euskaraldia_pirinioa; egilea: Iratxe
euskaraldia_pirinioa; egilea: Iratxe
Process-a hasi zenetik, denok ikasi dugu katalan apurtxo bat. Maizago joan gara hango kostaldera, diadetan parte hartzeko aukera izan dugu, eta joan etorriko bide ugari egon dira, kultur mailan, musikan bereziki, baina baita beste arlo askotan ere. Independentziaren aldeko herri mugimenduak, ANC eta Omnium elkarteen inguruan hedatutakoak txundituta utzi izan gaitu bat baino gehiago. Ez […]
Jaien alde, lanaren alde, ikastearen alde, drogen alde, bizikleten alde, mendiaren alde, bertsoen alde, erlijioen alde, itsasoaren alde…. hipokresiaren kontra. Beti. Zortzikoa Mayabetik idatzi berri du Jon Sarasuak, berak esan, kazetariak entzun, ostean idatzi eta naiz.eus atarian jende askok irakurri duen kontuaren harira, batez ere izan duen erantzun zaparrada, sortu duen kalapita, eta izan den […]
Anje Duhalde izan da Mugaldeko tabernan. ERROBI taldea izan zen, euskaraz rocka egin zuen lehenengoa Euskal Herrian. Eta orain 50. urteurrena ospatzen dute Anje Duhalde eta Mixel Ducauk. Bilbon izango dira maiatzaren 4an, eta Donostian ekainaren 21ean. Garai haietaz, musikaz, hizkuntzaz eta gauza askotaz mintzatu gara Anje Duhalderekin, eta Errobiren abestiak entzun ditugu taberna. https://ia600306.us.archive.org/18/items/Errobi/Errobi.mp3 […]
Artikulu bat osatzeko berbak batzen ari naiz. Hitzaldi batek, eta haren kronikak ekarri duelako gaia hizpidera. Jon Sarasuak, bertsolari txapelketak, eta gaiari kantatzeko moduak aztertu ditu. Kantatzen ez direnetan jarriaz fokua, edo mikroa. Eta arrabotsa sortu da. Dialektika gutxi, eta kaka asko. Zoriondu dutenetako askok ez dute anitz maite egungo bertsogintza, barrutik ahots apalen bat, […]
Gorka Urbizuren argazki bat ikusi, eta hor dauden diskoei begira geratu barik, bilatu eta entzuten jarri gara. Bob Marley & The Wailers taldearen SURVIVAL -Afrika omentzen duen diskotzarra, 1979) eta Haizea taldea bestetik. Eta euskal folk doinu progresiboekin 70. hamarkadan murgildu gara Haizea taldearen bi lanak entzuten. . Garai hartako Izukaitz eta Errobi ere entzun […]
Bizkarsoro eta Negu Hurbilak euskal filmak Mugaldeko tabernan. Katti Pochelu Gastibeltza ekoiztetxeko arduraduna eta Ekain Albite Negu kolektibokoa. Euskararen historia hurbil bat kontatzen digu Josu Martinez Santutxuko zuzendariaren filmak. Lehen gerra mundialean abiatzen da, eta mende oso baten euskarak eta euskaldunek jasandako jazarpena biltzen du Bizkarsorok. 2011. urtean kokatuta dago berriz Negu Hurbilak filmak. ETA […]
1973ko abenduaren 20an Carrero Blanco hil zuen ETA erakundeak Madrilen. Abestiak, liburuak, filma bat eta memoria kolektiboa guratzatu zaizkigu gaur Mugaldeko Tabernan. https://ia801202.us.archive.org/12/items/carreroekintza/carreroekintza.mp3 Download this podcast The post Mugaldeko taberna: Carrero Blanco duela 50 urte appeared first on 97.0 Irrati Librea.
Willis Drummond taldeak azken kontzertuak emango ditu datozen egunetan. Bilboko Kafe Antzokian, Hernaniko kultur etxean eta Intxaurrondon. Jurgi Ekiza abeslaria Mugaldeko tabernara gonbidatu dugu taldeaz eta agurraz hitz egiteko. https://ia601209.us.archive.org/17/items/willisdrummonAzkena/willisdrummonAzkena.mp3 Download this podcast The post Mugaldeko taberna: agur Willis Drummond appeared first on 97.0 Irrati Librea.
Mende hasierarekin, blogintza izan zen Internet berriko aurrerapen handienetako bat. Norberak nahi zuena idatzi, adierazi eta argitaratzeko aukera. Blogak ezagutu genituen. Frogatu. Eta sarean abiatu. Plataformak sortu ziren, eta gerora pertsonalizatzen joan gara. Garai hartakoa da nire lehen bloga. Abenduaren 3an abiatu, eta azokan zehar idazten eta kontatzen. Zirikatzen eta hausnartzen. Eta hedatzen. Isil isilik […]