agit/prop
agitazioa eta propaganda
-
Zergatik den beltza Obama
Koldo Izagirre
Ez da beltza, denok dakigu Obama ez dela beltza.
Ameriketan, eta zer esanik ez Estatu Batuetan, aiton-amonak esklabu zituena da beltza.Mississippi ibaiko legea
langile beltzen airea
bizkarra makur, beti nekea
Mississippiko zurien legea.Lehengusu zuriak bortxatu duen jabearen alabaren gorria zuritzeko Mississippi ibaiaren ertzean urkatu duten beltza da beltza.
Beltza izatea mozorrotzat ez daukana da beltza.
Beltza arazo sozio-politikoak ezkutatzeko erabiltzen ez duena da beltza.
Kateatik ihes eginik zakurrak gibelean dituena da beltza.Zartailuaren zarrapoak bizkarrean dituena da beltza.
Kontzientzia baten zamaketaria da beltza.
Esklabutzaren debekuak edo giza eskubideen kartak librea dela esan dioten arren bere burua liberatzeari ekiten diona da beltza.
Lurraren kondenatuekin bat egiten duena da beltza.Ez kanta beltza
alperrik da-ta,
indarren kontra
jaso indarra,
zuen bizitza
oso motza da:
egin zazute
librea.Ez, Obama ez da beltza.
Eta hala ere, beltza dugu Obama.
Beltza da, elitera nornahi ailega litekeela ikas dezagun.
Beltza da, «gizaki beltza» Mendebaldera heldu dela adierazteko.
Beltza da, lehen munduak bere zabaltasuna erakutsi behar duelako.
Beltza da, Estatu Batuek ikono berri bat behar dutelako.
Beltza da, zuriak izan nahi ez genukeenok ere mundu zuriaren balioetan identifika gaitezen.
Beltza da, gizaki multzo osoak belzten dituen egoera soziala gainditua dela jakin dezagun.
Beltza da, afrikarrek amets egin dezaten neba-naia handi bat daukatela.
Beltza da, osaba Sam pertsonalki ageri ahal izan dadin Afrikan.
Beltza da, herrialde industiadunek Kongoko eta Sudaneko ondasunak ustiatu behar dituztelako.
Beltza da, Darfur-en inguruan gertatzen ari dena lehengaien harrapaketaren zerbitzuko sezesionismoa dela atzeman ez dezagun.Beltza da, sinets dezagun ezin litekeela inperialismoa izan estatubatuarrek egiten duten atzerri politika.
Beltza da, indarrez ezarritako mundu-harremana askatasunean oinarritzen dela frogatu ahal izateko.Beltza da, Alexandre Dumas beltza izan zen modu berean.
Beltza da, Alexander Pushkin beltza izan zen modu berean.
Beltza da, We can leloaren ostean hortzadurarik zuriena daukalako.
Beltza da, zurion tradizio handia aberastera datorrelako.Horregatik dugu beltza, eta horregatik ez da inoiz beltza izanen Obama.
Beltza, sobera izen garratza da azaleko kontua izateko.Baina zu, beltza,
hasten bazera,
gu ere beltzak
izango gera,
behin da betiko
burruka hortan
nausi berdinen
legeen kontra.(Mississippi ibaiko legea: Nemesio Etxaniz / Ez kanta beltza: Xabier Lete-Benito Lertxundi)
Zergatik den beltza Obama | Koldo Izagirrek berria egunkarian 09 11 01
-
Soitu.es itxi dute, Indymediarekin ezingo lukete
dont hate the media
become the media
Soituren itxiera izan zen atzoko albiste nagusia inguruko sarean. Espainiako albiste gune garrantzitsu eta ezberdinena itxi zuten, finantziazio arazoak tarteko. Gauza jakina da BBVA banketxeak diru mordoa zuela jarria Gumersindo Lafuenteren eduki digitalen proiektu honetan.
Nik aitortzen dut, soitu.es eta bere sareko ekimenak asko gustatu zaizkit. Jarraitzailea izan naiz, artikulu asko irakurri eta ideia asko konpartitu ditut soitun. Informazioa lantzeko beste modu hori erakargarri egiten zitzaidan.Baina Interneten aspaldian berriz ere -batipat 2.0 aro berri honetan- negozioen inguruan dagoen eredu ustelak ez nau erakartzen. Ondo dago jendea partehartzen ikustea, oso ondo dago web sozialagoa egin gura izatea, ondo daude tresna guzti hauek… baina eredu ekonomikoa ustela dute askok eta askok. Pelotazoaren kultura (dotcom burbuila gogoan) ez da eten. Enprendedore eta CEO gazte eta ez hain gazte flipatu gehiegi somatzen da Interneti lotutako ekimen asko eta askotan.
Eredu horrek porrot egitea, normala da. Gehiago kapitalismoaren eta finantza globalen krisi honen erdian.Indymediaren eredua
Partehartzea, argitaratze irekia, jerarkiarik eza, erredakzio horizontala ez daude hain modan. Baina ez dute zertan porrot egin behar. Indymediarena izan zen, komunikazioaren aroan ezagutu dudan aurrerapausu handiena. Urrats garrantzitsuena kazetaritza eta komunikazio molde hiritar eta partehartzailean.
Indymedia ezin du banketxe batek zarratu. Ez inbertsiogileen porrotak, ez krisi kapitalista batek. Agian polizia eta juezak saiatu daitezke Indymedia lokalen bati presio egiten. Baina sarea bera, globala da dagoeneko. Eta Indymediak hamaika gune ezberdin ditu. Ilusioa, borondatezko lana eta mundu libreago baten aldeko determinazioak egiten du, han hemenka ehundaka aktibistek informazio librearen alde jarraitzea.
Indymediak ere behar ditu aldaketak, berrikuntzak, itxura modernoagoa, software azkarragoak…. baina ziurrenik lortuko du hori eta gehiago ere.
Informazio librearen bidean urratsak emango ditu, emango ditugu. -
Enric Duran ekintzailearekin berbetan
Iruñean gosaldu, egunkaria irakurri eta alde zaharretik mugitzea, dena bat. Karriketatik oinez, lagun bat, ezagun hori, norako, harako. Eta Eguzki irratiaren estudio berrietara.
Zuzenean ari da Fertxu Izquierdo, Pasealeku bere magazine interesgarrian. Eguzki irratiak gogotsu ekin dio denboraldi berriari, eta goizeko apustua da magazinea. Ordu beteko Iruñerriko edukiak eskaini ostean Hala Bedi irratiaren Suelta la olla entzuten da FMko 107.0an, eta eguzki.net webgunean.
Giro onean, estudiotik Enric Duran atera den arte. Aupa! aupa! eta berbetan hasi arte. Zer moduz? -zer galdetuko diozu, kartzelatik atera den berriari, sekulakoak eta bi egin ostean-.
Bartzelonako giroaz, Berlinen ezagutu ginenekoa, gerora burutu diren zenbait proiektu, egokitu beharrean diren software eta gune batzuk, burruken norabideak…. elkarrizketa arin eta atsegina. Tipoa bezaBurrukalari nekaezina da Enric Duran. Eta atzo hitzaldia eman zuen Zabaldin. Gainezka aretoa, emankorra hitzaldia. Pantaila handi bat eta guzti baliatu behar izan zuten, eta jendea pozik, Kapitalismo barik bizi daitekela amesten.
BBC: Enric Duran sistematik at
-
Trena gelditzeko zuhaitzetan eskegita
Goierrin -Itsasondoko baso baten- zuhaitz gainera igo eta bertan ematen dituzte egunak eta gauak Abiadura Handiko Trenaren kontrako ekintzaile batzuk.
Goierrin, telebistak eman du albistea, AHTaren kontrako komunikatua oso osorik eta irudiekin eskainiz.
Goierrin, hainbat herritan galdeketak egin eta herritarrek trenaren kontrako jarrera argia azladu dute.
Goierrin, zuhaitz gainetik esango diote orain ezetz basoak, azkar, arin, abiadura itzelarekin suntsitzeari.
Goierrin…
< Tokiko telebisten webgunetik hartutako albistea. -
Udazkenean murgilduta
Eroriko dira hostoak, paisaia berriak parez pare.
Ikasturteak normaltasunean murgilduta.
Telebistak eta ikusleak futbol ligak zelan ordaindu pentsatzen.
Ziklo politiko berria hasi nahi dute batzuek eta egurra zelan eta non banatu petsatzen besteak.
Udako eztabaida bukatu du ETAk eta udagoienean besteek zer egingo/esango begira.
Ikurriña batekin estali du burua alderdi jeltzaleak, eta Ibarretxe urrutitik mintzo da.
Bidasoa igerian igarotzea errazagoa da Beratik Hendaiara bitarte dauden polizia kontrolak pasatzea baino.
Arrasaten dena dago debekatua lana izan ezik. Eta Maritxo Kajoik milagro bat egiten ez badu, bera ere egurtuko dute.
Mundua gero eta okerrago dagoela diotenek, sinesgarritasuna irabazten dute unetik unera.Gurean, salmenta ona plazan. Porruak eta tomateak gora, piperra ere erretzeko moduan dago.
Astelehena da, eta aldaketa klimatikoari esker fraka laburrekin ibiltzen gara kalean.
Esandakoa, udazkena badator, eta korteingelesaren iragarkirik ez dugu behar.
Bihar jai. gora Aralar! gora san miguel!
gora gu, eta beste asko!

-
Goenkaleko presoen omenaldia
Errepresioari, debekuei eta judikaturari tururu! egitea ere badago.
Amnistiaren aldeko gestorek, ziri ederra sartu diote oraingoan, Arralden presoen aldeko ekitaldia deituta.
Aski izan da kartela askatu.org webgunean zintzilikatzea, Dignidad y Justicia talde faxistak, bere debekua eskatzeko. Gero etorri da judikatura, eta prentsa espainola. Jugada konpletoa. Zer, nola eta zergatik egiten duten agerian utzi dute.
Arralde ETBko herri garrantzitsuena zela bagenekien euskaldunok. Horrenbeste denboraldi eta gero ezagutu ditugu bertako herritarrak, GARA irakurtzen duten ertzainak, txantxuiloak dituzten alkate inongo alderditakoak, gazteen problematika drogazalea, senideen arteko arazoak, harremanen korapiloak…. egia esan Goenkalek, urte hauek guztietan askorako eman du.
Azkena baina, fikiziorik onena izan da. Imajina ezin genezakeen lekura eroan dute Arralde: Audientzia Nazionalera.
Dignidad y Justicia, Garzon, ABC, La Razon…. guztiek amua jan eta lotsagarri geratu dira, zer eta kartel bat agertu delako sarean, Arraldeko presoen aldeko ekitaldira deituz.
Futbito edo mus txapelketak debekatu, kantaldiak suspendituarazi, manifestazioak jipoitu, etxeko presoen argazkiak zituzten tabernak Audientzia horretara deitu ostean…. edozer imajinatu genezakeen.Askatu.org gunean baina, balizko ekitaldiko irudiak ere jarri dituzte. Goenkaleko aktoreak atxilotuta, protestan…. denetarik.
-
A gripea baino A eredua kaltegarriago omen

Ikasturtea hasi da gure eskoletan. Euskal Herriak bere eskola ekimenekoek, A gripearen txertoa jarri gura izan diote eskolari. A ereduaren kontrako medizina behar delakoan gurean. CelaA gripea izango da agian, Tontxu Camposek eta aurreko euskal erdiko Hezkuntza sailburuek osatu ez zutena.
- Kontua da, oraindik zenbait eskolatan A erdu malapartatu hori hor dagoela. Ez du euskalduntzen, eta eredu euskaldunetan ordea, hizkuntza guztien jabe egiten da ikaslea.
- Polita ekimena, pena prentsarako baino ez dela izan. Hobe, txertaketa hori herriz herri, eskolaz eskola hedatuko balitz. Ekimen polita litzateke.
-
Isilik, zintzo, zuri

Isilik, zintzo, zuri. Debekuak, isunak, legeak. Maitasuna, hitza eta jarrera. Aurrez aurre. Audientzia den arren ez gaituzte entzun nahi, antza.
Elorriokoa da argazkia. Jaietan jarri ziren jendaurrean. Egin asmo zituztenak debekatu zizkieten Madrileko Audientzia Nazionaletik.
Ez ziren geldirik lotu. Irudimenez erantzun zioten behintzat debekuari.
Esan ezin direnak esan ez arren, esanda geratzen da.
Debekua eta jarrera.
Isiltasuna eta salaketa.
Zuria eta zurikeria.
Elorrio eta Audientzia Nazionala Madrilen. Ezin elkar entzun, ezin entzun, ezin esan. A zer audientzia gorra, gogorra. -
Kanpainak eta kanpainak
Sarean egiten diren kanpainei so ematen ditugu orain egunaren zenbait tarte.
Iragarkiak, kanpainak, mezuak jaso eta irensten ditugu.
Gustatu ezkero gainera, lagunei ere igortzen edo aholkatzen dizkiegu. Nolabait sinpatiko zaiguna hedatzen laguntzen dugu. Modu biralean.
Eta hartzaileak, kontsumitzaile, edo sikiera partehartzaile izan gaitezkenez, zenbakiak baino gehiago bilakatzen gara horrelakoetan.
Nork zer zelan sortu ere interesgarri da. Irudimena baliatuz, gauza politak ikusten ditugulako. New Yorken moduan, Abaltzizketan sortu daitezkelako ideia politak. Edo NewYorkeko grafitilari edo sortzaile baten irudi hori, hemen ere baliatu dezakegulako gainera… hemengo gaztaia, han ere ezagutzera eman dezakegu.
Lotsa gitxi behar da, eta dirua barik bestelako ideia izatea buruan… sarritan.
Euskararen inguruan aspaldion oso ideia estatiko, korrekto eta ez oso ausartak ikustera ohituegi gaituzte euskaltegi/aekademietako buruek, hizkuntza apolitikako arduradunek edo telebista ezberdinetako aurkEZleek. Gasteizeko irudi hauek baina, zer pentsatua eman didate… ez dute beste munduko ezer asmatu ziurrenik… baina hizkuntza zelan sentitzen, zelan bizi, zelan goza dezakegun adierazten du… bere apalean. Ausartu eta zabaldu. Mugi edo busti, edo jantzi, edo atera plazara… Etxepareren idatzi zaharrenak Gasteizko plazarat ekarriak balira bezala.. hori bai Youtubeko bideo batean. -
No time for …
Udan bihotzak jartzen omen dira sutan. Taupadek azkartzen dute sentimenduak adierazteko premia, eta gausentian, argitu aurretik esan ohi ditugu berbarik politenak.
Eztirik ez dakit, baina euli eta erle mordoa ibili da gure zeru gainetan. Ez dugu izan aski denborarik antza, maitasun kontuetarako.
Debekatuta gura dutenez, ez da biderik okerrena antza.
Zer ez dugun ikusi uda honetan. Zer esan, zelan adierazi….
Ez naiz demokrazian asko sinesten duen hoietakoa… telebistako bertsio ofizialak ikusi baino, gurago dut kanpora jo eta kalean ibiliaz ikusitakoarekin konformatu.
Uda honetan, Ares bezala, kaskogorriek bereak eta bi egin gura izan dituzte.
Egurra banatu dute, eta uste dut txistuak eta harriak ere jaso dituztela ordainetan… ta oraindik uda amaitu barik. Jairik jai, sanjuanetatik hona giroa berotu egin da, eta ez termometroengatik soilik…
Epaitegietako zerrendak loditzen ari, zitazioak izango dira negu hurbileko eguneroko… porrak berotu dizkigute gainak, eta dantzan jarraitu du ordea jendeak. Alai, kementsu.
kaskogorriak kaskagorrin No time for love

























