gaztelumendi.eus
Agit/Prop 2.0
-
Bost urte hemen idazten
Bloga sortu eta abiatu nuen gaur bezalako egun batean. Aspalditxo.
Egunak astiro doaz zain dagoenarentzat, arintxoago dabilenarentzat… etorri eta joan. Badatoz egunsentiak, lainotsuk sarritan, ilun jarraitzen dugu batzutan, argi daukagula ematen du, argitzen saiatu arren aroa ez da dagoen onena… euria ari du oraindik, inetasiak ez digu parekoa ikusten uzten, eguzkitsu datorrenean, itsutu egiten gara… eta arrasti iluntzerako nekatuegi gaude sarritan.
Ez gabiltza aroaz berbetan, baina antzeko parezido.

5 urte hemen. Idazten. Hasten. Ikasten.
Zenbat pozt? Hainbat poz. zenbat post.Postidazkuntza da blogetakoa. Eta nik zuekaz ospatu nahi dut. Esango dizuet zelan. Bazkalostean, beharbada. Bost. Bostetan, hemen. Euskal Herrian.
Behinola idatzitako hartatik… joan dira poz / eta post batzuk. Gerokoak post.
argazkia: flickr.com michael / ruiz
-
Beste itxura bat
Aspaldian gabiltza irudiari kolorea eman nahian. Ez dakit asmatzen dugun.
Irakurle batzuk irakurterrezagoa izan behar duela.
Besteek ilunegia zela,
gaztetxoen gunea ematen zuela,
Eta egia esan, erantzunetan eta hainbat arazo eman izan ditu Boltxebike itxura horrek.
Aspaldian begia jota nion beste theme honi. Eta aldatzearen podasuz… igual lortuko dogu blog txukuna bihurtzea.

Ea holan den.
-
Trena gelditzeko zuhaitzetan eskegita
Goierrin -Itsasondoko baso baten- zuhaitz gainera igo eta bertan ematen dituzte egunak eta gauak Abiadura Handiko Trenaren kontrako ekintzaile batzuk.
Goierrin, telebistak eman du albistea, AHTaren kontrako komunikatua oso osorik eta irudiekin eskainiz.
Goierrin, hainbat herritan galdeketak egin eta herritarrek trenaren kontrako jarrera argia azladu dute.
Goierrin, zuhaitz gainetik esango diote orain ezetz basoak, azkar, arin, abiadura itzelarekin suntsitzeari.
Goierrin…
< Tokiko telebisten webgunetik hartutako albistea. -
blog arkeologia egiten
Ez, ez naiz Aranzadin sartu. Ez naiz gerra zibilean fusilatutako gudari eta errepublikarrak lurpean bilatzen hasi. Ez naiz aspaldiko garaitara joan, ez dut dinosaurorik topatuko nire saiakeran.
Bloga sortu nitueneko testuen xerka ibili naiz, eta archive.org gune ezin miresgarriagoak eskaini dizkit 2004ko abendutik idatzi nituenak. Geroagokoak, hemen dituzu, eskumako zutabean hilez hile eta urtero sailkatuak.

Aspaldiko irudi bat | gaztelumendi.org zaharra © cc-by-sa: gaztelumendi2004ko abenduan hasi nintzen blogari moduan idazten, eta a ze martxa hilabete hartakoa. Josu Landa lagunak ere ederrak bota zituen lubaki honetatik.
Ez dakit asko edo gitxi den bost urteko tartea. Ez dakit, niri atoan joan zaizkit… denetarik bizi izan dut gainera bost urteotan, eta bizitako asko eta asko letra eta bit artean jaurti ditut gainera. Beste asko gorde ere egingo nituen, eta isilpean oroitu, edo ezin konta daitezkelako, edo lotsagarri arituko nintzatekelako beharbada. Bost urte, idazten eta kontatzen. Zirikatzen eta entzuten. Ikusten eta ikasten. Bost urte lubaki digital honetan.

gaztelumendi.org 2006ko irailean edo… | gaztelumendi.org berriagoa © cc-by-sa: gaztelumendi
Eta garrantzitsuena dena, jarraitzeko gogotsu. Idazteko, ikasteko, sortzeko ilusioarekin. i+g departamentuan, kalean, lagunartean, mendian, kortan… edonon ikasten delako, sortzen delako, asmatzen dugulako.pottdata: apurka apurka orduko post zaharrenak be ekarriko ditut hona blog honetara; 2004ko abenduko post haietako batzuk ekarri ditudan moduan. Eskumako zutabean dagoz ikusgai.
-
5 urte hemen idazten
eta ez gara nekatzen. IDazten, irakurtzen, zuzentzen, erantzuten, aldatzen, frogatzen, ikusten, ikasten.
5 urte blogeatzen. Eta ez gara aspertzen.
Eta ilargipean, kanpoan euria ari duela, sarean ibili eta itxura berria ematen diozu zureari. Badakizu edozein unetan alda zenezakela, eta berdin dizu horrela mozorrotzeak.
Eta irakurleen esanari jaramon egingo bazenio bezala, aurpegi hori jarriko duzu.
zertan ari da hau?
gustatu zaizue?
itxura hutsa da?
zer aldatuko zenukete? -
No time for …
Udan bihotzak jartzen omen dira sutan. Taupadek azkartzen dute sentimenduak adierazteko premia, eta gausentian, argitu aurretik esan ohi ditugu berbarik politenak.
Eztirik ez dakit, baina euli eta erle mordoa ibili da gure zeru gainetan. Ez dugu izan aski denborarik antza, maitasun kontuetarako.
Debekatuta gura dutenez, ez da biderik okerrena antza.
Zer ez dugun ikusi uda honetan. Zer esan, zelan adierazi….
Ez naiz demokrazian asko sinesten duen hoietakoa… telebistako bertsio ofizialak ikusi baino, gurago dut kanpora jo eta kalean ibiliaz ikusitakoarekin konformatu.
Uda honetan, Ares bezala, kaskogorriek bereak eta bi egin gura izan dituzte.
Egurra banatu dute, eta uste dut txistuak eta harriak ere jaso dituztela ordainetan… ta oraindik uda amaitu barik. Jairik jai, sanjuanetatik hona giroa berotu egin da, eta ez termometroengatik soilik…
Epaitegietako zerrendak loditzen ari, zitazioak izango dira negu hurbileko eguneroko… porrak berotu dizkigute gainak, eta dantzan jarraitu du ordea jendeak. Alai, kementsu.
kaskogorriak kaskagorrin No time for love
-
Palestinan Checkpoint Rock aurkezten izan da Fermin Muguruza
EHZ jaialdian ikusi genuen dokumentala, euskarazko azpitituludun estrenaldian. Heletara hurbilduak ziren zenbait musikari ere.
Lehenago Donostian izan ginen, diskoa aurkeztu zutenean. Filme dokumentalaren aurkezpenerako hainbat musikari hurbildu ziren orduan ere Gipuzkoako hiriburura.Baina hunkigarria da askoz ere, Palestinako aurkezpenaren irudiok ikustea. ETB3k beste erreportaia interesgarri bat damaigu oraingo honetan, sareratu eta guztion eskura jarri du. Ez dakigu telebistan noiz botako zuten, botako duten, dagoeneko bota duten… baina sarean jarri eta berehala ekarri dugu blogera.
Mahmud Darwish omenduz hasten da Muguruzaren dokumentala, eta palestinarren lantzat du egileak ere sorkuntza hau. Musika eta historia, konpromezua eta sorkuntza, herriak eta harriak uztartzen dituen ikusentzunezkoa. -
Egunean jartzen
gaur gaur, gaur ez daukat ezertarako gogo askorik.
Apur bat irakurri, gidatu behar, lanera sartu, pantaila astindu, argazkiak ikusi, testuak errepasatu, blogetako feedak eguneratu, tweet batzuk azpimarratu, ikusten jarraitu, nekatu aurpegia jarri, koloreari erreparatu… eta irailaren lehenengo egun hau, atzera begira baino aurrera egiteko gogoz abiatu behar.
gaur, gaur…. gaur zerbait egin behar. -
Gaztesarea beti aurrera
Gaztesarea.net aurrera esan genuen Kaskagorri eta Gaztesarea Madrilera deitu zituztenean.

Orain etxeko atean jo dute, eta indarrez sartu dira gero. Surflari bat, webmaster bat, kazetari edo ikasle… berdin du. Sospetxoso izaten jarraitzen dugu.- Gaztesareak ETAren aldeko dirua batzeko gunearena egiten omen, eta gu jakin barik.
- Gaztesarea zer den ondo ezagutzen dugu informazio librearen esparruan ari garenok.
- Jaiak antolatu, kontzertuetara joan, argazkiak argitaratu, izarapeko aholkuak irakurri, kronikak idatzi, errepresioa salatu, mendian ibili, zuzeneko informazioa jan edo euskaraz irakurri eta argitaratu gura dugunok.
Gaztesarea informazio libre proiektu bat da. Gazteek sortu eta kudeatutako eremu libre bat. Informazioa, irudimena, koloreak, pantailak, gogoa eta ilusioa sortu eta hedatzen duen proiektu xume baina eraginkor bat.
Gaztesarea arriskutsua da, oso. Bagenekien lehendik ere, eta horregatik zaigu interesgarri. Horregatik nahi dugu, hain zuzen aurrera egitea, etenik gabe, militarren injerentziarik gabe… gazteek zer pentsatzen, zelan pasatzen, zer egiten duten jakin eta ezagutzera emateko eskubidea dutelako, besteak beste.
Horregatik emango zioten agian ARGIA saria ez oso aspaldi, 2006an.Blogosferak zer dio?
Gure euskal blogosferak, eguzkipeko beroari aurre egin, eta gerizpea eman behar dio gaztesarea bezalako proiektu bati. Gure eskuekin, gure teklatuekin defendatu eta jagon behar dugu horrelako euskarazko argitalpen digitala.Andoaingo argazkia: hitza.info
Informazio jarraipena:
Berria
Sustatu
GARA
teketen.com
indymedia eh
zabaldu.com
Basetxea gaztetxea
UKberri.net
Zu zeu
Elomedia.com
Judimendiko Gazte Asanblada
etengabe
Ttanttakun
Txintxarriak
Olabeagagorria
Kazeta.info
Koska irrati libreaBeste lotura asko eta asko ere ari zaizkigu heltzen, batzuk pingback moduan, erantzunetan dituzue.
Mila esker Zentik.info, teketen, dabid.net eta enparauok! -
etenik ez
jaiak, oporrak, lana, mendia, erreka, hondartza, bidean, errepideak, nekea, gauak, ametsak, ikastaroak, pop, musika, olatuak, nagia, siesta… eta bloga?
blogari eragin gurean, zer zelan non nondik zergatik… eta erantzuteko gaitasunik ez.
copyleft argazkia GViciano
bloga ez da eten, gogoa amaitu ez eta idazten hasteagaz bat, sortzen dira ideia barriak, asmo barrituak, berrikuntza gogoak…























