free! eta preso politiko guztiak etxean ikusi gura ditugulako.…bitartean, Arnaldo Otegik berak, gutunez erantzun die Logroñoko espetxera joandako herritar, lagun eta solidario guztiei. Biba zuek! batekin bukatu du eskutitza elgoibartar preso politikoak. Biba zuek! Arnaldo eta preso guzti guztiak. Maite zaituztegu!
-
gure hizkuntza berean
SPLIT77 taldearen diskoaren aurkezpenera joan naiz gaur. Herritar musikazale moduan. Eneukan pentsatuta ezer idazterik. Handik argazki bat bota dut, facebook_era 3G konexioarekin, wifia ez zebilelako. Gero facebooken galderaren bat, eta atsegin ikur batzuk ikusi ditut, bueltan.6 urte isilik
2004an atera zuten Mentura lana, izugarri gustatu zitzaidan. Eta eman zituzten kontzertuak. Antenna ere ona zen niretzat, ni ere gazteagoa izango nintzen… eta taldeak erakartzen ninduen. Zuzenean, diskoan, jendaurrean… eta traturako beti atsegina, jatorrak. Elkarrizketa batzuk egiteko aukera izan nuen, entsegu lokala ezagutzeko, kantuak…
Ekaitz gero, teknikari eta lagun izan nuen irratia.com saioetan. Beti prest, beti sortzen, beti ganba sartzeko prest… frogatzeko, gauza berriak egiteko. Eta barre batzuk egin izan ditugu.
Eta lokalean jarraitu dute bide honetan guztian, isilik. Isil isilik. Baina ez geldirik, bistan denez. Diskoa plazaratu dute orain. Gaur.
Diseinuak nabarmentzen du zer dagoen barruan: split77. Ez besterik.
Eta entzuten ari naiz… eta gauza berri asko ikusten ditut. Gauza atsegin mordoa. Detaile asko, eta zainduak daude ekoizpen honetan. Erritmoak, loop ezberdinak, kitarrak, ahotsak, hizkuntzak… eta denak egiten zaizkit gertuko, denak erakargarri.
Pozik itzuli naiz etxera Bilboko kafe antzokitik. Musikak batzen gaitu han batu garen askori. Sintonia antzekoetan ari gara kulturalki. Hizkuntza berean mintzo garelako jarraitzen dugu berbetan, gai hauei buruz, beste gai askori buruz. Eta besteoi zer esan, zita bat daukagula bariku gauean euskal hirian, gaueko soinuei erreparatzeko.
Herritik ere joango gara batzuk, eta herrian ere maite dugu horrelako musika doinutegia. Eta etorriko dira eurak ere gurera.- hurrengo kontzertuak
- urtarrilaren 14an Larrabetzun + Zea Mays
- split77 webgune interesgarria (kantak, letrak, bideoak…)
-
Anari gaztetxean
Azaroa ekitaldiz gainezka gurean. Antzerkia, hitzaldiak, musika, irteerak.. denetarik dago egunotan herrian. Poztekoa da gainera, maila handiko gauzak ditugula, oso modu apalean. Eta gauez, Anari izango da Hori Bai gaztetxean. Etorri izan da gehiagotan be, eta gustuko dugu gure hormetako soinuari erreparatu, eta ahots hori entzutea.
Mikel Laboari ikasitako kantuak entzuteko gogoz, ea gurean horren aurrerapena ere jotzen duen. Diskoa bere osotasunean, binilozko bertsioan, eskuetan izateko gogoarekin… kantu hauekin gozatuko dugulakoan.
- BideHuts Txinaurriak
- Anari Irla izan
- Hori Bai gaztetxea /
-
are you reggae?
Prest zaudete?
Revolutionary brothers dira, Donostiako bi anai. Abesten King Konsul, Zarautzen bizi den munduko reggae abeslari eibartar jatorrena. Talde bikaina osatzen dute. Eta hemendik eta hara ari dira etengabe. Musika, diskoak, erremixak, kantuak…. eta sekulako giroa sortzen.
Aspalditik ezagutzen dugu elkar. Musika, irratia, konexioek ezagutarazi gaituzte. Harreman izan dugu. Baina uda honetan elkarrekin egoteko, berba egiteko, dantzatzeko, kantatzeko aukera izanik… ahaztezina egiten zait Gazte Eguneko gaua. Eguzkia atera arte aritu ziren musika jartzaile eta kantari. Eta gau bero ahaztezina izan genuen Larrabetzun.
Eta uda honetako soinu banda bilakatu dira niretzat. Eta jarraitzen ditut saretik, eta ikusten ditut bideoak…. eta reggae musikan murgiltzeko beta eskaintzen didate. Une oro.
Prest al zaude, bidaia honetan murgiltzeko? are you reggae? -
Delorean musika eta musikari atseginak
Asteon Delorean taldeko Ekhi Lopetegi elkarrizketatu dugu irratia.com saioan.
DLRN taldea gustukoa dut, Mikel Elortzarekin Donostiako Bilintxen lehen diskoa erosi nuenetik -Mikelek oparitu zidan, han bertan- B-core disketxeak plazaratutakoa.
Gerora, lan guztiak eta taldearen bilakaera jarraitu dut. In to Plateau bikaina iruditu zitzaidan, eta handik honako dantzagarritasunak, areagotu egin du nire zaletasuna.
Zuzenean ere maiz ikusteko aukera izan dut. EHZ, Bilboko antzokian, Durangon… eta egia esan, zuzenean ere zer egiten duten gustatzen zait. Enau harritzen, nazioartean lortzen ari diren arrakasta musikala. Benetakoa da. Zaleen artean, lorpen itzelak egin dituzte.
Atseginak
Baina, batez ere taldekideen xalotasunak txunditu nau. Igor bateriajolea aspaldi xamar ezagutu nuen, taldearen izena Makalak esan zidanean, izena bera ere txundigarria egin zitzaidan: de_lo _re _an. Igor Makalarekin zetorren gaztetxera, eta berak be pintxatu zuen zertxobait… -10 urte baino gehiago pasa dira…-
Irratia.com saioan, bigarrenez elkarrizketatu ditugu, eta Ekhi Lopetegigaz berba egitea plazer bat izan da. Elkarrizketan aritu ginen Jabi eta biok, eta txundituta. Ibon teknikari eta disko jartzailea ere pozik, baina estudioan zeuden beste batzuk ere zur eta lur geratu ziren… txunditu antzean. Tartean rockero zaharren bat be bai.Onena elkarrizketa entzutea, nik neuk esateak ez dekolako balio handirik. Baina nik sentitu dudan hori transmititu eta eskertu nahi nuen.
[audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom100517.mp3]
delorean biba zuek!