musikak gaur egun sortzen dituen kezkak. ikuskizun handiak. sponsor nagusiak. kultura.
musikak gaur egun sortzen dituen kezkak. ikuskizun handiak. sponsor nagusiak. kultura.
hitzak batuz idaztea, esatea eta dieraztea gauza handia da gero
Zeroak. Selektibitate azterketa. Euskara. Gu.
Bi hitz esan gura nituzke. Eta aukeratu ezin. Bi. Bi berba. Eta isilik. – Eskerrik asko. Irabazi arte. Agur benur. Gero arte. Aupa, zelan? Baina ez zaizkit ateratzen. Beroaren ondorio, logurea arrazoi. Nork jakin. Ausartu nahi, lotsatu, pentsatu, desiatu… eta berriz lokartu. Ametsetan bai, esango nizkizuke. Eta une goxoetan ere, beharbada. Bi hitz: maite zaitut.
lehen liburu inprimatua Euskal Herrian. Lingua Vasconum Primitiae Baionan.
Aurrez aurre. Herri mugimendua, arrazoia eta naturargune baten babesa nagusitu da. Ez dakigu entzunketa izan den, politikarien beldurra, amerikarren ikuspegia, ala herritarren mobilizazio gaitasuna. Denak batera izango dira ziurrenik. Kontua da Guggenheim museoaren proiektua albo batera geratu dela. Eta hori ospatzekoa da, arrazoi askogatik. nire arrazoi xumeak Eider Gotxi eta Amaia Astobiza Larrabetzura etorri zirenean,Guggenheim […]
No Other Land, Basel Adra, Rachel Szor, Yuval Abraham, Hamdan Ballal Palestina, 2024, 92’ No Other Land dokumentalak Basel Adra palestinarra jarraitzen du, Masafer Yattako bere herria armadaren eraiste eta kanporaketen aurrean defenditzen saiatzen den bitartean. Istorioan, Yuval Abraham kazetari israeldarrarekin egiten duen lankidetzak bi munduren arteko alde handia erakusten du: Basel okupazioaren eta ziurgabetasunaren erdian […]
Euskararen eguna. Bi sari eskaini dira Bilbon; Diputazioak eta Bilboko udalak. Urteak dira Bizkaiko Foru aldundiko Kultura sailak Lauaxeta saria eskaintzen duela. Poesiarekin hasi zen. Ez du ematen oso definitua sariak. Aurten ere bi poeta larriki saritu dituzte. Baina ez daude titularretan. Poetak dira. Emakumeak dira. . Garrantzitsuena argazkia da. Albistea. Saria ematen duena. Beste […]
Jaialdi bat da. Martxa asko dago. Euskal kulturgintzak daukan astebururik dizdiratsuena. Durangoko taberna jatetxe pub eta garitoentzako, jaien osteko asteburu luze eta emankorrena ziurrenik. Euskaldunontzat arnasgunea. Arnasa, haizea, aire berriak inguruan. Kultur industria apal baten erakusleiho paregabea. Kontzertuak, hitzaldiak, aurkezpenak, manifestazioak… mundu bat da Durango. Baina niretzat, batez ere liburu azoka da. Liburua Durangon murgildu […]
Mugaldeko taberna. Baiona. Tren geltokitik hurbil. Saint Espirit auzoa edo Baiona Ttipia. Bernard Etxepare eta Itxaro Borda literaturaz mintzo zaizkigu. Maiatz aldizkaria. Literatura. Poesia. Nobelak. Amaia Ezpeldoi.