Kategoriak
literatura

Agur Euzkadi irakurtzen duten jokalariak

Euskal selekzioa Bartzelonara, Kataluniaren kontra jokatzeko, joan zen eguneko argazkia da hau. Gara egunkariak publikatu zuen fotoa, kirolen atalean, ohi denez. Baina, argazkiari erreparatu zion nire lagun batek, futbolariei baino gehiago. Eta liburu bat topatu Gaizka Garitanoren eskuetan. Agur Euzkadi nobelarekin abiatu zen Gaizka Garitano hemendik hara, futbolak eskaintzen dituen beste ordu hoietan irakurgai gisa. […]

Kategoriak
agit/prop su-etena | ceasefire | tregua

Zer gertatzen ari da?

Mezua bolo boloka zabaltzen ari da eguerdia geroztik. Guardia Zibila zenbait herriko tabernetan sartzen ari da, ez modu baketsuan, ez oso atsegin. Epaitegi gorenak Herriko Taberna guztien inbentarioa egitea eskatu du, baita azkar betetzen hasi ere. Zarauzko Arranoa duzue irudiotan. Informazioa batu ahala egokituko dugu guzti hau. Zuek ere aportatu dezakezue. Berria edizio jarraitua GARA […]

Kategoriak
teknologia berriak

Google bilatzaileak Youtube erosi duela eta…

Ez da beste albisterik izan aste hauetan Interneten, iragan martitzenean Googlek You Tube erosi zuela aipatu zenetik. Google Interneko bilatzailerik arrakastatsuena da eta You tube, egunero milaka eta milaka bideo eskaintzen dituen hodi lodia. Ez da urtea izango Youtube gero eta ezagunagoa bilakatzen hasi zela Interneten. Norberak egindako bideoak, sarera igo eta edonork edonondik ikusteko […]

Kategoriak
larrabetzutik

Herriko produktuen azoka

Urtero itzelezko arrakasta izaten duen azoka da gaurkoa. Larrabetzuko baserrietan urte guztian zehar ekoizten dena egun batez plazan ikusgai eta salgai. Oraindik baserri askotako solo eta kortetan bizitasuna dago. Gainera ekoizle ekologiko berriak daudenez, txakolindegi berriak, pastel eta ogiak… denatarik dastatu eta aukeratzeko parada daukagu. Arratsaldean bi lagunen aizkora desafioa, eta dagoeneko gero eta arrakastatsuagoa […]

Kategoriak
agit/prop musika

Euskal Herria askatu arte

Joseba Tapia edo zelan zatarra edertu. oharra: testu honen irakurtzeko, kantua entzutea eskatzen da. Ardoak ere ez lizuke kalterik egingo. Real Politik [audio:http://www.josebatapia.com/mp3/RP04.mp3] Museo bat montatzekotan geratu ginela uste dut. Artea egin nahi dugu, baina ez estatikoa. Mugitzen den artea. Mugitzen den musika. Politikoak ez zaizkigula interesatzen… eta beste asko.  Horrelako ideiak trukatu genituen han, […]

Kategoriak
teknologia berriak

web 2.0 ikastaroa UEUn

Izena eman nuen, eta antza denez gehiagok ere bai. Gaur 16 lagun hasi gara ikastaroan, eta beste kanpo ateetan geratu dira. Euskarazko ikastaroak urriak dira materia hauetan, baina ari gara horretan ere. Blogei eta teknologia berriei buruzko hainbat ikastaro eta hitzaldi eman eta kordinatu ostean, ikasle moduan joan naiz Eibarrera. UEUra. Gorka Julio Teketen dugu […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia

Orhipean, Renotik Euskal Herrira

Renoko irakasle bat izan dut asteburuon bidailagun. Bada mende bat, bere aitona zena, Jose Elkano, sorterritik Bartzelonara joan, eta handik Renorako bidean abiatu zela. 1909. urtean utzi zuen bere jaiotetxea Lintzoaingo semeak. Emaztea ere, Francisca Villanueva berarekin joana zen. Auritzberriko neska gazte bat zen orduan Francisca. Ostegunean heldu zen Euskal Herrira Joe Elcano. Arbasoen lurra […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

EZpanitatearen eguna

Arraza, Hispanitatea, Guardia Zibila…. ankerrak oro ospatzen direnak. Beldurra ematen duten ospakizunak. Beldurra, izua eragin duten kontzeptuak. Urriaren 12an Amerika ezagutu zutenen alde. Urriaren 12an, Hispanitatea ospatzen. Guardia Zibilak kaleetan desfilatzen, kantinetan mozkortzen… Eta bien bitartean, gure herria -beste asko lez- kartelez josita esnatu da gaur ere: Ez dugu ezer ospatzeko jarri dute bart, gaur […]

Kategoriak
teknologia berriak

Tim O’Reilly Euskal Herrian (web 2.0)

Tim O’Reilly Euskal Herrian izan genuen aurreko astean, Gasteizen. Oso denbora laburrean nazioarteko hainbat aditu izan ditugu gure artean. Chris Anderson, Vicent Partal eta Tim O’Reilly. Zerbaitetan ari garen seinale. Buztan luzea dela, .cat eta vilaweb direla, edo web 2.0 kontzeptuaren inguruan… puntako hizlaren hitzaldiak topatzen ari gara batean ez bada bestean. Bilbo, Donostia eta […]

Kategoriak
su-etena | ceasefire | tregua

International declaration on suport of the basque process

Francesco Cossiga (Italia), Mario Soares (Portugal), Gerry Adams (Irlanda), Kgalema Motlante (Hegoafrika), C. Cardenas (Mexiko)  A. Pérez Esquivel (Argentina) Looking the new political situation created in Euskal Herria / Basque Country and taking in account mainly: • the will to open an oficial contact line bettwen the basque organization ETA and the Spanish Government. • […]