• Home
gaztelumendi.eus

larrabetzu euskal herria | agit prop 2.0 | kultura | natura | Adierazpen askatasuna!

gaztelumendi.eus
Menu
  • agit/prop,  ongi etorri errefuxiatuak

    Ongi etorri errefuxiatuak

    Aste honetan elkartasun bidaia abiatu dut Euskal Herritik Greziara, bertan dauden errefuxiatuei laguntzeko asmoagaz.
    Nazioarteko elkartasun sareetan murgildu, errefuxiatuekin eskutik eskura aritu, bertatik informatu, eta Europaren ankerkeria salatu, bere ordez elkartasuna eta babesa eskainiz.
    Ibilbidearen mapa, irudiak eta bestelakoak eskainiko dizkizuet storymap honetan.

    📌 #Gernika​tik Greziara, mundu bat
    A solidarity #storymap to tell the reality of the #refugees#RefugeesWelcome
    🌍 https://t.co/kBRbJcl6We pic.twitter.com/RQ3aLZsBX3

    — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko urtarrilak 27

    Gernikatik Greziara elkartasun mundu bat

     

     

    Kronikak

    • Gernika Graffiti  Radio Euskadi
    • Bartzelona Graffiti Radio Euskadi
    • #CityPlaza hotel okupatuan Atenas
    • Elkartasuna | Solidaridad | Solidarity Graffiti  Radio Euskadi
    • Zizek errefuxiatuak eta klase borroka Gogoeta politikoago bat
    • Errefuxiatuek ere futbola maite dute
    • Afghanistan emakumeen eta zinemaren begiradatik
    • Hala Bedi eta Bilbo Hiria irratietan Greziatik
    • Logistika, berba greziarra omen

     

     

     

    Kontatu didate Serbian Melillan edo Grezian pertsona batzuek aterbea bilatzen dutela Europa zahar honetan#welcomerefugees#OngiEtorri pic.twitter.com/My5rHOdnxb — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko urtarrilak 24

    Atenas hiri erdian City Plaza hotel okupatua. Ia 400 errefuxiatu ongi etorriak dira bertora#welcomerefugees #OngiEtorriErrefuxiatuak pic.twitter.com/6USd9BJddF — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko urtarrilak 24

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    bidea garrantzitsua da

    2021-04-19

    ARGIA aldizkariko lagunekin elkartasuna

    2016-04-13

    #bidegorritik abiatu gara

    2015-09-17
  • agit/prop,  musika

    Hotel Monbar gogoan | GAL zer izan zen

    Kantua baino gehiago Baionan arratsalde hartan gertatutakoa.
    Kantuak hala ere, ondo laburbiltzen du ordukoa. Eta bideo honek are gehiago.

    GAL, erakunde terrorista parapoliziala, gerra zikina, Felipe Gonzalez Espainiako orduko presidentearen eskuak oraindik odolez zikinduta daude. X hura.
    GAL eta Guardia Zibila, GALindo, Amedo eta beste horrenbeste txakur eta mertzenario, diru publikoarekin.
    Kare zuria eta historia beltza.

    Duda egiten dut gaur gaurko belaunaldiei hori guztia ondo kontatu diegun. Lagunak ditut garai harta neska mutikoak zirela, Baionan edo Donibanen, Miarritzen bizi zirenak. Aita edo ama, edo biak; iheslari, errefuxiatu, izkutatu, euskaldun Lapurdin.
    GAL garaia zelan bizi izan zuten kontatzen dute, baina oraindik ez dugu kontatzen asmatu.
    Filmeren bat egin da, liburu batzuk… baina kontatzeko daukagu hori guztia ere. Hori be, gure memoria hurbila da. Eta oraindik arduradunak bizirik eta politikako lehen lerroetan dabiltza.

    El estado de las cosas

    kortatu El estado de las cosas
    Hotel Monbar kantua garai hartakoa da, lau errefuxiatu Baionako ostatu batean hil ostekoa. El estado de las cosas diskoa, Kortaturen bigarren lan luzea izan zen. Eta gertaera horrek markatuta utzi zituen muguruzatarrak. Maiz joaten ziren Baionarat. Eta errefuxiatu gazte askorekin zuten hartu emana. Egoera horrek, kantuak gero, erabat aldatu zuen Kortaturen ildoa. Askoz ere politizatuagoa izan zen bere ibilbidea, lehen disko dantzagarriago, alaiago eta ganberroaren ostean.

    Hotel Monbar kantuak sekulako garrantzia ukan zuen Kortaturen historian, hori irakurri nuen El estado de las cosas de Kortatu: Lucha, fiesta y guerra sucia liburuan.
    KORTATUliburua
    Ez genikizkien kontu asko ageri dira liburuan. Eta arratsalde hortako pasadizo horrek kapitulu osoa ez ezik, liburuaren izenburuan ere zipriztinak ditu. Tartean kontatzen da anekdota bat, oharkabean pasatu arren niri zer pentsatu ugari eman zidana behin baino gehiagotan.
    Gerra zikin ekintza gertatu ostean, Baionako gazte batzuek atzetik jarraitu zituzten GALeko mertzenarioak, eta Sant Sprit zubiaren parean edo harrapatu. Izugarria behar du une horrek. Egoera extremoa. Zer egin horrelako une batean? 80. hamarkada erdian. Burruka armatua bere unerik gogorrenean, errefuxiatuak hiltzen GAL eta beste muntaia parapolizial batzuk, borborka giroa… eta mertzenario bat harrapatzen dute gazte abertzale batzuk. Itzela.
    Haietako bat Txetx izan zen. Txetx militante politiko ezaguna da Ipar Euskal Herrian ez ezik, inguruotan ere. Beti geratuko naiz une horretako bizipenak galdetzeko gogoarekin.
    30 urte igaro dira Hotel Monbar odoltsu hartatik. Memoriak, kantuak eta borrokak jarraitzen du. Ez da gutxi.

    Memoria erreportaia oso ona gaur @garanet egunkarian. #HotelMonbar 30 urte @joxerrabustillo @EuskalMemoria pic.twitter.com/ZPx0oqxCNv

    — gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) September 24, 2015


    hotelmonbarGARA
    Hotel Monbar 30 años de la mayor masacre de los GAL

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Kataluniara joan etorriko bidea egin ostean

    2015-09-15

    Larrabetzu euskal herria

    2017-03-12

    Kataluniara begira

    2024-05-13
Bidalketa Berrienak 

twitter @iPatxi

adierazpen askatasuna

Kataluniak Independentzia

LLIBERTAT PRESOS POLITICS!
Kataluniako prozesuarekin elkartasuna
adi egon seinaleari lili

#bidegorritik 97 irratian

Kategoriak

  • #bidegorritik
  • #Patakon
  • 18/98+
  • agit/prop
  • albisteak 2.0
  • bakegileak
  • baserritik mundua
  • bide gorritik | Bilbo Hiria irratia
  • covid19 | koronabirusa
  • e-hizketan
  • Elikadura Burujabeta
  • Elikadura burujabetza
  • ETA
  • EUS
  • gaztelumendi.eus
  • gogoeta.org
  • Gu ere bai!
  • hamaiK -hamaika kontu-
  • hurrengo geltokia
  • i+g
  • ikusi eta ikasi
  • info 7
  • larrabetzutik
  • literatura
  • maitatasunetik
  • musika
  • ongi etorri errefuxiatuak
  • pasahitza
  • software librea
  • su-etena | ceasefire | tregua
  • teknologia berriak
  • telebista
  • transmedia

etiketa lainoa

arrasate bartzelona basque bertsoak bideoa bilbo bloga blogak egunkaria eh elkartasuna errefuxiatuak errepresioa eu euskal herria euskara euskaraz EZtaBAIda gara gaztelumendi gaztetxea herria hizkuntza hori bai independentzia info7 Internet irratia irratiacom katalunia kultura larrabetzu libre literatura musika notimeforlove poesia politika sarea sare sozialak susa telebista twitter wordpress zinema

gaztelumendi.eus

gaztelumendi.eus | copyleft | eduki libreak
Ashe itxura WP Royal -ren eskutik.