Planning
Urte hasiera planak egiteko astelehena da.
Asteburuaren ostean, ajerik ez, gorputzaldi ona, gogotsu ekiten diogu amesten. Egingo dut, joango naiz, banu, balego, banintz…Â nuke.
Tira, zilegi da pentsatzea. Amestea libre. Eskatzea garesti. Egitea gure esku batik bat.
Eta saretik bertatik heltzen zaizkigu proposamenak, deialdiak. Facebook bitartez dena da cause, dena da gertakari, dena da lagun berri. Eta denei bai bai bai baietz esaten ari gara.
Astea daroat planifikatzen. Astea pentsatzen eta asmatzen. Eta dagoeneko plangintza bete agenda daukagu.
Hona hemen, eskura ditugun batzuk.
Looking for Mister X filmea eta bertsolariak herrian.
Gorka Arrese Susa literatura argitaletxeko editorea Literatura Eskolan.
Kirmen Uribe eta bere autonobela hizketagai Larrabetzun.
Esku era jardunaldiak Bilbon hile bukaeran.
Fosdem 09 nazioarteko topaketa Bruselan otsailaren 7an eta 8a.
Videoweb topaketa Bilbon otsaila bukaerarantz.
Ekon taldea maiatzaren 14an Bilbon, Prodigy be badatoz, eta beste zenbat.
Guztiari bai? Denetara helduko gara? Baina zelan kudeatu denbora, zelan egin eraginkor…
Urte hasiera, eta zorabio bat egutegiari erreparatzean. Oraindik agendarik ez eskuan… eta ezin ba, denari baietz esan.
2 Iruzkin
Urko
Dana egizu Ptx!
Etxekoentzat denbora eukin ezkero saltza guztietan sartu.
Askok ez dute guk dekoguzen aukerak.
…carpe diem…
Keep on touch!
Imamon
Agendan apuntatu beharko ditut Ekon eta Prodigy-ren kontzertuko datak.