gaztelumendi.eus
Agit/Prop 2.0
-
Lasaitasuna behar nuen
Azken asteak zoratzekoak izan dira. Lana(k), auzolana(k), kanpaina, prentsa, urduritasuna, eguraldia, giroa… eta atsedena behar nuen, erritmoa egokitu. Lasaitu. Atsedena hartu.
Azken asteotan, ez naiz geldirik egon. Ezin nuen. Inprentak, afitxak, eskuorriak, txapak, Internet, emaitzak, bloga(k), i-legalizazioak, Euskal Herria eta Larrabetzu. Eta behar nuen. Hartu.
eta bapatean, kitto! esaten du gorputzak. Geldi hor! Zaude, lasaitu! Eta jaramon egin behar diozu. Jarraituko baduzu, egongo bazara, izan nahi baduzu. Eta aurrera!
Mundumira jaialdia izan da Aretxabaletan, Ferixie Eskoriatzan, eta eguraldi lainotsua Urkulu aldean. Giro ezin hobea Pagoagatarren baserrian. Berbaldia, sutondoa, eta une atseginak. Behar nuena topatu dut asteburuan. Eta gaur, astelehena da berriz ere.
-
agit/prop 2.0
Donostian, 2007ko maiatzaren 10ean
web 2.0 hemen eta munduan
agit/prop 2.0 Euskal Herrian, gure munduan
Aurkezpena:
irratia.com | larrabetzu.org | armiarma.com| EH 2.0 bipuntuzero.org
albisteak 2.0 | eremu lokala| euskal kultura | Euskal Herria 2.1
irratia.com 2.2
euskal kultura digitalizatuz, kultura digitala euskaldunduz, 2000. urteanpropaganda 2.0:
bideoak…
Korrikaren esperientzia: twitter, tagzania, etiketak…
Gaztetxeak, gaztesarea, errepresioaren kontrako mugimendua…Eremu lokalak, informazioaren aroan.
Gure herria, 1500 biztanle eskas, aro berri honetan.
Zamudio 8 km edo mundu oso bat Parke Teknologikoa, Euskaltel
autogestioa.Euskal Kultura: sortu, zabaldu, hedatu…
Ez dizu onik egingo. Ezpotak. Susa literatura.
Joseba Tapia
Fermin Muguruza
dantzan.com
Race to save basque languageEuskal Herria 2.0
eitb24.com –
sustatu bildu.net zabaldu.com galdetu.com + + +
ARGIA BERRIA blogak bluff!
Gaur8.info
Munduari begira:
tagzania, ubuntu (ubuntutribe), .eus dominioa, komunitatea -
ieb07tik zuzenean Donostiatik
Goiza goiz hasi da gaur. Egunsentiarekin ia ia. Larrabetzu. Deustu. Zarautz. Donostia. Geldialdi batzuk egin ostean, heldu gara Donostiara. Atsedenaldia baino ordu laurden lehenago. Baina mutilmedia.com eta twitter bidez jakin dugu goizagokoaren berri. Kafe orduan ezagunak agurtu, eta 200 lagunetik gorako areto honek liluratu egin gaitu.
Aho zabalik gaude. Eta ekin aurrera.
Arkaitz Zubiagak hitzaldia eman du duela ordu erdi, eta apur bat lehenago neu hasi natzaio laguntzen. Mutilmedia boy bat bilakatu naiz neu ere. Zuzenean, jezarrita nagoen toki honetatik. Goi goitik. Dena ikusten den palko honetatik. Hiru hitzaldi zuzenean jarraitu ditut, apunteak hartzen banengo lez. Kazetaritza denbora errealean, txirrindulari etapa bat bailitzan, baina ordenadorean idatzi eta argitaratuz…. esperientzia ederra. Zeozer ikasi dut.
Eta orain, entzuten ari naizen arren, idazten ere banago. Blogean. Zuentzat. Jarraituko dut.
Ondo, bapo bazkaldu dugu Parke Tekonologiko honetako jatetxe batean.
Orain Iratxe Esnaola ari da Euskal Herria 2.0 gaiari buruz, ekimen lokala eta ikuspuntu globalari buruz. Lokalizazioa eta globalizazioaz mintzo da, iragan irailean Donostiako Artelekuko jardunaldietan jorratu ziren gaiak ekarriz.
-
Jo també haguera volgut cridar Germinal!
Un activista basc ens narra, en primera persona, com ha estat condemnat a mort i com roman a la presó. En un moment de la narració, el personatge adquireix la personalitat d’Angiolillo, l’anarquista italià que assassinà Cánovas del Castillo i que fou condemnat a mort per garrot vil. ‘Germinalés el darrer mot que crida l’anarquista i és el mateix que el protagonista voldria cridar a l’hora de ser executat.
Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri liburua irakurri genuen sortu zigun zirrarak, bultzatu ninduen orduan anarkistei gure idazle bat erakusteko saiakera egitea. 1998an izan zela jakin berri dut. Ekintza Zuzena aldizkari libertarioan, euskarazko literatur elkarrizketa bat publikatu nuen orduan. Ekintzakoak lagunak ditut, Likiniano liburudendan aurkeztu genuen liburua lagun artean… eta orain, Bartzelonako Liburu egunean Koldo Izagirre ETBko albistegietan ikusi dudanean… liburua, eta baita elkarrizketa bera ere berrirakurtzeko gogoa piztu zait. Katalanez argitaratutako liburua etxean dut, Likin enkarguz erosita. Virus argitaletxeak plazaratu du itzulpena.
“Angiolillo intelektual bat zen, idazle bat, arma eskuan hartu zuena ekintza gogor bat egiteko“
Angiolillo anarkista italiarraren oihua izan zen “Germinal!â€. Arrasaten Canovas del Castillo agintari espainiarra hil eta gero heriotzera kondenatua izan zen. Bergaran bota zuen bere azken oihuak gerora hain maitatua dugun anarkista honek. Koldo Izagirre idazle pasaitarrak eleberri bat eman du argitara Susa argitaletxearen eskutik. Aurkezpena duela hilabete batzu egin zuen Bilbon. Goiz zein arrats partean bi solasaldi eder eman zituen. Prentsaren aurrean zein jendaurrean eginikoak gogoan izatekoak izanen dira ziurrenik. Guk, ahatik elkarrizketa bat burutu genuen Koldo Izagirre berarekin, idazle honek beti baitu aipatzeko gauza garrantzitsurik. Berarekin eleberriaz mintzatu gara, eta eleberrian bertan sartzeko beta hartu dugu, beti ere Izagirreren laguntzaz.
-
milakabilaka
Milakabilaka ekimenak ere bloga aurkeztu du. Bloga egin du. Blogaren bidez adieraziko omen dituzte elkarrizketa, akordioa eta errespetuaren aldeko iritziak. Albisteak.
Milakabilaka ekimenarekin bat egiteko aukera dugu blogariok ere. Blogaren bidez adieraziko dugu gu ere elkarrizketa, akordioa eta errespetuaren aldekoak izan gaitezkela.
Eta guk ere milakabilaka etiketarekin gorde ditzakegu akordioaren, elkarrizketaren eta errespetuaren aldeko argazkiak, ekimenak, albisteak, bideoak…. Interneten.
Milaka bilaka. Mila K. Mila blog.
-
Orain gehiago gara mikroblogari (web 2.1 euskaraz)
Goiz eta arrats twitter honi begira.
Hor idatzi, hor irakurri, nabigatzailearen barran idatzi eta gehitu, aurkitutako webgune interesgarrienak automatikoki gehitu, zabaldu.com-eko azken albisteak zuzenean jaso… goiz eta arrats twitter honi begira.Twitter zer izan daitekeen asmatzen ari gara mikroblogariok. Katuaren itxuraz aritzeko baino, saguari astindu gehiago emateko baliatzen dugu twitter mikroblogariok. Blogarekin uztartuz, blogintza berri bat sortzen ari da, web 2.0tik 2.1ra igaroko dela dio Dadid Deugarte adituak bere contextos wiki interesgarrian.
Teketen nanoformatuekin nazioarte mailako aplikazioak, garapenak, ikerketak egiten ari da. Lehen ere, informatikari aparta da gure Gorka. Topera dihardu orain ere. Jakintza dibulgatzaile iaioa, software librea eta sozialaren hedatzaile, irakasle 2.0 eta e-kintzaile xumea.
I+G Euskadi saria herri honetako mikroblogarientzat, otoi. Teketen, Arkaitz, Aitor, Luistxo, Txerren, Bontxi, Boligorria, Ibai.. aktibo ikusten ditut twitter honetan, honetatik. Animatu egiten naiz ni ere.
post_iraultzaileak
Eta mikroblogari euskaldunak ari gara zerbaitetan. Zerbait sortu behar duenaren sentsazioa daukat. Iraultzaileek iraultza gauzatu aurretik duen sentsazioa… baina post_iraultzaileak gara gu. Gure iraultza guztia post batean kabitzen da gainera. Pravda txikiak irakurtzen ditugu, Gramma_tika gorri bat baliatzen dugu, igitaia eta mailuaren irudia ukabilaren hatzamarrek eta saguak behar lukete osatu. Izarrak dizdira dute gure gaueko aterpe honetatik begiratuta.Idatzi eta irakurtzen
Idaztea eta irakurtzea maite ditugu. Batera. Literatura berri bat asmatu daiteke, hitzekin jolastuz, zuzenean solastuz. Makina hauetatik berba ederrak trukatzen dira. Mikroblogariok, gauza ttipiak maite ditugu, ttipia da twitter ere, hasiberria… baina aldaketa dakar Interneten mundura. Azkar, arin, merke. Jaso ahala erantzun. Pentsatu ahal idatzi, pentsatu. Ez da pentsamendu azkarra edo fast think. Gogoeta etengabekoa da, baina azkar jokatzen da. Eta auzolanean, elkarrekin, horizontalean. Elkar_ekintzan.APLIKAZIO BERRIAK
Jumpcut.com bideoak igo ez ezik, sarean editatzen
Eta aldaketa gehiago somatu daitezke, Jumpcut.com adibidez. Bideoak igo ez ezik, trukatu, erabili, montatu, idatzi, itzuli, musika gehitu eta abar egiteko aplikazioak. Bideoak esan dut, baina musika esan nezakeen, edo irudiak… flickr osoa. Yahoo dago honen atzean ere, baina aplikazioa gehiago da 2.1, orain arteko 2.0 guztiak elkartuta.Alegia mikroblogari gara, ikasle gara, gauza txikia gara… baina asko daukagu ikasteko, frogatzeko, erakusteko, saiatzeko… baina hagitz gustura ari gara. Ikasi, frogatu, erakutsi, ahalegindu egiten dugulako/garelako. Goiz eta arrats, pantaila hauei begira. Eta bloga ia ia utzita nuen. Badakizue, www.twitter.com/iPtx horretan nago burubelarri.
-
Nerea Iriondo
-
Ezagunak ez diren bost gauza *
Jabik pasa dit meme_lokeri_a eta erantzun beharrean nago:
Bide batez, blogari astindu ttiki bat emateko baliatuko dut, sarriago idazteko, olioztatzeko, barre egiteko, gogoetak eragiteko…
Beraz, lotsa apur batekin, hona hemen bizitzako bost gertaera edo, ezagunak ez diren arren… bizi izan ditudanak.* Txikitan Larrabetzuko PNVren egoitzan txistua jotzen ikasi nuen. PNVren txistu bandakoa nintzen beraz, txistulari jeltzalea gura baduzue. Jaietan jotzen genuen urtero, eta Batzokian pintxoak jaten genituen. Gogoan dut behin, kalejiran atera aurretik, pastelero bat gelditu zela gure ondoan, eta pastel piloa jan genituela txistua jotzen hasi aurretik.
* 14 urterarte Eguzki Begi ikastolan egon ostean, BUP eta COU Derioko Seminarioan egin nituen. Zazpi aldiz bota ninduten etxera lau urtetan. Egun baterako, bi egunetarako… eta baita aldi luzeago baterako ere…. Euskarako delegatu izan nintzen urte batez, eta klasekoa urte “gatazkatsuago” batean.
* 1991an Irlandan nintzela, lehenengoz sartu nintzen espetxe batetarra, H Block haietako batean izan nintzen IRAko bi preso bisitatzen. Bidaia hartan, besteak beste indabak jan genituen Gerry Adams errepublikarrarekin. Euskadi-Irlanda futbol partida bat ere jokatu genuen, nik irlandarrekin jokatu nuen, euskaldunen kontra. Gerry Adamsen anaia, preso zegoena, oso ona zen futbolean. Astebeteko baimenarekin atera ziren 100 preso inguru orduan.
* Bi aldiz egonda nago Sabin Etxeko laugarren solairuan. Xabier Arzallusen bulegoan. 1996an Europa Press agentzian ari nintzen lanean. Besteak beste bi elkarrizketa egin nizkion EBBko nagusiari; elkarrizketatu nituen ere Jaurlaritzako Mari Karmen Garmendia eta Iñaxio Oliveri, PSEko Jesus Egiguren, EAko Carlos Garaikoetxea eta PPko Carlos Iturgaitz. Euskaraz egin nituen elkarrizketa guztiak. Euskaraz argitaratu ziren gainera, medio ezberdinetan.
* Kazetaritza lana sobera maite dut. Asko. Munduan zehar ez naiz asko ibilia, baina iaz Montenegron, independentziaren erreferemduma bertan bizitzeko aukera izan nuen. Handik idatzitako kronikak, han bizitakoa, handik kontatutakoa… ez dut sekula ahaztuko. Herri bat independentziaren bidean ikusi, eta bertatik kontatzeko aukera izatea izugarria da. Ez da erraz ahazten. 2006. urtea oso garrantzitsua izan da nire bizitzan.
Eta hariari eusteko, lanean jarriko ditut Teketen, boligorria, 53R61, Imanol Murua eta Hasier Etxeberria.
-
…segi aurrera
-
:-)
Bai, ezta?