Kategoriak
97 irratia Bilbo elkartasuna Euskal Herria Gernika Palestina greba Irratsaioak mobilizazioa Palestina

Mugaldeko taberna: urriak 15 Euskal Herria kalean Palestinaren alde, guk irratian kontatu dugu

Euskal Herrian greba eta mobilizazio eguna izan da urriaren 15a. Eta jendea kalera atera da: ikasleak, irakasleak, langileak, herritarrak … Palestinaren alde. Sindikatuen deialdiak sekulako arrakasta izan du eguerdiko mobilizazioetan. 110.000 lagun Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean. Eta fabriketan, eta beste herri askotan ere bai. Iluntzean Gernika Palestina herri ekimenak deitutako burrunbadak eta mobilizazioak herrietan. […]

Kategoriak
97 irratia greba Irratsaioak launztea mugaldeko taberna Palestina paroa

Mugaldeko taberna: urriak 15, greba eta mobilizazio eguna. Entzun 97 irrati librea!

Hala Bedi irratia, Arrosa irrati sareak edota 97 irrati libretik sortzen den informazioari adi egon. Urriaren 15a, asteazkena, greba eta mobilizazio eguna izango da. Bilbon gertatzen dena, beste herrialde eta hiriburuetan pasatzen dena kontatzen saiatuko gara. Sintonizatu irrati libreak… entzun 97 irrati librea! The post Mugaldeko taberna: urriak 15, greba eta mobilizazio eguna. Entzun 97 […]

Kategoriak
basque noir Irratsaioak koldo almandoz mugaldeko taberna musika zuzenean olabeaga Zinema

Mugaldeko taberna: Zeru ahoak serie beltza Olabeagan grabatu du Koldo Almandoz zuzendariak

Koldo Almandoz zine zuzendaria izan da Mugaldeko tabernan, eta Zeru ahoak seriari buruz, eta euskal zinemari buruz aritu gara berarekin. Olabeagan -Noruegan- grabatu duten noir serie bereziari buruz mintzatu da. Musika zuzenean 15 urtez Koldo Otamendik musikazuzenean.eus atariak 15 urte bete dituela eta, urrian zehar, 15 egunez Euskal Herri osoan burutuko diren 15 kontzertuei buruz […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Asko daukagu esateko, hitz egiteko, oraindik

Hasi besterik ez da egin Euskaraldia. Eta aurten negu itxurako udaberrian hasi da. Tokiz kanpo harrapatu nau. Joan jinean. Aurreko edizioetan Larrabetzun egokitu zait, herriko lantaldean gainera. Oraingoan Pirinioetan. Hemengo lantaldean banabil, baina beste bat da erritmoa. Hori beste baterako. Eta nazio mailako ekimena izanik, batean eta bestean zer gertatzen den, zer mugitzen den irakurri […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Euskaraldia Pirinioan

euskaraldia_pirinioa; egilea: Iratxe

Kategoriak
agit/prop

Kataluniara begira

Process-a hasi zenetik, denok ikasi dugu katalan apurtxo bat. Maizago joan gara hango kostaldera, diadetan parte hartzeko aukera izan dugu, eta joan etorriko bide ugari egon dira, kultur mailan, musikan bereziki, baina baita beste arlo askotan ere. Independentziaren aldeko herri mugimenduak, ANC eta Omnium elkarteen inguruan hedatutakoak txundituta utzi izan gaitu bat baino gehiago. Ez […]

Kategoriak
hurrengo geltokia pasahitza

Sare sozialen alde

Jaien alde, lanaren alde, ikastearen alde, drogen alde, bizikleten alde, mendiaren alde, bertsoen alde, erlijioen alde, itsasoaren alde…. hipokresiaren kontra. Beti. Zortzikoa Mayabetik idatzi berri du Jon Sarasuak, berak esan, kazetariak entzun, ostean idatzi eta naiz.eus atarian jende askok irakurri duen kontuaren harira, batez ere izan duen erantzun zaparrada, sortu duen kalapita, eta izan den […]

Kategoriak
errobi euskaraz Irratsaioak rocka

Mugaldeko taberna: Anje Duhalde ERROBI taldeari buruz

Anje Duhalde izan da Mugaldeko tabernan. ERROBI taldea izan zen, euskaraz rocka egin zuen lehenengoa Euskal Herrian. Eta orain 50. urteurrena ospatzen dute Anje Duhalde eta Mixel Ducauk. Bilbon izango dira maiatzaren 4an, eta Donostian ekainaren 21ean. Garai haietaz, musikaz, hizkuntzaz eta gauza askotaz mintzatu gara Anje Duhalderekin, eta Errobiren abestiak entzun ditugu taberna. https://ia600306.us.archive.org/18/items/Errobi/Errobi.mp3 […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi pasahitza

Artikulu gutxi eta txio asko

Artikulu bat osatzeko berbak batzen ari naiz. Hitzaldi batek, eta haren kronikak ekarri duelako gaia hizpidera. Jon Sarasuak, bertsolari txapelketak, eta gaiari kantatzeko moduak aztertu ditu. Kantatzen ez direnetan jarriaz fokua, edo mikroa. Eta arrabotsa sortu da. Dialektika gutxi, eta kaka asko. Zoriondu dutenetako askok ez dute anitz maite egungo bertsogintza, barrutik ahots apalen bat, […]

Kategoriak
argazki bat Bob Marley errobi Euskal Herria euskara folk gorka urbizu haizea irratia Irratsaioak izukaitz jamaika libre Reggae

Mugaldeko taberna: Argazki bat

Gorka Urbizuren argazki bat ikusi, eta hor dauden diskoei begira geratu barik, bilatu eta entzuten jarri gara. Bob Marley & The Wailers taldearen SURVIVAL -Afrika omentzen duen diskotzarra, 1979) eta Haizea taldea bestetik. Eta euskal folk doinu progresiboekin 70. hamarkadan murgildu gara Haizea taldearen bi lanak entzuten. . Garai hartako Izukaitz eta Errobi ere entzun […]