Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Euskal Herria

Guk irakurri eta munduari erakusteko moduko liburua Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez plazaratu da Euskal Herria izeneko liburua, eta Hektor Ortega Prest! aldizkariko kazetariak ondu du, argazki ederren laguntzarekin. Hektor Ortega historialari eta kazetaria Sua edizioak argitaletxean ari da aspaldion lanean, Euskal Herria liburuak izeneko atalean. Aldizkarigintzan orain arte, liburu tematikoak koordinatzen ditu aspaldi honetan, […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Hemen BAQUEari #elkarrizketa esaten diogu

kafearen epelean Kafe asko, eta leku askotan beharko dira benetako bakea ezagutu nahi badugu. Kafe asko, eta jende askorekin hartu eta jaso beharko dira, euskal bideren batek aurrera egitea gura badugu. Ezin imajinatu daitezke, munduan zehar lortu diren lagun guzti hauek erakartzeko, zenbat hitzordu, kafe, txosten, elkarrizketa eta hegaldi hartu dituzten hainbat eta hainbatek. Gure […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Adierazpen askatasunaren alde eta xenofobiaren kontrako aldarria

Charlie Hebdo agerkariaren kontrako atentatu ankerraren ostean, egindako gogoetak, ikusitako bideoak eta zenbait iritzi.

Kategoriak
Elikadura Burujabeta hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 10 urte

2005eko urtarrilean sortu zuen ELB sindikatak EHLG –Euskal Herriko Laborantza Ganbara-. Behe Nafarroako Ainizan du egoitza nagusia Laborantza Ganbarak, eta bertatik Lapurdi, Behe Nafarroa eta Xiberuako laborariekin elkarlanean laborantza iraunkorraren gune estrategikoa bilakatu da. Urteurrenaren karietara, urteroko bilkura bereziagoa izango da aurten. Besteak beste Kanaldude telebistak dokumental berezia prestatu du Laborantza Ganbararen egoitza nagusian eskaintzeko. […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia teknologia berriak

jauzi kualitatiboa euskal selekzioen ofizialtasunaren alde

#oneCountryOneTeam Euskal Selekzioak Kataluniaren aurka hainbat partida jokatu ditu asteburu honetan -emakumeek futbolean, rugbilariek Katalunian bertan, futbol sala…- eta besteak beste selekzioen aldeko aldarria izan da nagusi zelaian eta kalean. Sare sozialetan ere, #OneCountryOneTeam mezua hedatu da lau haizetara, mundu osoan.   #OneCountryOneTeam Tweets

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi literatura musika

zelan zaindu maite dugun hau hori hura?

Durangon eman ditut lau egun eta hiru gau. Baina 4+3 ez dira beti zazpi. Ez gurean. Musika entzun dugu, letrak irakurri, berba asko, irudiak, doinu eta ahotsak, papera eta pankartak…. Besarkadak eta agurrak, keinuak, ferekak… zer ez dagoen Durangon. Ruper Ordorikaren bertsio ederra egin dute Arrasateko Anger taldekoek, oraindik hobea den Sute perfektua diskoan. Eta […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

patchwork garaiak Euskal Herrian

sarea ehuntzen ei dabil mundu guztia hemen, traje berria jantzi gura izatearen ajeak. Denok sastre izan nahi izatea be, a ze desastrea! #ehuntzen topic topic… ez ote garen topikoegietan eroriko guztiok, patchwork garaiotan. Herriz herri ari da pixkanaka @gureeskudago erabakia #ehuntzen. Hemen orain artekoaren mapa: http://t.co/lKLIEMBewo pic.twitter.com/F6oHc675bu — Naiz+ (@naizplus) November 26, 2014 Alternatiben sarea […]

Kategoriak
agit/prop Elikadura Burujabeta Elikadura burujabetza hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

Ondasun komunen tradizio berritzailea

Baserritar eta nekazari gazteen nazioarteko topaketa bat burutu da ez oso aspaldi Gernikako Astran. Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduko kide eta partaide ugarik bertan ikasi eta eztabaidatzeko aukera eta parada polita izan du, horrelakoetan ia beti gertatu ohi den moduan. Mugarik Gabe erakundea eta EHNE Bizkaiaren arten antolatutako egitarau aberatsaren laburpen bilduma polita egiten du iraupen […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

gure esku dago #bidea

Apurka apurka Euskal Herrian ari gara gure bidea marrazten. Aurreko baten, Gure esku dago ekimenak… berriz ere asmatu du, jakin du jendearen partehartze zuzen eta zabalarekin gogoa pizten. Bidea marrazten ari garen honetan…. Eskozia zein Kataluniako adibideak oso egokiak dira.

Kategoriak
hurrengo geltokia musika

mila esker Lou Reed

Itxura itzela dauka Mila esker LOU REED proiektu honek. Lehen kantu bat ezagutu dugu, baina susmatzekoa da, kantu ederrez osatutako euskal bertsioen bilduma izango dela. Adi jarraituko diogu kontuari. Hasteko eta bat, mila esker Amaia Akeitari kantutzar hau sarean hedatzeagatik. Jarraitzeko ziur Jonan Ordorikaren lou reed_zale mitikoaren ekimena dela…. eta pozten naiz. biba zuek!