gaztelumendi.eus
Agit/Prop 2.0
-
7 urtez idazten
Atzo zen, Durangon. Gaur hemen. Bihar han.
Badira zazpi urte, blog honetan idazten hasi nintzela.
Eta zazpi urte, jendeak irakurtzen duela.
Geroztik sortu dire berriak, eta hobeak. Eta kementsuagoak, eta apalagoak. Interesanteak eta jantziak.
Idazteari, irakurtzeari, sortzeari, ikasteari… ez diot utzi oraindik.Denetarik pasa da zazpi urteotan, gauza askotaz mintzatzeko parada izan dugu. Izan dira oldarraldiak, haserrealdiak, eztabaida sutsuak, albiste sano interesanteak, elkarrizketak, argazkiak, bideoak, audioak… hangoak eta hemengoak.
Zazpi urtez, gau eta egun. Jo ta su. -
90. hamarkada
Ondo gogoan dugu oraindik. Kantu asko burura datozkigu lantzean behin, baina gehiago dira nostalgiaren eraginez, aurrekoak, 80. hamarkadako erdialdekoak.
Martxa zebilen gurean, kontzertuak ugaritu ziren. Antolatzeko modu berriei atea ireki zitzaien.
Gehiegizko profesionalizazioa ere bai, katxetaren logika bakarra.
Hala ere, eremu alternatiboak jarraitu du esistitzen, funtsezkoa izan da.
Orain, katalagoa digitalizatu eta merke antzean dago salgai, aukeran.
Eta bideoak VHS formatutik, DVD euskarrietara pasa dira…. eta laister egongo dira ripeatuta eta sarean eskuragai. Horixe baietz. Eta hori litzateke, sendotasunaren seinalea… sarean ez dagoena ez delako esistitzen ia ia.
Dijitalizazioaren garaian, webgune berria, spotify kanalak, dvdak eta beste. Memoria historiko digitala, aspaldi aldarrikatu bezala. -
i + g apur bat
Berr(h)i(z)kuntza
3dimena
gara¡pena!
ilusioa
garaia
eguneratzen hasteko (F5) sasoia da. Abian jarri, berrabiarazi.
Kide berriak, langintza, antolaketa…aurrera begira
Kultura librea, ikusentzunezkoak, etorkizuna lantzen jarraitu beharko dugu.
Bide horretan, auzolana, parte hartzea, sozializazioa funtsezkoak izango dira.
Eremu pertsonalean eta kolektiboan. Lokalean eta globalean.
Bi hitz: aurrera bolie!
biba zuek! - agit/prop, gaztelumendi.eus, hurrengo geltokia, ikusi eta ikasi, larrabetzutik, su-etena | ceasefire | tregua
#m22 egun handi baten atarian
Isilik eman dut azken hilabetea blogean. Sarean ibili naiz, hemen eta han ibili naiz, sarean idatzi dut, hemen eta hor idatzi dut, pentsamenduan ibili naiz, hau eta hori pentsatu ditut, ekintzailetzan ibili naiz, hemen eta hor tokatu zait pringatzea.
Gaur, 2011ko maiatzaren 22a den honetan, uste dut gauzak apurka apurka aldatzen jarraitzeko indarrak batuko direla, gogoak eta ilusioak.
Herrian, Larrabetzun gogo eta ilusio asko jarri du jende ugarik, eta gogo ilusio alaitasun horrek, uste dut bere emaitza izango duela.
Hego Euskal Herrian zer esanik ez. Altsasu, Brusela, Gernika, akordioak, eskaerak, adostasunek… Zutik Euskal Herria! aldarrikatzen duen bide hori berretsi eta indartzera etorri dira. Askoren lana, gehiagoren nekea estatu handien buruhaustea…
#m22 hau, urrats bat da bide horretan. Bozek ez dute herria askatuko, ez dute kapitalismoaren miseria deuseztuko, ez dute haserre dagoen jendearen lasaitasuna bermatuko… baina oinarri dira. Aldaketaren sujetua bisibilizatuko da, aldaketaren nahia bideratuko da… eta bihar, eta etzi… egongo da arrazoi eta motiborik: aldarrikatzeko, lanerako, ikasteko, haserretzeko, akanpatzeko, kontzertuetarako, hashtag berriak asmatzeko eta sortzeko, legalizazioa eskatzeko, benetako demokrazia galdegiteko, askatasuna gauzatzeko…
gaur, eta hemen datozen berriei so, adi adi.
-
Iritzi publikoa
#legalizazioa
Ezker abertzaleak Euskalduna jauregian aurkeztu berri ditu bere asmoak. Politikoak eta juridikoak. Alderdi berria, bide berri honetarako. Bidailagun gehiagorekin, eta helburu argiarekin.
Hedabideen eta jendearen arreta piztu du, hasieratik. Asko izan gara munduan eta Euskal Herrian ekitaldia zuzenean jarraitu dugunok. Lantokietan, hedabideetan, sarean…
Eta Espainiako hedabideek, beraien inkestak abiatu dituzte web bidez. Pako Aristik beharbada ez –pijama jantzita jarraituko du– , baina euskaldun askok arretaz jarraitu ditu inkestok. Eta ziurrenik loditu daitezen lagundu ere. Ez dakit.
Nik neuk, ez dut holango batean ere parte hartu, baina emaitzak hor daude, eta une honetan iritzi publikoaren batailan, zeresan handia dauka ezker abertzaleak.
Gerra ideologikoaren garaian ere bagaudenez, -hor ez dago treguarik, ez alde batetik ez bestetik- iritzi publikoa da irabazi beharreko lubakirik garrantzitsuenetako bat.
Argazkiak.org | Iritzi publikoa Publicon © cc-by-sa: gaztelumendi
Argazkiak.org | Iritzi publikoaren bataila El Pais egunkarian #legalizazioa © cc-by-sa: gaztelumendi
Argazkiak.org | Iritzi publikoa El Mundon #legalizazioa © cc-by-sa: gaztelumendiIritziaren bataila
Iritzi publikoa jasotzeko orduan, Internetek tresna batzuk eskaintzen ditu. Sondeo batzuk. Unean unekoak. Argazki bat dira, ez besterik.
Iritziok kolore bat hartu dute une honetan, Espainian. Baikortasunarenak. Esperantzaren koloreak nagusitzen dira. Bestelakoak izan daitezke agintariagoen jarrerak. Baina iritzi publikoa, garrantzitsua da. Gero eta gehiago. -
Editorialak idazten jarrita…
Gustatu zait Euskal Herriko 60 hedabide baino gehiago batu izana. Gustatu zait urratsa. Eta arrazoi dute, jauzietarako unea da.
Euskaratik eta euskaraz aritzen diren medioek, gogoeta interesgarria egin dute. Eta AHTaren metro bat baino gutxiago garela jakiteak… irrifarrea sortu dit. Hori da gure neurria.
Abiadura Handirako metro bat ere ez gara, mendiak eta segunduak gurutzatzen diren lekua gara.. beharbada.
Beste zerbait ere bagara, mundu bolako zentimetro honetan.
Gogoeta horretatik, bestelako pausuetara jo behar delakoan nago ni.
Editorialak idazten jarraitu behar dugulakoan, to:
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2011/02/20110201_10828.mp3]
-
#grebaorokorra egun honek zer pentsatua eman dit
Hiruzpalau ideia, azkar botata:
- Euskal Herrian neolibelarismoaren kontra, masa kritiko izugarria da. Antolatua zein antolatu barik.
- 15 hilabetetan hiru greba egin ditugu Hego Euskal Herrian, burruka luze bat Ipar Euskal Herrian
- Sarea, tresna izugarria bilakatu da, horrelako mugimendu soziopolitikoetarako
- Belaunaldi berrienek kontzientzia hartzeko modu berriak asmatu behar dira.
- Elkartasuna eta baloreak, gehiago landu behar ditugu. Gerra ideologikoa martxan!
Zorionak Greba Orokorra bultzatu, lagundu, landu, borrokatu duten guztiei.
Zoriontzekoa sarean #grebaorokorra bultzatu, landu, zabaldu, azaldu, hedatu eta erabili duten guztiei.Euskal Herrian greba orokorra.
-
html 5 zer den, irratiek erakutsiko digute
Gutxitan idazten du Hey_nekenek, baina egiten duenean, aportazio itzela daukan seinale.
Programatzailea da, hacker etikaduna, Mundurat zerbitzariaren sortzailea, eta sarean aspaldiko laguna.
Post oso interesgarria egin du, irratigintzan, Interneten eta holakoetan gabiltzanontzat.
Baina teoriatik pratikarako jauzia da oraindik interesgarriagoa.
html 5 badator, badago… estandarrak, etiketak, eta gaua interesgarri asko entzun ditugu horren inguruan.Software librearen ingurutik, Internet irekiaren alde jo izan da beti. Internet irekiak bataila ederreak ditu aurrean, eta openweb terminoa usu erabiliko dugu ziurrenik.
Argazkiak.org | irratigintza euskalduna © cc-by-sa: gaztelumendiKoska eta Arraio irratien eredua
Webgunedun irratiak dira hasiera hasieratik, Arraio gainera lehenengo Internet bidez entzuten zen, eta gero hasi zen FM antena batetik emititzen. Koska, Uribe Kostatik, Bizkaia erdian entzuten den irrati txukun bat da.
FMan ari dira biak. Eta Internet bidez, oso txukun entzun daitezke orain.
Klik bakarrean, ez da behar ez plugin, ez gaitarik. Ez da behar musika entzuteko programa berezirik. Ez da egin behar klik hemen, eta klik hor… ez…
Klik eta entzun.Hori html 5 ei da.
<head> <title>Koska Irratia online!</title> </head> <body> <audio src='http://www.koskairratia.com:9001/koska.ogg' type='audio/ogg; codecs='vorbis' preload='none' autobuffer='none' controls> Ez baduzu audio erreproduktorea ikusten <a href="javascript:window.close();if (window.opener && !window.opener.closed) {window.opener.location='http://www.koskairratia.com/?page_id=2007'; } void(0);" >hona</a> jo </audio> </body> </html>
Hori da atzean dagoena, ez besterik. Klik egin eta entzun.
Laister Irrati komunitarioen foroa burutuko da gure artean, eta horrelako gauzak ere agian jorratuko dira.
Euskal hedabide alternatiboen eremuan, ari gara zerbaitetan. Auzolan, tresna libreak eta komunikazioa uztartzen, behinik behin.
<audio> etiketa aski da, gure nabigatzaileak entzuten jartzeko. Estandarrak betetzen dituena, blog hau hobeto ikusteko baliatzen duzun hori… eta ez explorer nazkagarri hori. Beste guztiak bai, edozein, Chrome, Firefox… edozein.
zorionak guztioi, eta aurrera bolie!
-
gora ETA
ETA erakundeak sueten iraunkor, orokor eta egiaztagarriaren berri eman dio Euskal Herriari zein nazioarteko komunitateari.
Euskal Herrian egindako lanak, emaitzak ikusteko dauzkan arren, aspaldiko bideen urrats bat gehiago da hau. Beste bat. Helburua bera. Euskal Herriaren askatasuna.
-
Asmo berri(tu)ak sarean
Soziologia digitala aldarrikatzen
Urteak joan, urteak etorri, ari gara sare bat osatzen.
Edukiak, informazioa, denborapasa, bideoak, irakurgaiak… denetarik daukagu, baita euskaraz ere.
Baina soziologia digitalaren aroan ere murgildu beharko gara.Zuzeun marka berriak dituzte helburu. Azken urteko datuak jarri dituzte agerian, lehenago ere datuak elkarren aurrean erakusten aritu ginen. Baina afera edo kontua ez da zeinek gehiago, zeinek handiago. Ondo sartzea, ondo sortzea baizik. Eta ondo ari al gara?
- zenbat da asko, euskaraz? Galderari erantzunak ematen hasi beharko genukela iruditzen zait. Mahainguruan, barcamp batean, blogetan eztabaidatuta, edo blogak eta zerbezak uztartuz. Baina emaitzak aztertzen hasi beharko genuke, gure emaitzak prozesatu. Bada garaia, intuizio hutsetik haratago jotzeko. Heldutasunera heltzen ari da euskarazko blogosfera bezala, euskarazko sarea bera ere.
- zenbat gara? Euskaldunak Interneten. Eustaten datuak baino ez ditugu, lantzean behin, Euskal Erdian (EAErkidegoan) egiten dituztenak. Baina euskararen sareak, zazpi euskal herriak gainditu ditzake gainera. Euskara dagoen lekuan dagoelako euskarazko sarea ere. Soziologia apur bat behar dugu, estadistika. Soziolingustika aplikatua, sareari aplikatua, hain zuzen be.
- Soziologia digitalerako
abiapuntuak sarean
Horregatik, soziologia eta sarea uztartuko dituzten adituak behar ditugu. Gure datuak interpretatuko dituzte soziologoak, ikerlariak, entusiastak. Merkatu legeetan ez dugu euskara sartu eta lehiatzerik izango, publizatate euskarria ere ez gara izango agian… baina komeni zaigu euskaldunoi zenbat garen, zelan ari garen, zer interesatzen zaigun, eta zertan ari garen jakitea.
Beraz, euskaldun batzuk batu, mahaiaren bueltan ahal bada, hitz egin, garagardoak hartu… eta hurrengo pausuak zehazten hasi gaitezke. Urte hasierako proposamen edo erronka bezala.