[ irratia.com ] 2.2 bertsioa gaur abian
Uda eman dugu isiltasun zapatista batean. Oihanean barik, bestelako ekimenetan murgilduta ibili garelako. Nor bere lanean, eta horrez gain estudioko lanak, kuñak prestatzen, emankizuna hobetzen azken batean.
Ekainaren bukaera itxi genuenak, urriko lehen asteartean du jarraipena. Gaur, arratsaldeko 18:00etatik aitzina, irratia.com berri -berritu- bat ezagutuko duzue.
Tarte berriak
Emankizuna hobetzeko xedez, atala berriak sortu ditugu. Laburragoak eta dinamikoak. Albiste teknologikoen tartearekin, azkar azkar, astez aste teknologiaren inguruan munduan zein gure artean dauden nobedadei ahots euskalduna jarriko diegu, eta horrez gain, astero musika librearen tartea osatuko dugu. Munduan zein Euskal Herrian sortzen diren kantu libreen mini espazioa sortuz.
Horrez gain, aspaldian hartu dugun martxa profitatuz, elkarrizketak egiten jarraitu gura dugu. Hasteko, bat ona. Iban Arantzabal elkarrizketatuko dugu. Gai asko ditugu beragaz jorratzeko: sustaturen 5. urteurrena, Goiena.net ataria, Goiena TB eta irratia, Internet euskalduna….
irratia.com bisitatu baduzue, konturatuko zineten urriko iraultza egin dugula diseinuan ere. Irratigintza berriari, estilo berriak. Ea ikasturteak zer ematen duen.
[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom061003.mp3]
7 Iruzkin
Pingback-a:
xiber
Irratia.com-eko diseinua ez zait gustatu. Dana baltzez dago eta irakurtzeko gatx. Ganera, letra alr dagoz hor pilatute. Lehengo diseinua gehiago gustetan jasten. Baie zer egingo dogu, ezta? Kritikeu apur bet, hori baino ez.
Xabi
Niri diseinua eskasa iruditu zait ere. Gainera, webguneko testu dexente ingelesez daude, euskarara itzuli gabe. EH2.0-n horrenbeste aipatu dan/dugun euskarak sarean duen egoerari mesede gutxi egiten dizkio diseinu berri honek.
patxiku
Ondo dago. Astebete ez daramagu diseinu honekin… eta batez ere egurra. Bloga euskaratzen laguntzeko prest Xabi?
Euskaratzeko prozesua.. auzolanean egiteko prest gaude.
Beltzaren alde egitekoak gara, aurten ere.. irudi korporatiboa delako.
Baina segi segi proposamenak egiten…
3ARRANO
Niri gustatzen zait diseinu beltza, nahiz eta agian egia izango den irakurtzeko zailagoa dela. Baina begiak gutxiago nekatzen omen dira atzekalde beltza eta testu txuriarekin, ezta? Batez ere gustatu zait menua eskubian eduki ordez azpikaldean edukitzea, Pravda Txikia blogean bezala…
Pingback-a:
Jabi
Tira, isiltasun zapatista, urriko iraultza… Hori baino xaloagoa: WordPressekin itxura berri bat aukeratzea izan da, oporretatik bueltatuta.
Oraindik menuetako gauza batzuk ingelesez ditugu, lehengo loturetako batzuk ez ditugu jarri baina… Lehengo itxurarekin pixkat nekatuta geunden eta itxura berria aukeratu dugu, besterik gabe. Egun hauetan lanez gainezka ibili naiz, baina espero dut egunotan webgunea txukuntzea eta gauza gehiago gehitzea, lasai egon.