teknologia berriak

software librea | blogak | Internet | copyleft

  • ikusi eta ikasi,  teknologia berriak

    zu zeu

    Gaur aurkeztu dute, gaur sareratu da. Eta dagoeneko albiste asko bertan.
    Euskarazko beste albistegi bat. Partehartzaileagoa. Interesgarria.

    Zuzeu.com GuGeu delako ekimen batek sortua. Hasier Etxeberria kazetari eta idazlea ere tartean dabil, esperientzia du Interneten. Aspaldi honetan blog eraginkorra, sukaldean.com gune aberatsa eta soitu.es hipergunean izandako esperientzia profesionala. Oso denbora gutxian, gu guztiok baino net esperientzia aberatsagoa du Hasierrek.
    Lehenedik ere, urteetako eskarmentua Telebista eta prentsa idatzian.
    Uste dut, arrakastatsua izango dela gurean, gure artean, euskaraz, munduan.
    Nik neuk, zorterik onena opa diot. Eta laguntzeko prest, noski. Irakurtzen, aportatzen, idazten, kritikatzen, bultzatzen, zabaltzen.

  • ikusi eta ikasi,  teknologia berriak

    Azken berriak (ikusentzunezkoak)

    Mezu bat igorri dit Unai Iturriagak, idatzi zuen azken gidoiarekin egin den azken filmearen harira. Animazio film luze bat da. Asisko Urmenetak eta egin dituzte marrazkiak (kasu! bi dimentsiotako marrazki bizidunak, interesgarria bide urratse hori), Juanjo Elordik zuzendutako filma. Mikel lagun honddarbitarra ere tartean ibili da… produkzioan ere Michelle aritu da. Beraz, filmearen ingurumarian ezagun gehiegi.

    Trailerra bera interesgarria egin zaidanez, hona ekartzeko modukoa iruditzen zait. Datorren apirilaren 22an -eguenez- aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokian. Eta egun berean, elkarrizketa egin asmo diegu irratia.com saioan.

    irratia.com miniPod batean

    Gero gure podcast saioekin frogak ere egin ditut. MiniPod batean eskaintzeko moduan, playlist ezberdinak blog, sare sozial eta halangoetan kopiatu eta jartzeko moduan.

    Hemen frogatxo bat:


    MusicPlaylist
    iPod bat erabiltzen badakizue ezta? ba sakatu play, eta gero gerokoak. irratia.com aro digitalera ondo egokitzen dan saioa da eta.

  • info 7,  teknologia berriak

    Gmail erori da

    gmail erori da.

    Eta danbatekoaren oihartzuna mundu osoan hedatu da. Eta gaur ez dugu mezurik jaso, ez dugu epostarik igorri.
    Gmail erori da eta ez dago beste hizpiderik orduotan.
    Twitter bidez adibidez, mundu osoan mezuak zabaltzen ari dira.

    Blogetan irudi barregarriak ere jarri dituzte dagoeneko. Nork kendu dio entxufea gmaili? galdetzen du bata zuridun google-eko buru baten.

    Gaur, beste behin ere, google handiaren tresnekiko dugun morrontza agerian geratu da.

    Gure inguruan ere, lagunak, ikastetxetako postak, lantokietako korreoa… denak off.

    Gmail erori da, eta denok zain gaude, hurrengo mezua noiz jasoko, noiz igorriko.

    Zerbitzariak gainezka egingo zuen, edo beste edozer… ez dakigu.

    Momentuz ez dago bertsio ofizialik, eta dena da susmoa, dena da ustea, dena da akaso…
    baina inork ez daki jakin zergatik erori den Gmail.  Baina, gmail erori egin da.
    info 7 irratia

  • teknologia berriak

    Euskarazko splitweet tresnak oso emaitza onak

    Gero eta gehiago gara euskaraz tweeteatzen dugunak, hori argi dago. Egunero, elkarrizketa digital laburrak ohikoak dira. Egunean zehar luzatzen dira. Proposamenak, loturak, deialdiak, galderak, erantzunak, umorea, arazoak tartekatzen dira gure joan etorriko mezuotan. Laburrak baina ez ezdeusak.
    Horretarako euskaratu genuen hain zuzen, splitweet.com tresna. Eta hilea pasatu denean, emaitzak eskatu eta atoan bialdu dizkigu garatzaileetako batek.

    Argazkiak.org | Splitweet euskaraz | bilakaera © cc-by-sa: gaztelumendi

    Urtarrilaren 15etik otsailaren 15era bitarteko erabilera eta bisitak.
    Splitweet gunean, milioi erdi orrialde bisitatu baino gehiago ditu hilero.
    Hoietatik, eu.splitweet.com gunea seigarren lekuan dago kokatuta.

    • ingeles EN
    • gaztelania ES
    • alemana DE
    • frantsesa FR
    • portugesa PT
    • euskara EU
    • neerlandera NL
    • katalana CA
    • hindi HI
    • galegoa GL

    Euskaraz guztira  8364 orrialde bisitatu ditugu hilabete bakarrean. Eta bisitari izan gara 803 erabiltzaile ezberdin. Webguneak orotara dituen bisiten %2a izan da euskarazko gunetik.
    Ingelesezko  gune nagusitik sarreren %62 da.

    Beraz, zorionak twitter euskaraz eta splitweet erabiliaz mezuak igorri eta jasotzen dituzuen guztioi.

    oharra: Hizkuntzen kodeak Wikipediako ISO 639-1 estandarraren arabera izendatuak.

  • ikusi eta ikasi,  teknologia berriak

    Lotsa pixka bat es mucho

    Astelehena. Laneko ikastaro bat Bizkaiko Foru Aldundiaren Lantik zentro teknologikoan. Topatu dut, heldu naiz.
    NAN eskatu, segurtasun neurri batzuk igarota sartu naiz bulegoetara.
    Pantailaz mukuru dagoen gelara sartu eta nire burua aurkeztu, dena bat. Bertan dira Bizkaiko Gazte Informazio bulegoetako informatzaileak. Hogei bat edo.
    Arrasateko gazte bulegoan ari naiz azken bi urteotan. Eta formazio saio dexente izaten ditugu lan kontuak direla eta.
    Normalean Gipuzkoako Diputazioak antolatutakora joan izan naiz, guk geuk proposatuak gehienak. Onak, oso onak batzuk –Gimp software librearekin irudi tratamendua egin genuenekoa adibidez- eta ohikoak beste batzuk, honetara dedikatzen diren enpresek emana.

    Gaurkoa ezberdina da. Eusko Jaurlaritzak burutzen du. Hauteskundeen aurretik, eta legegintzaldia bukatu aurretik, duela lau urte prometitu zuten tresna eskaini behar ziguten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazte informatzaileei.

    Tira, gelan sartuta, gaztelaniaz agurtu nau emaileak. Nire pantailaren aurrean jezarri naiz eta windowspeko ordenadorea, explorer zahar batekin, soilik gaztelaniaz. Noski.

    Jaurlaritzak prestatu digun Manual de uso de la nueva herramienta informática del sije. Departamento de Cultura. Dirección de juventud y acción comunitaria. Eusko Jaurlaritza.

    Uauu! Super fashion! Webgunera sartzeko http://212.145.147.187 idatzi digute arbelean, eta bost bat minutu eman ditugu, horretara sartzeko lortzeko. Eta hau ere gaztelania hutsez. Piska bat es mucho badakizu… izena euskaraz dauka: Gazte informazioa. Nahikoa da ezta Patxi? Baztarrika… es mucho?
    gazte informazioa solo en español, piska bat es...

    Tira, gogoa piztu zait. Lan egiteko, ikasteko… edozertarako. Tweet batzuk idatzi ditut, nabigatzen hasi naiz, mozilla firefox ere deskargatu dut euskaraz… eta hau eta beste.
    Argi dago, tresnak ez nauela asko erakarri. Irakaslearen jardunak ere ez, eta gazte informatzaile bizkaitar hauen pasibitateak ere ez. Isil isilik ardiak bezala.
    Ez dakit bihar etorriko naizen ere, beharbada Ibarretxeren mitinen batera joatea nahiago… piska bat.

  • agit/prop,  software librea,  teknologia berriak

    Bruselara goaz, software librearen hiriburura

    FOSDEM, the Free and Open Source Software Developers' European Meeting

    FOSDEM 09 burutuko da asteburuan Bruselan. Europa mailako software libre garatzaile eta erabiltzaileak batzekoak dira bertan, 5.000 lagun inguru edo. Bilgune honi buruzko informazio gehiago: Fosdem.org
    Librezaleko lau kide joatekoak gara bertara, ze garapen, ze hobekuntza, ze eztabaida dagoen ikustera.
    Asmo honekin goaz, eta motxila bete ideiagaz bueltatzea espero dugu.

    Gainera, softwarelibrea.org gune berritik, bertako berri emateko asmoagaz.

    softwarelibrea.org albisteak | eguneraketak

  • gaztelumendi.eus,  hurrengo geltokia,  teknologia berriak

    Abiapuntua


    Martxan da puntueus elkartea. Abian da euskara eta euskal kulturaren eremua sarean ordezkatuko duen dominioaren aldeko lana.
    Asko idatzi da bart, gaur, bihar… honetaz, baina gehiago da egiteko dagoena.
    Bistan da lantalde ederra osatu dela. Eitb bezalako komunikazio talde bat, Inaki Goirizelaia telematika injeniaria eta UPVko errektorea, Hey_neken bezalako hacker euskaltzale baten ondoan orpoz orpo lanean, Iratxe Esnaola irakaslea Andoni Sagarna euskaltzainaren ondoan…..
    Asko dago egiteko, ekiteko. Baina abiapuntua ondo jarrita dago. Helburua gertuago.

  • hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  teknologia berriak

    splitweet euskaraz #splitweet

    Badakizue, txikian ari gara. Laburrean. Luzerako ez digu ematen, hor ari gara… esan, konta eta irakurtzen. Emozioak azkar zabaltzen dira. Gogoetak, fast think baino gehiago dira hala ere.

    Asteon gertatutakoa orain, labur labur.

    Galdetu zuen Igorrek. -Inork ezagutzen du twitter kontu bat baingo gehiago kudeatzeko tresnarik?

    Erantzun zioten azkar -Splitweet sortu dute katalan batzuek…

    Esan zuen beste batek -nik frogatu dut, ondo dago. Euskaratuko dugu?

    Erantzun zuten berehala splitweetekoek, inork lokalizatu gura izan ezkero… jartzeko harremanetan.

    Ez zen ordua igaro, euskaraketa egiteko 5 lagun prest eta splitweet abenduan sortu zutenek euskaraketarako materiala sarean jarri zutenerako.
    splitweet

    Biharamunerako splitweet osoa euskaraturik, eta programa erabilgarri Aitorren hizkuntza zaharrean.

    zer da splitweet?
    Splitweet funtsean, twitter kontu ezberdinak kudeatzeko programa bat da. Sarean dagoena. Abenduan aurkeztu zuten Badalonako hiru mutilek. Hirurek Albert dute izena.

    zertarako erabili?
    Guk twitter kontuak euskaraz kudeatzeko baliatzen dugu. Baina horrez gain aukera gehiago ematen ditu. Adibidez hitz edo marka zehatzen jarraipena egiteko. Sartzen diozu hitz bat, marka bat, izen bat, tag edo etiketa bat…eta haren jarraipena monitorizatuko dizu. Itzela da alde horretatik.

    Marketing arloan ezagutzen duzu euskarazko tresnarik?

    Brand edo marka ezberdinak jarraitzeko ezagutzen dudan euskarazko tresna bakarra da. Marketingak merkatuak aztertzen ditu, merkaturako estrategiak zehazten ditu… eta orain arte, nik behintzat, ez nuen tresnarik ezagutzen euskaraz. Bat orain. Sortuko dira berriak.

    Mikrobloginak zeresana emango du aurrerantzean. Twitter bezalako tresna libreak ere sortzen eta hedatzen hasi dira. Eta hoiekin gainera aukera izango dugu euskaratzeko, proiektuak lokalizatzeko eta gainera twitter eta dagoeneko ezagunak direnekin partekatzeko.

    splitweet

    Datozen egunak interesgarriak izango dira alde horretatik, eta euskaldunok erakutsiko dugu zertan ari garen, zelan auzolanean gauza handiak lortu daitezkeen; eta ez dela behar ez partner garrantzitsurik, ez Jaurlaritxaren subentziorik… tresna euskaldun eta txukunak sortu eta ezagutzera emateko. Euskarak baditu tresnak, baditu boluntarioak, badu software librea, eta jarrera irekia. Guzti horrek, bat eginda indar ikaragarria dauka. Libre eta euskaldun, badakizue. Jarrera pro aktibo bat.

    Guzti hau geldi ezina da, haize erauntsi handienaren antzo. Murgildu zaitez zu be!

  • teknologia berriak

    mikroblogging

    Batzutan lerro bakarrean isladatzen ditugu eguneko adierazpen guztiak. 140 karakterretan laburbiltzen dugu egunean zehar pentsatutako hori.

    Wikipedian ere euskaraz topatu dut microblogging sarrera.

    Eta horregatik askotan, maiz, ez duzue deus topatuko blogera etortzean. Laburrean ari gara. lauterdian. txokokerietan sarri eta lotura+esaldia+etiketa formatuan batez be.

    Facebook gero eta erabilgarriagoa egiten zaigu. Munduaren berri damaigu fb ezagunak. Twitter lagunartearen gainean jakin eta ezagutarazteko. Eta elkarrekin harremanetan daude tresna berrienak. Irudiak, testuak, bideoak, loturak, argazkiak… denak elkarrekin uztartuz. Sare sozialak omen.

    Blogak ere sare sozialen ispilu dira. Mezuak, erantzunak, harremanak. Eta horregatik ez dira etengo, ez da gure ahotsa motelduko, jarraituko dugu idazten, sortzen, zirikatzen.

    Baina jakizue, hemen ez gaudelarik, han izaten garela. Ezez, ez baikara gure baitakoak, beti beti.

  • agit/prop,  larrabetzutik,  teknologia berriak

    Esait 2.0

    Euskal Herria, nazio bat selekzio bat

    Badira hilabete batzuk selekzioaren gaia pil pilean dagoela inguruan. Gaurko deitu zuten -deitu baino filtratu, gogoan baduzue- Euskadi Iran partida.
    Ondo gertutik jarraitu dut afera hau, iraila hasieratik Esaiteko lagunekin elkarlanean aritzeko aukera izan dudalako. Larrabetzun herriko kirolariekin batera, eta nazio mailan Esaiteko arduradunekin, Interneten ere selekzioaren adleko aldarrikapena zelan garatu aztertu eta gauzatzen saiatu gara hileotan.

    Eskura sareko tresnak baino ez. Aurrekontua 0. Eta gogoa bai, baina esku gutxi aidanean.

    Komunikazio plangintza bat egin. Eta saiatu gara uztartzen futbolari eta kirolarien mezua, herrietako kirolari eta kideen eskaera eta sarean gureari lekua ematen.

    Tresna sozialak baliatu ditugu batikbat: Facebook, twitter, bloga, bildu.net, zabaldu.com eta jendearen partehartzea bultzatu. Kirolariena batetik, kirolzale eta euskaltzaleena bestetik.

    www.naziobatselekziobat.org

    Gaur tamalez, ez da partidarik izango. Kirolari eta Euskal Herriaren aldeko borondatearen kontra, Euskal erdia momentuz kudeatzen dutenek ezetz erabaki dutelako. Zer presio izan diren agertuko da aurrerantzean prentsan, baina zenbait kirolarik bizitakoa… uffa! Hala ere bejondeiela euskal taldeetako kirolariei, historikoa izan delako beraiek egindako. Euskal Herria zer den, Euskaltzaindiako kideek baino hobeto barneratu dutelako. Eta hori zelaian agertu gura izatearren, sekulakoak eta bi entzun badituzte ere.

    Hala ere, sekulako gola sartu diete Sabinetxeako mitxelinei.

    Mapa batean daude geolokalizatuak, orain arte herriz herri egindako selekzioaren aldeko aldarrikapen eta agerpenak. Argazki eta puntua gehituta.


    esait map

    Larrabetzu Euskal Herria
    Pasa dan barikuan, herrian egin gendun argazkiak ere bat baino gehiago hunkitu zuen. Herriko futbolari eta pilotariak ziren han, adin guztietakoak, eta etxez etxe ari da zabaltzen eta hedatzen orain argazkia bezala, datorren larunbatean Bilbon antolatu den manifestazioko deialdia ere.
    Larrabetzuko kirolariak Euskal Herriko selekzioaren alde