Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

Pablo Picasso eta Gernika: beste ikuspegi bat hiru dimentsiotan [erremix kultura]

Sarean zabaltzen ari da. Mezuetan, sare sozialetan. Leku eta toki ezberdinetatik heldu eta irakurri dut. Ikusi dut. Eta merezi du erakusteak. Lena Gieseke artistak webgune berezia atondu du Pablo Picassoren lanaren gainean. Eta hiru dimentsiotako kuadroa erakusten digu gero. [Erremix kultura] Erremix kulturan txertatzeko moduko adibidea, duda barik, hemendik aurrera ohikoagoa izango dena. Lan bat, […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

gora galizia ceibe!

Beste behin, eredugarri galegoak. queremosgalego.org plataforma herritarra sortu dute, nunca mais berri bat. Hizkuntzaren alde, hezkuntzaren alde. Hemen, badirudi euskararen alde gaudenok, adiago gaudela hurrengo subentzioak boletinean noiz argitaratuko, beste ezeri baino. Euskalgintza deritzona indarge ikusten dut nik, begi okerrotatik; baina bada ostantzeko asmo eta ekimenik ere gurean, ze erremedio! martxoaren 13an ikusiko dira gure […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia literatura musika teknologia berriak

Liburuen poliziaz

Irati Jimenez | Berria Liburuaz ari ginen. Liburuaren lekuaz. Ergelkeriak pentsatzen hasi naiz, as usual. Liburuak politak direla pentsatu dut, baina leku gehiegi hartzen dutela (apalategietan) eta deserosoak direla etxez aldatzeko (aurten bitan egin dut, amesgaiztoa). Liburuak maite ditut, baina nireak direnean ere ezin ditut erre jendeak gaizki begiratu gabe. Halako txotxoleriak pentsatzen nengoenean irakurri […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

Martxelo Otamendi elkarrizketatzen

Saio berezia egin genuen zapatu arrastian Bilbotik. Hori jakingo duzue honezkero, entzungo zenuten agian. Irratitik ez bada, Internetetik agian, edo ziurrenik bafleetatik, Bilboko kaleetan. Manifestazioa hasi baino lehen baina, elkarrizketa sano interesgarria egin genion Martxelo Otamendi Egunkariako -gaur egun BERRIAn- zuzendariari. Madrilen epaiketa hasi da, manifestazio jendetsua Bilbon, eta urtarrilean atzera be Madrilerako bidea hartu […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi musika teknologia berriak

Gaur bi hitz: #letrARTean Andoainen

Letren herria dugu Andoain. Euskaldunon Egunkariaren itzala, Berriaren argia. Letrak ere saritu ohi dituzte Andoainen, Rikardo Arregiren omenez. Letrek, euskarazkoek berezik kultur parkea ere badute, Martin Ugalde zenaren izenean. Letren herri bilakatuko dugu gaur arrastian ere, LetrARTean ekimenarekin. Finean; kultura eta artea, informazioa eta komunikazioa edota Internet eta teknologia berriak jorratuko ditugu alde zaharreko Itzala […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Telebista eredu berriak ikusten

Egunotan ni ere Durangon izan naiz. Eta sorkuntza gertutik bizi izan dut, beste behin. Ia 20 urte dira stand baten atzetik nagoela. Lanean, saltzen, erakusten, saiatzen. Baina lantzean behin gustatzen zait beste aldean egotea ere. Urte osoan bezala, azoka egunetan. Liburuak, diskoak, bestelako kultur ekoizpenak hartzen, irakurtzen, zabaltzen, erosten, gomendatzen… eta aurten ere han izan […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi pasahitza teknologia berriak

Bertso txapelketarik ez dago sarean

#btn09 etiketa on bat izan zitekeen, baina ez da askorik ageri inon. Sare sozialen garaiotan, bertsoak ondo hartu zezakeen olatu hau, baina keba! Ez gabiltza/dabiltza asmatzen, inondik inora. Txapelketak nahikoa du, aretoak bete eta areto handiagoak bilatzearekin antza… Argazkiak.org | bertsolari txapelketa © cc-by-sa: gaztelumendi Txapelketa hutsa Bertsozaletasuna hedatzen eta indartzen ari den honetan, webgune […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Enric Duran ekintzailearekin berbetan

Iruñean gosaldu, egunkaria irakurri eta alde zaharretik mugitzea, dena bat. Karriketatik oinez, lagun bat, ezagun hori, norako, harako. Eta Eguzki irratiaren estudio berrietara. Zuzenean ari da Fertxu Izquierdo, Pasealeku bere magazine interesgarrian. Eguzki irratiak gogotsu ekin dio denboraldi berriari, eta goizeko apustua da magazinea. Ordu beteko Iruñerriko edukiak eskaini ostean Hala Bedi irratiaren Suelta la […]

Kategoriak
hurrengo geltokia literatura

Literatura eta futbola

Gaur sentsazio arraroa daukat. Literaturzalea naiz, baina jabetzen ari naiz sariketen arabera gorabehera gehiegi dituela fikzioan oinarritzen den kultura, edo arteak. Literatura, euskarazkoa bereziki, apala da, intimoa, norberak bere bakardadean bultzatzeko modukoa. Ez da masa akontezimendua, ez du izan beharrik gainera… baina hara non, zozketaren bonbotik zenbaki bat, titulu bat ateratzen dute, loteria nazionala bailitzan, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi software librea teknologia berriak

Pragatik bueltan #eumozcamp09 itzel baten ostean

Mozillaren Europako bilkuratik etorri berria naiz. Garatzaile, lokalizatzaile, garapen eta marketing arduradun, kolaboratzaile eta beste askok bat egin dugu asteburu batez Txekiar errepublikako hiriburuan. Mozilla Camp 09. Asko ikasi, gauza interesgarriak ezagutu, eztabaidatu eta ekimen berriak proposatu ostean, orain nork bere komunitatean jarraitu beharko du lanean. Nik neuk hainbat gogoeta dakartzat handik, eta apurka apurka […]