Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Gora!

Pentsatze hutsarekin…. Bereziak izango dira Euskal Herriko jairik onenak. Une gutxi batzuk falta dira txupinazorako, eta guztiak eztanda egingo du. Aldaketaren Nafarroan, hiriburu historikoan…. Iruñea eta jaia, zuri gorriz. Etengabe. Gora Iruñea! Egitarau indartsua peñek eta herri mugimenduek ere antolatu dutena. Aurkezteko moduan ere nabari da egiten ari diren jauzia ze tamainakoa den. *Hiruzpalau gune […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi literatura

Lorea Gernika Deustun

Lorea Gernika aurkeztu berritan, Lapikoa izeneko narrazioa irakurri eta deustuarri kontatu beharra izan nuen. Hauteskundeetako pasartea Bilboko Uriola atarian argitaratu genuen, kanpainako azken astean.   Uriola.eus 'Lorea Gernika, andrazko bat' liburua aurkeztuko du Koldo Izagirrek. Liburuko pasarte bat Deustun jasotzen da @iPatxi http://t.co/oyR2maYtfo — Bilboko Uriola (@uriolaeus) May 20, 2015 Prest aldizkarian Gero Prest! aldizkarirako […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi teknologia berriak

Gasteizko plazatik mundura

Asko idatzi esan adierazi zabaldu eta hedatu da Gasteizko herri harresiaren inguruan. Desobedientzia hedatzen ari den seinale. Arduraz jokatzen duen gazte mugimendua erditik kentzeko boterea lanean ari da, berak dakien moduan. Arduratsu erantzun zaio hemendik errepresioari, zigorrei eta kartzelari. Gasteizko irudiak mundu osoan hedatu diren bezala, badira gertuagotik irudi hoiek ez zabaltzeko lana hartu dutenak, […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Publizitate sexista

Zer ikusten duzu argazki honetan? Eta beste honetan? Iragarkia: Ekintza feminista:

Kategoriak
agit/prop literatura

Gu ere zain

Mikel Antza idazle presoaren lehen poesia liburua aurkeztu eta plazaratu berritan, zenbait berba eta ohar egunotan bizitakoari buruz. Mikel Antzaren #ametsak ere zain poesia liburua http://t.co/I0hJCkJ0yi Argazkia: @nomadagaldua pic.twitter.com/Aj5VccDtBQ — Susa literatura (@armiarma) April 30, 2015 Ametsak ere zain liburua postontzitik jaso eta irakurtzeari ekin nionean, lehenengo orrietan topatu nuen Joseba Sarrionandia idazle iheslariaren aipu […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia musika teknologia berriak

EHZ 20 urte, eta barriro gozatzeko prest

Aspaldi, 1996an joan ginen lehenengoz Euskal Herria Zuzenean festibalera, Arrosara. Behe Nafarroako txoko eder hartara urtero joateko gogoa hartu genuen. Musika entzun, kontzertuak, lagunak, txandak, fritak, karpa… giro itzela. Handik, Zuberoako kontzertuetara joan ginen gero, urtero… kuadrilan, furgonetan, inoiz Mauleko kanpinera be bai… Heletakoak handiak izan ziren, Manu Chao gogoratuko du askok, egin zuen ekaitza […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Hori Bai 50 urte lotu barik

Aspaldian ari gara korrika, arineketan, karraderan… batetik bestera, lotu barik. Euskararen alde, kulturgintzan, mugimendu bizia da Hori Bai gazte elkartearena ere. 1965. urtean sortu eta urtez urte, Larrabetzuko Andra Mari kaleko 23an iraun du zutunik Hori Bai gaztetxeak. Urte guzti hauetan, teilatupe honetan egosi dira gure herriko kontu asko eta asko. Kili Kiliak, sasoi bateko […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Pride pelikula ikusi ostean, erabat harrapatuta

Aspaldiko partez zinemara joan ginen aspaldiko hiru lagun. Badira 20 urte baino gehiago astero batzen ginela… bizitzak urrundu gaitu, barraren alde banatan gaude orain barrikadaren alde berdinean egondakoak. Bilboko Alhondigan hitzordua egin, elkarrekin afaldu eta pelikularako txartelak erosi genituen. Futbolaz, politikaz eta bizitzaz berba egin genuen artean… Pride pelikula ikusi genuen. Txundituta hirurok. 80. hamarkadan […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Sarrionandia: telebistako albistegia ere fikzioa da

Hasier Etxeberriak Joseba Sarrionandia idazlea elkarrizketatu du Sautrela telebista saiorako. Baina elkarrizketak bere bidea egin du, zatika lehenengo, osorik ostean… telebistan eta sarean. Joseba Sarrionandia Zuzeu sareko agerkarian.

Kategoriak
agit/prop

#freeOtegi

Nazioartean hedatzen ari da Arnaldo Otegi askatzeko aldarria. Bruselako adierazpenaren bostgarren urteurrenean, egoeraren azterketa egin du Brian Currin hegoafrikarrak, eta ostean Fermin Muguruza euskal musikariak Otegiren aldeko nazioarteko sustenguaren berri eman du. Une berean, mundu osan #freeOtegi adierazten hasi gara sare sozialetan. Free Otegi Hau da unez une #freeOtegi etiketaren mapa Fermin Muguruza & Sinn […]