musika
entzun!
-
bide ertzean bazterretik egindako kronika
Bide Ertzean Bilboko kafe antzokian argazkia: gau ilunak - Bazterretik idazten ari natzaizue. Bide Ertzean taldearen kontzertu bat ezohiko egun eta orduetan entzutearen ondorioz.
- Aretoko bazter batetik entzundako kantu elektrikoen gainean zeozer esateko gogoz.
- Bazterreko musika egiten dutenen alde, erdiguneak erakartzen ez gaituelako.
- Izarrak, top zerrendak, esemese bidez deskartatu daitezkeen kantuak eta aparra maite ez dutenen bazter horretatik.
- Kantuen berbei harreta jarri eta ezkerreko bafletik hobeto entzuten den toki honetatik.
- Zuzenean indarra erakutsi, eta gauzarik gozoena esateko gai diren lagunen aldamenetik.
- Bide gorri bat, ohe huts bat, maitasun adierazpen bat txukun duin apain eta funtsarekin esaten ausartzen direnekin.
Milaesker, azken hamaika urteotan egiten ari zareten ahaleginagatik. Hitzengatik. Doinuengatik. dana lanbrotute ikustot haren muinetatik sortutako proiektu honek, albotik sortu zen honek, dagoeneko indarra hartu duelako. Lan asko plazaratu dituzue, berba asko kantatu, poemak berrargitaratu, molde berriz, ilusio ezberdinarekin. Hamaika urte badira. Ez garaile izateko indar edo uste nahikoarekin, antza. Gurea ez da garaipena, gurea kantua eta kontaketa direlako. Beste behin.
-
The Clash tontokalen
Nork ez du ezagutzen Jimmy jazz?!
Baina zenbat bertsio egin dira aspaldiko The Clash taldearenak?
Bart New York hirian Tom Morelloren -RATM taldeko kitarjolea- The Nightwatchman taldeak jo omen du. Besteak beste London Calling abestu dute, Bruce Springteenen laguntzarekin.
Kantu mitikoa duda barik.Sarean ibili gara lotura batetik bestera pasatzen, eskuz esku. Eta facebook sarean ezagutu dugu London Calling kantuaren bertsio euskaldun bat. Alegian egina, Tontokalen alegia.
Tontokalen, Ziklos Garaialde 2.0Entzun eta flipatu egin dut. Orduan garaiko gazte askok flipatuko zuen moduan, beharbada.
Eta egia da, aspaldian genbilzan irratia.com saiorako The Clash taldearen bertsioak batu guran, irrati emankizun bat egiteko asmoagaz edo. Eta hasi beharko dogu batzen.
Erantzunetan utzi ezagutzen dituzun bertsioak. Ea zerrenda polita osatu eta laister saioa egiten dugu. -
Do the reggae
hiztegia
Sare sozialak ikasteko be balio dute. Lagunen esanei so, beti ikasten da zeozer, neuk bai behinik behin.
Badut Zarautzen lagun bat, reggaezale amorratu izateaz gain, sukaldari ona be ba omen dena, abesten aritzen da 12 Tribu taldearekin, eta Revolutionary Brothers anai iraultzaileekin ere reggae sound system sesioak egiten ditu.
Esan dizuet, laguntzat dut facebook sare sozialean, eta reggaearen inguruko albiste, kantu hunkigarri, bideoak eta bestelakoak sareratzen dizkigu. Eta egia esan, gozada bat da bere mezuei erreparatzea.
Reggae hitza kantu batean erabili zen lehen aldia noiz izan zen esan berri digu. Toots & The Maytals taldeak egin zuen, 1968an datatua dagoen kantu honetan.Bideoa bera, lekzio bat da.
Mila esker, King Konsul. -
Palestinan Checkpoint Rock aurkezten izan da Fermin Muguruza
EHZ jaialdian ikusi genuen dokumentala, euskarazko azpitituludun estrenaldian. Heletara hurbilduak ziren zenbait musikari ere.
Lehenago Donostian izan ginen, diskoa aurkeztu zutenean. Filme dokumentalaren aurkezpenerako hainbat musikari hurbildu ziren orduan ere Gipuzkoako hiriburura.Baina hunkigarria da askoz ere, Palestinako aurkezpenaren irudiok ikustea. ETB3k beste erreportaia interesgarri bat damaigu oraingo honetan, sareratu eta guztion eskura jarri du. Ez dakigu telebistan noiz botako zuten, botako duten, dagoeneko bota duten… baina sarean jarri eta berehala ekarri dugu blogera.
Mahmud Darwish omenduz hasten da Muguruzaren dokumentala, eta palestinarren lantzat du egileak ere sorkuntza hau. Musika eta historia, konpromezua eta sorkuntza, herriak eta harriak uztartzen dituen ikusentzunezkoa. -
Killtzaileak
Do you know Aurreskillers?
Sarean ari da hau bideoau zabalduten, eta beharbada ondiño eztozue ikusi ezta?
Aurreskillers, badazpada be dantzan hasi behako! -
gau elektronikoa @ gazte egune 09
Larrabetzun 1985etik kontzertuak egiten dira sasoi honetan. Orduan Hori Bai gazte elkarteak 20. urteurrena betetzen zuen. Gazteak kalean batzeko lokal barik. Eta gazteentzat lokala eskatzen. Kortatu, Zarama, Bap! eta Ximorrak egon ziren orduko hartan.
Ordurako zenbait lekutan (Andoain…) lokala eskuratua zuten gazteek, abian hasi zen gaztetxeen mugimendua, lehen oinarriak.
Hurrengo urteko kontzertuan (1986) Herri bat gaztetxe bat! lema eta gazte eguna izendura hartu zuen egunak. Urte bereko gabonetan, okupatu zen gaur egun ezagutzen dugun Hori Bai gaztetxea. Aurretik ere gazteek kudeatua, eta zenbait urtez egoera txarragatik itxita egon zena.Beti ere saninazio dataren inguruko zapatuan (uztailak 31) ospatu izan da jaialdi edo kontzertu hau.
Igaro dira 25 urte, eta jarraitzen da kontzertu eta inguruko saltsarekin. autogestioan. laguntza publiko barik eta eragozpen munizipal askorekin. traba guztien gainetik Hori Bai gaztetxeak lortzen du jaialdi hau ondo antolatzea.
musika elektronikoa gaztetxean
1998tik gaztetxean dj-ak egon izan dira musika jarri eta giroa sortzen. 1998tik urtero azken txanda egokitu izan zait musika jartzen, eta aurten be… goizaldeko orduetan, eguna argitzen ari dela musika jarriko diogu egunsentiari… bertan bazaude egin jantza eta oihukatu bi hitz! eta hobeto pasako dugu. -
Kantuak betikotzen
Bonberenea txaranga ezagutuko duzue beharbada. Tolosatik, beraien jai giro eta umorea edonora zabaltzen. Kutsatzen.
Disko bat ere egin dute, osatu dute, gozatu dute… bertsioekin osatua.
Eta horrelako kantu ederrak aurkezten dituzte.
Bonberenea Txaranga. Ramones taldearen Let’s go! kantua bertsioneatzen. -
Capsula | Argentinatik Euskal Herrira, rockarekin munduari bueltak emateko
Prest! aldizkaria | Deustu
Argentinatik etorritako taldekideek Euskal Herria ezagutu, bertan geratu eta taldea ezagutzera eman zuten: Capsula. 11 urte daramatzate dagoeneko Bilbon, eta musikaren munduan oihartzuna gero eta handiagoa da.
Martin Guevara eta Coni Duchess argentinarrak dira sortzez eta Alberto Diaz Arangoitiko bateriajolea gehitu zen Capsula rock taldera.
Berriki Ivan Julian musikari estatubatuarrarekin The naked flame diskoa kaleratu dute, Ivanek berak hautatutako kantuekin, eta Euskal Herrian ere zenbait kontzertu eskaintzeko parada izan dute, diskoa aurkezpenerako Ivan Julian bertora gonbidatuta. Diskoaren aitzakiaz hurbildu gara Capsulako Martin Guevararengana, eta musika zelan bizi dute azaldu digu.
Aspaldian gero eta ospetsuagoa da taldea, baina taldekideek “naturaltasunez bizi” dutela aitortzen dute. “Baina energia askorekin, hori bai”. “Talde bezala daroagun sasoi guzti honetan, urratsez urrats abiatu gara, taldea garatuz, eta jende gehiagorengana heltze hori, apurka apurka etorri da. Egia esan, oso pozik gaude taldea gero eta gustagarriago delako, eta gure musika gero eta leku gehiagotan erakutsi dezakegulako”.
Gure artera heldu, eta bidea zelan egin zuten galdetzean, gogoeta egiten digu Martinek: “Taldearen ideia hasieratik errepidean bizi eta gehien gozatzea izan da, eta motor horrek gidatu gaitu. 1998ko udaberrian heldu ginen Bilbora, bira bat egiteko asmoarekin, eta geroztik urtez urte esperientziak gehitu eta bide horretan hiri berriak ezagutzeko aukera izan dugu”. Geroztik hainbat bira egin dituzte Europan zehar ere. Estatu Batuak eta Kanadara ere pare bat alditan joateko beta izan dute. Beste horrenbeste Hego Ameriketatik. Beraz, Euskal Herrira bizitzen etorri arren, munduan zehar musikarekin ibiltzeko beta ez dute galdu.Bi disko azken hilabeteetan
Eta azken bolada honetan gogotsu dabiltzala dirudi. Izan ere lanak argitaratzeko eragozpenik ez dute Capsula taldekoek. Bartzelonako Bcore disketxearekin “Rising Mountains” plazaratu dute. Blody Hotsak disketxe independiente euskaldunarekin berriz “The Naked Flame” plazaratu dute. “Ivan Julianek gurekin lan egin zuen New Yorkeko bere estudioan, Rising Mountains diskoaren ekoizpenean, bertan egin genituen nahasketak eta masterizazioa. Adiskidetu, eta lan berri bat egiteko aukera sortu zitzaigun. Bilbon zein New Yorken prestatu genituen kantuok, eta hortik sortu da The Naked Flame lan berri hau”. Ivan Julian musikari eta ekoizlearekin lan egitea aukera ezinhobea izan da Capsulakoentzat, izan be Ivanen taldeen jarraitzaile sutsu izan dira orain arte (Richard Hell & the Voidoids, The Clash, Contortions, Fleshtones…).Euskal Herrian musika
Beraien disko berriko kantuak entzun, rock azkarra, kitarra gordinak, Ivan Julianen ahots paregabea…. eta kantuen artean hemengo panoramari buruz berbetan hasi gara. “Euskal Herrian beti egon da eszena potentea, interesgarria. Hemengo talde askok jauzia egin du Estatu mailan edota nazioartean ere, eta hori oso interesgarria da. Gainera, estilo aldetik ere aniztasun bat ematen ari da, eta eszena lokalari indarra emateko ezinbestekoa da hori”.
Aspaldion gustuko dituzten taldeak esateko eskatu, eta zerrenda amaigabea sortu zaio Martin Guevara Capsula taldeko kitarrajoleari: “Eureka Hot 4, Lobo Electrico, NCC, Cancer Moon, Ya te digo, Munlet, Le Noise, Audience, Ama Say, Paniks, Atom Rhumba, Berri Txarrak, Lisabo, Standard, Delorean….. asko dira gustatzen zaizkigun hemengo taldeak, eta ziur gehiago ere sortuko direla”.
Eta ez du arrazoi faltarik. Asko dira bazterrotan dauden taldeak, tartean Capsula. Talde oso interesgarria, musikari bikainak, eta pertsona itzelak. Zabalak, beraien musika bezala.
www.capsula.orgEta bideo interesgarri bat.
-
San Ferminetan oroimena ez da galtzen, kantatu egiten da
Gu ere Iruñean izan gara, Euskal Herriko jairik handienean, mundua zapi gorri baten azpian kabitzen den hiriburuan.
Eta bertatik baino hobeto jarraitu daitezke jaiak gaur egun Interneten. Saretik.
Zezenak, arropa zuria, edana, karrikak, ikurriñak, Iruñea jai handi bat da.
Sanferminak gure herriaren lekuko dira. Historia egiten dute, egin dute, egingo dute oraindik… lehen bezala orain. Iruñea borroka askoren hiriburu da, mobida askoren kapitala. Musika auzolagun dute bertan, lehen bezala orain. Beti sortzen da talde edo ekimen berri interesgarriren bat.
German oroitu dute aurten ere Sanferminetan. 78ko gertaerak ekarriz gogora, oroimena astinduz. Eta musikaz ere gogoratu dute. Oraingo talde batekin, historia egingo duen taldearekin: Bizardunak.
Eta Apurtu telebistak jaietan murgilduta egin dituen bideoak ere azpimarratzekoak iruditu zaizkit. -
Zapi gorriak zerua du estaltzen!
1985eko uztailaren 7a gogoan
Ez dakit zer pasatzen den
azken aldi hontan
jendea hasi dela
dantzatzen sarritan …… eta dantzan jarraitzen dugu oraindik, ia 25 urte beranduago. Azkena iragan ostiral gauean, Manu Chao, Radio Bemba eta Fermin Muguruzak behinola Josu Landak idatzitako koplak kantatzeari ekin ziotenean.
…zerbait ikustekoa du
bi falta direlakoz
«Recuento generalean».Eta han ginen guztiak, sarri sarri dantzatzen, piti piti kantatzen. Errekuentoek zuten aurpegiarekin begiratzen genien eskenatoki gainekoei, harrituta.
Irratikoak han ziren
emititzen zuzenean
paella jango zutela
eta Piti eta Sarri bere muturretan
saltzan zeudela konturatu gabeak.Eta uztailaren 7 hartatik, sanfermin hunkigarri hartatik, igaro dira urte parrastada bat. Askotxo. Piti hemendik dabil. Irakasle lanetan ikastola batean. Artista izaten jarraitzen du. Ihesaldiaren ostean atxilotu zuten Ipar Euskal Herrian. Atera zen gero, eta izaera alaia eta irekia du geroztik. Noiz edo noiz ikusi izan dugu hemen edo han. Bizitzan gora beherak, eta aspaldian pozik dela diote. Itsasoari begira.
Sarri ere bizi da, ez dute harrapatu. Jarraitu du sortzen, literatura, kantuak, itzulpenak, artikuluak. Iheslariaren patua, fikzioa dirudien bizitza, izoztutako lagun bat balitz bezala, ez naiz hemengoa esanez, han biziz hemen balego lez… bere letrak gogotsu irakurtzen ditugu, preso izan zenaren gogoak asetzen ditu irakurlearen apetak. Kantu dira bere hitzak. Eta jarraitzen dugu dantzatzen, sarri sarritan.
Zaila dugu sortzea
doinu gogozagorik
Sarri dio herriak
txanpainaz ospaturik
Iruñeko entzierroa
desentzierroa hemen
zapi gorriak
zerua du estaltzen.Eta zinez kantu ederra sortu zitzaien Kortatukoei, Toots & the Maytals taldearen doinuak aintzat hartuta. 80. hamarkadako kantu bilakatu zen. 90. hamarkadan iraun zuen, gogoz. Eta XXI. mendeko lehen hamarkada honetan jarraitzen dugu dantzatzen, sarri sarritan. EHZ festibalean azkenengoz.
Eta gaur, uztailaren 7an zapi gorriak zerua du estaltzen!
pottdata:
Irakurketa interesgarriak:
Josu Landa ARGIA aldizkarian:
Ihesketa honek ametsak posible direla frogatu duJoseba Sarrionandiari Mitxel Sarasketak
espetxean egindako elkarrizketa:
Literatura, bizitzeko modua besterik ez daBitartean, ez oso aspaldi Manu Chaok eta FMk Bruselan eman kontzertu bateko audioa duzue hemen entzungai. Ziur Jai Alai Katumbi Express hartako kantua dela, Espainian lotsagabeki faxistek zentsuratu gura izan zuten kantu eta kantariak.