hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  larrabetzutik

Hi, eingo juk ala?

Ointxe leidu baino etzoat ein, antza hikaz eiteko ohituria galdu eingo dokela. Euskeriak hiru bereizgarri jekozak: nornorinork hirutasune, deklinabidia eta hitanoa.
Guk eiten juk arian, batzun artian sikiera be; eta alkar ulertuteko geuze bagozak. Gu baino zaharragoak dozakenak, horrek bai, horrek beti eiten jeurek, danakaz ganera.
Izen geuze polite dok, ikisteko sano gatxa be eztok, eta ahalegindu ezkero… fazil fazil manejeko haz heu be. Ikisi gurok ala?
Sarriten pentseu izen joau, berbalagunek eta eiten dozaken antzera, hikaz eiteko taldeak sortutea be ezoala geuze eskasa izingo. Lantzean baten batu, trago batzuk jo, edo hortizik txiri txiri buelta bat emon ta berbaz ibiltia.
Ondino be denboraz gauzek, hau berbamoduau desagertu orduko.

Hori bai, batuaz eiten ahaleginduten bagozak, Goenkaleko aktoreak emango diagu!

postdatak:
*ARGIAn Gontzal Fontanedaren testua irakurri ostean, bapatean burura etorritakoa. Halandabe, proposamena blogean. Gurok ala?

**Gurean, hiketan eitea batez be mutil/gizonon kontua da. Horren ganean azterketa egina dauka Xabier Artzibar filologoak.

3 Iruzkin

  • Benito

    Ideie polite dok ba, baie perfileko esaminetan hiketa “jausi” ezik, ez joat pentsaten asko apuntauko jazakenik. Baie probau bai, e!

  • iPtx

    Helburua ez dok ezer reglatua egitea. Gehiago dok lagunarterako. Euskaraz ondo jakin arren, hiketan eiten “ausartuten” ez dozakenentzako.
    Hik eta nik eiten juk, baie beste askok be eingo leukek…
    hasieran ondo ez… baie pitike pitike… seguru baietz.
    Zuok euskaltegietakook dana ikusten ei dozue eskola moduen, ta zorionez, eskolatik kanpo be, mundue jauk. Eztok?!

  • Benito

    Bai ba, holan dok ba Patxi! Bazilaten ibili nok.
    Dana dala hire proposiziñoa nun egiteko dok? Larrabetzun, leku gehiagotan, sarean…?