gaztelumendi.eus
Agit/Prop 2.0
-
Fermin Muguruza larriki saritua
Ez da adar jotzea! Musikaren egunarekin saritu dute. Aurretik Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Ruper Ordorika saritu izan dituzten moduan. Ez da zaharra saria. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate zela hasi ziren musikariak saritzen. Berton. Ez Madrilen, edo Parisen. Hemengo erreferentziak bultzatu eta aupatzeko.
Eta ehundaka lagun batu ginen ekainaren 21 berotsuan Victoria Egunia antzokian.
Diskurtso ofiziala > alternatiboa
2017-06-21, Donostia. Adarra saria, Fermin Muguruza
Eneko Goia alkatea izan zen diskurtso ofiziala aipatu zuena. Sariaren zioak. Arrazoiak. Ibilbidea.
Alkateari zuzen zuzendu zitzaion musikaria albotik, saria eskuetan zuela. Kortxoenea ekarri zuen gogora. Gaztetxeak. Aretoak. Bukowski bereziki.
Eta txalo zaparrada luze eta hunkigarria entzun zen publikotik. Kontzertu batekoa baino intentsidade handiagokoa.
Micaela Chalmeta sekulako neska banda
Bartzelonatik etorritako hogeikotea, sekulako haize sekzioa, bateria sendo eta bizkor bat eta arreglo oso potenteak. Muguruza berriz dena emateko prest, istorio kronologiko bizia, tartean joandako lagun asko gogoratuz -aita, musikari lagunak, eta azkenaldian joandako hiru adiskide: Jon Arretxe, Hasier Etxeberria eta Juanba Berasategi; eta une hunkigarrienetako bat bigarren lerroko kantua Amaia Apaolazari eskani zionean-.
Kontzertu intentsoa. Bakarka ibilbideko kantu esanguratsuak, Kortatu garaiko himnoak, Negu Gorriak sasoiko hiruzpalau baino ez. Baina esanguratsuak.Gora herria! Gora @muguruzafm! #AdarraSaria pic.twitter.com/fxMNF4TgT9
— Negu Gorriak (@negugorriak) 2017(e)ko ekainak 21
#adarrasaria2017 jaso eta hasi da kontzertua Donostiako V. Eugenia antzokian.#musika#ibilbidea#eh pic.twitter.com/SnLgHi8MxD
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko ekainak 21
Ahir #Donosti va ballar al ritme de @muguruzafm i Micaela Chalmeta Big Band! El 15/7 seran al @grecfestivalbcn ! https://t.co/JAVh7K9LUZ
— Taller de Músics (@tallerdemusics) 2017(e)ko ekainak 22
brass dub manifest!
donostia kulturak egindako txio kronika momentua
2017ko Adarra Saria: Fermin Muguruza
-
Larrabetzu euskal herria
Martxoan bada giro. Udaberriaren atarian hasi da loretzen herri mugimendua. Aste bizi bizia izan dugu herrian. Eta kalera atera gara behin eta berriro herritarrak. Astegunez, zein asteburuan… egon da zer garen eta zer gura dugu agertzeko aukerarik. Kolore, adin, auzo, pentsaera ezberdinetako herritarrak batu gara, plazan, kalean, auzoetan…
martxoak 8
Azken urteotan hauspoaldi feminista ernetzen ari da herrian. Udal berdintasun batzordea batetik, eta Zutunik! emakume taldea sortu dela bestetik, apurka apurka kontzientzia sortzeko ekimenak ugaritzen ari dira Larrabetzun. Aste honetan hainbat ekitaldi izan dira, eta frontoiko dantza eta pilota jokaldien ostean, plazako elkarretaratzea ere jendetsua izan zen. Jendetsua eta koloretsua.
Erretako sorginen alabak, dantzan
BAI esateko aldarria
Bariku iluntzean BAI esateko aldarria nagusitu zen Anguleri jauregiaren aurrean. Musika eta bertso jarriak lagunduta, herritarren argudio eta arrazoiak taularatu ziren bertan. Kantuan askatasun gosearekin aldarri egin, eta ozen entzun zen larrabetzuar askoren nahia. Datorren martxoaren 19an egin beharreko galdeketarako giroa gero eta hobea da urian.
Jendetsua eta koloretsua izan zen ekitaldia. Herritar asko bariku iluntzean.
Harria plazara
Eta domeka eguerdi euritsua izan arren, Eleizaldetik urira bitarteko bidea egin zuen harriak, herritarren indarrez garraiatua. Herri froga honetan, adin ezberdinetako lagunek parte hartu dute. Eta aste osoko mobilizazio giroa nabarmendu da. Ekitaldi guztietan jende asko, giro ona, koloretsua eta irudime eta alaitasunez betetako egitaraua.
Larrabetzu
herri #bizia
Asteon 3 ekitaldi koloretsu
etorkizun #libre eta hobe baten alde#ebatzi #Independentzia #womensday #martxoak8 pic.twitter.com/u1fyXhZAxx— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko martxoak 12
Harria ekarri eta Herriari Eman hitza!@GEDLarrabetzu #larrabetzu @GureEskuDago pic.twitter.com/bGb4QdYyDy
— Iñigo Gaztelu (@igaztelubilbao) 2017(e)ko martxoak 12
Herri bizia da Larrabetzu, Euskal Herri hobe baten alde dauden herritarrekin. Harro egoteko moduko herria. Euskal herri bat. Hori gara gu, 1937an faxistek erre ezin izan zuten herri honetakoak. Herri zoriontsu bat.
-
zertarako nahi ditugu blog euskaldunak?
Aingeru Epaltzaren gogoeta entzun berri dugu euskalerria irratian, podcast bidez, twitter sarean bere mezu bat ikusi ostean, amaierako esaldiak egin digu klisk!
[audio:http://euskalerriairratia.tok-md.com/Epaltza%20mar8.mp3]Eta atoan galdera etorri zait burura?
@AEpaltza zertarako behar ditugu bloger euskaldunak?https://t.co/kBRbJcCIkO pic.twitter.com/o3PSkEzzD9
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko martxoak 9
Blog euskaldunak
Euskarak behar ditu. Herriak behar ditu. Tresnak behar ditugu. Edukiak behar dira. Gure kezkak azaldu behar dira…. baina jendeak ez baditu behar? Nork irakurtzen ditu halakoak? Zenbatek irakurriko du hau? Twitter behera doa, facebook edo instagram gora. Ordaindutako publizitatearekin ez bada, ezinezkoa da sare hoietan ezer agertaraztea… orduan, edukioi nork erreparatuko die? Zenbat ikustaldi ditu Azkue fundazioaren bideo horrek? Ondo landutako bideoa da, kamarak, gidoilariak, ahotsa, jendea gonbidatu… prestatu. Eta? Noiz ikusiko dute 200 lagunek? Kezkak dira. Egin beharreko itaunak, galderak. Erantzunik ez datorrela jakin arren. Itsasora jaurtitako harri bat. Uhinak ikusi arren, bere soinua ez dela entzungo dakizunean. Harririk ez da etorriko bueltan. Olatuak joan etorrian dabiltzan arren. Ondarretan geratuko naiz, zeruari begira. Hala ere, EZtaBAIda hedatu behar delakoan nago, edukiek duten garrantziari erreparatuta.
::::::::: ::::::::::: ::::::::::::::Â ::::::::: ::::::::::: ::::::::::::::
post hau argitaratu ostekoak
Eta ez dira oso poztekoak.
Autozuzenketa: Bloger euskaldunak behar genituela erran nuen. Horiek ere bai. Baina batez ere YOUTUBER euskaldunak https://t.co/tE28Cu0Iio
— Aingeru Epaltza (@AEpaltza) 2017(e)ko martxoak 9
- badakigu zer nahi dugun?
- ba ote dakigu zer behar dugun?
- Sintomak dira, nola gabiltzan erakusten dutenak….
berrikusten. eguneratzen
blogen sarea pizteko ahaleginak, irauntzaileak
Badira blogetan irauten duten beteranoak. Idazteari bere denbora eskaintzen dioten lagunak. Blogen garrantzia moden gainetik dakusagunak. Irauntza da gurea. Irauteko jaioak. Irauntzaileak.
Eta azken egunotan sare sozialetan honi buruz dihardugu. Ez da nostalgia. Ikuspegia da. Informazioa, parte hartzea eta mundu digitalak ematen dituen aukerak baliatzeko ahalmena.
Horretan darraigu. Ez dakigu inor badatorren gure guda kantuaren atzetik…BLOGA BLOGA mariñela!
-zertarako nahi ditugu blog euskaldunak? https://t.co/8z77NF0tZu pic.twitter.com/qVFUdZqk5u— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko martxoak 28
eta ni ere hasi naiz…
Garai batean bezalahttps://t.co/VW5FtsDDkZ
…eta jarraitzeko asmoa daukat gainera. pic.twitter.com/yqiYZ7W3OY— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko martxoak 28
📌 Libre idazteko https://t.co/6urvEL6AaH
blogean idazten hasi nintzenekoa gogoan
idazten jarraitzeko…📢 irakurri eta #EZtaBAIda sustatu pic.twitter.com/LrXFg30sfx
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko martxoak 30
-
Egoera larria Belgradon
Atenasetik lagun batzuk Belgradora jo dute aste honetan. Laguntza behar da han. Egoera larria da. Ehundaka errefuxiatu kalean botata. Ez jatekorik. Ez lo egiteko lekurik. Ez deus.
Errefuxiatuak kale gorrian, neguan
Lokal batzuk okupatzen saiatu dira. Ez dute argirik. Eta orain garrantzitsuena sukaldea montatu eta egunero jaten ematea da. Horretan ari dira. Horrela idazten digute handik.
Atenasetako lokal okupatutako lokaletatik joandako sukaldari eta laguntzaileek bat egin dute Tolosako bolondresekin, tartean Josu Iztueta bidaiari ezaguna.
Sukaldea atontzen ari dira. Eta martxan daude. Antolaketa funtsezkoa da. Laguntza ere bai. Jarraituko dugu informatzen, zelan ez. -
Larrabetzuko historia
Larrabetzuko eskolarako etxean auzolanean egin dugun lana.
Paperean timeline bat marrazten hasi; urteak kalkulatzen eta orri zuri bateko lerroan jarri, wikipedia kontsultatu, argazkiak ikusi, ideiak garatu; eta emozioz beterik lanaren beste narratiba posible bat kontatzen saiatu. Historia osatu daiteke, eta horrela egingo dugu apurka apurka… batak eta besteak gelan egindako ekarpenekin.Gure herria ezagutzeko aitzakia bat, gure memoria lantzeko metodo polit bat. Bideoak, argazkiak, irudiak eta irudimena uztartuz.
Eskerrik asko Ahetze, Oihan eta Olatz.Argazki gehienak eta onenak Indalecio Ojanguren argazkilari eibartarrak gurean egindakoak dira. Bere artxiboa publikoa eta librea da gaur egun. Mila esker guzti guztioi.
-
Etxahun Lekue: Txapelak poz itzela eman dit, 
heldutako mezu guztiek be bai
Zorionak Etxahun, txapelduna zara .
Bai, ez da nire buruari inoiz derrigortzat ipinitako gauza bat, baina sari polita da. Txapelak poz itzela eman dit eta zorion moduan heldutako mezu guztiek be bai.Herrian be jendeak poztasunez hartu du gainera.
Bai eta badaukat hori eskertu beharra, egia da jende askok orain zoriondu nauela, baina beste batzuk urteatan dabiltza nire atzetik; bai Bizkaiko txapelketan zein Euskal Herrikoan kantatu izan dudanean -eta ez herritik 20 kmra, urrinago be bai- beti joan da herritar multzo polita saioak ikustera. Ez dakit inoiz eskertu izan dudan baina orain bada eskertzeko momentua, batez be hasieratik jarraitu nautenei.
Xabier Amurizak txapeldun moduan ibiltzeko. Zein izango da zure zeregina aurrerantzean?
Gura nuke askorik ez igartzea. Badakit normalean kantatu ez dudan saioren baten kantatzea tokatuko dala, ez dira asko izango halan da be; baina batez be, nire buruari aurrerantzean jarri diodan derrigortasuna izango da normalean urtero deitu izan nauten lekuetako antolatzaileei erantzutea eta saio horretako entzuleei eskertzea. Plaza barrietan bai, baina betikoei erantzuten jarraituz.
Bizkaiko bertsolari txapelketa Larrabetzuko frontoian.
Oso giro ona egon zan Larrabetzuko saioan be.
Larrabetzuko saioan danak urten eban ondo. Saioa norbere herrian danean ardura gehigarri bat egoten da, izan be, helburu pertsonalei begiratzeaz gain saio onak urtetea, jende asko batzea eta giro ona egotea gura izaten da. Aurreko egunetan be igarten zan herritar asko be joango zirala eta eurori saio on bat eskaini eta finalerako txartela lortzeak asko poztu ninduen.Maila onean dago Bizkaiko bertsogintza?
Bizkaiko bertsogintza osasuntsu dago. Maila txukuneko bertsolari multzo polita dago eta finala izan da horren erakusgarri. Erreleboa modu naturalean eta apurka emoten dabil eta hori seinale hona da. Bestalde bertso eskoletan alkarregaz harremantzeko gero eta ekimen gehiago egiten dira eta horrek sano eragin positiboa deko.Zuk zeuk ie 30 urte bertsoaren inguruan.
Bizitza osoa daroat bertsoari lotuta. Gaur egun lanbidea eta zaletasuna dot. Ibilbide nahiko berezia eduki dot, izan be, taldean hasi banintzen be hamalau bat urtegaz bakarrik geratu nintzen herrian. Ordurako baneukon harremana inguruko beste bertsolari batzukaz eta horreri esker segitu nuen neurri baten. Ez naz sekula damutu.__________ __________________ ______________ ______________
Bizi LARRABETZU
Bizi LARRABETZU herri aldizkarirako egindako elkarrizketa.
Bizi LARRABETZU herri aldizkaria Mixel Berhokorigoin laborari eta bakegilea gogoan
-
Doctor Deseo Radio 3 irratiaren kontzertuetan, GARA egunkarian edo sarean | narratiba berriak
Begirada ezberdina lantzeko, zer eta zelan kontatzen dugun ikustea ere garrantzitsua izaten da. Estetika, hitzak, adierazpenak, estiloa, begirada eta kontaketa bera….
#miradadistinta
Igual y diferente. Una mirada distinta lana aurkeztu zenetik hilabeteak pasatu dira, eta ordudanik makina bat ordu, saio eta ideia zuzendu ditugu proiektu honetara. Narratiba posible guztiak horretara bideratu ditugu, eta emaitzak ere ikustarazi dira han hemenka.
Doctor Deseoren azken lana Bizkaiko zubian aurkeztu zen udaberriko goiz baten.
Lan honen promozioa Bizkaiko zubian diskoa aurkeztu zenean abiatu bazen ere, gerora Euskal Herriko hedabide ezberdinetan landu eta Katalunia zein Espainiako medioetan ere isladatu da. Radio3 bezalako irrati batean izandako elkarrizketa kopuru eta interesa… esanguratsua da.
Irakaspen handia, lan asko eta emaitza oso onak. Begirada ezberdina, modu oso ezberdinetan kontatua.
GARA egunkarian
Igandean GARA egunkarian elkarrizketa erreportaia polita plazaratu zuen Pablo Cabezak ere.
Gustatzen zaigulako
Gustatzen zaigulako, azken finean…ezta? -
Euskaraz edo bestela ez gara?
Batzuk agian, erraz bizi daitezke #euskaratik eta euskaraz.
Gure indabak hemendik eta handik atera behar ditugunok, jakin dakigu euskara hutsez noraino heldu gaitezkeen… gure ingurua, gure neska mutikoena, gure enpresena, gure agintariena, gure herrikideak, etorri berriak, aspaldi etorriak… begiratu, eta ondorioak atera.ni neu ere agian hobeto biziko nintzateke Zarautzen, edo baserritik urten barik… baina bizitzak kalera atera nau… Aturritik Ebrora… eta nire herria ezagutu ahala… egunero euskaraz bizi gura dogun arren… ondokoaren mugak zeintzuk diren jabetuta… jende guzti hori gure antzera bizitzera gonbidatu gura neuke…
baina… UEMAko herrietan be, gero eta zailagoa da euskaraz bizitzea… eta bertsolariek ere bertso saioak erderaz egiten omen dituzte…
Euskara da gure territorio libre bakarra idatzi zuen Joseba Sarrionandiak, baina espetxean idatzi ere.Gure territorio librea, ahalik eta zabalena, hedatuena, ederrena, eraginkorrena izan dadin… lan asko negar asko eta gogoeta gehiago egin beharko dogu, eta batez be… ingurukoak konbentzitu.
Bidai on!
larrabetzutik besarkada bat guztioi
Aitortzen dut, Maialenen kezka hauek ni ere kezkatu nautela… baina ezker abertzalea, GARA, hizkuntza eta beste kontzeptu asko nahasten diren honetan… gogoeta kolektiboa ere bultzatu daiteke:
Begirunez, bideoa eta mezua aztertzera gonbidapena.
-
Ashraf Fayadh
Poeta palestinarra preso daukate, heriotzera kondenatua idatzi dituen poemengatik.
Eta nazioartean haren testuak irakurtzeko deialdia dago gaurko, 2016ko urtarrilaren 14a den honetan.
#bidegorritik irrati emankizuna berari eta Palestinari eskainia izan da horregatik.
Bereziki hunkigarria egin zait Ignazio Aiestaran elkarrizketatzean, berak goizaldean beste erbesteratu palestinar batek berari igorritako gutuna irakurtzea, irratian bertan.
Izan ere, Aiestaranek euskarara itzuliak dira gaur Iruñean eta Donostian irakurri beharreko Ashraf Fayadh poeta palestinarraren olerkiak.
-
josemigel etxeandia LIBRE
1994ko azaroan Larrabetzutik ihes egin zuenetik urte asko pasatu dira. Mexikon atxilotu eta Espainian gartzelaratu zutenetik be igaro da denbora.
Urrun eta ezlekuetan lehenengo, espetxean eta bisititetan gero.. 21 urteotan hutsune handia itxi digu Josemigelek herrian, inguruan.
Azken bidaia
Gaur goizean azkenik bere bila abiatu gara Salamankarantz. Azken bidaia izan da, urteotako bisiten ostean. Pozik itzuli gara handik, herritar bat gehiago gure artean izango dugula jakinik.
Josemigel Etxeandia #libre #larrabetzu eta herritarrak poz pozik pic.twitter.com/XDS0oVKP8c
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) December 28, 2015
Eta gaur Larrabetzun ongietorria egingo diogu, herritarrok, lagunek, etxekoek… guztiek. Bateko eta besteko izango da, besarkada, agur, kantu eta malkoen artean.
Nik neuk, urte hauetako kantu zerrenda bat jarriko dut Hori Bai gaztetxean; izan be, Josemi gure musika aditu eta aholkularia izan zen urteetan. Gazte eguna asmatu eta herria kontzertuen mapan jartzea bideratu zuen, gaztetxea okupatzeko giroa sortu zuen herrian, eta musikazale amorratua izan da urtetoan.
Urteotan Euskal Herrian eta Larrabetzuko gaztetxean entzun eta ikusi ditugun taldeetako kantu bildumatxoa prestatu dut, zuek ere entzun eta gozatu dezakezuena.