Skip to content
Abe 12 / iPtx

Feria de Durango

info 7 irratiazenbat durango ditu gure herriak?

Euskal esaten diogu, liburu eta disko azoka…

liburu eta diskoak badira, baina El corazon del sapo hobeto saldu da Sei Urte baino. Gehiago irakurriko da La brecha, Euskal Hiria sutan baino.

Euskal esaten diogu, eta disko eta liburu ez diren ekoizpen gehiago dago urtetik urtera. Joku, mahaigaineko, pegata, jertse, souvenir, ardi, gazta edo dena delako, euskal. Liburuak eta diskoak gero.

Euskal esaten diogu, eta erdarazko liburuak zenbatu dituzue? 100 razones para dejar de ser español dio Jose Mari Esparzak bere liburuan, baina oraindik espainolen hizkuntzan mintzo zaigu, Euskal liburu eta disko azokan. Arrazoi bat gehiago beharko du oraindik, euskalduna izateko.

Euskal esaten diogu, eta euskara sutan dago. Ikusiko zenuten atarian, Gure Irratiaren argazkiak salatzen du. 16.000 euro jaso dituzte, solidarioak ere bagara euskaldunak. Radio Euskadi bitartean zuzenean aritu da EITBko set ezin apainago batetik… euskal zer izan daitekeen esan eta esan. Eta Euskal Liburuen behar lukeen azoka honetan Xabier Lapitzen Por la Paz hori sartuko dizute begietatik… irrati publikoak ere liburugintzan, ze arraio.

Euskal esaten diogu, baina Gerediagak Pata Negra aurkezten du Kafe Antzokian, multikulturalak gara aizu! eta gero Rafa Rueda, Petti eta Txuma Murugarren ikustera lau katu goaz. Hauxe duk hauxe. Denak kontent.

Liburuz mukuru ditugu orain apalak. Liburu apalak ditugu mukuru. Euskara gutxiengo izaten ari da, euskal liburu eta disko azokan ere. Eta ez da ezer pasatzen, ez dago krisi berbarik horregatik.

Izan ere, gehiago saltzen du erdarak, hain gaude salduak.

Berdin du, dena ongi doa.

Krisia, what crisis?

Durangoko azoka. izenburu berria. ez euskal, ez liburu eta ez disko. Durangokoazoka.com
Feriadedurango…. libre daukate.

Entzun gura baduzu: Info7 irratia

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

8 Comments

leave a comment
  1. Gari / Abe 12 2006

    Gauza batean oker Patxi. Ez da esaten Feria de Durango baizik eta La Athoka de Durango (Athoka bai, Zapatero edo Garzon bezala ahoskatuta). Suena más de aquí, como chiqui, pincho, shirimiri y los aitachos y las amachos.

  2. Joxe / Abe 13 2006

    ‘La Asoca de Durango’ esaten dute Radio Euskadin behin eta berriro…

  3. xiber / Abe 13 2006

    Asteburu honetan Larrabetzun ere egingo da disko eta liburu azoka. Hori ere la assoka de larrabetzu izango da ala Larrabetzuko ferie?

  4. patxiku / Abe 13 2006

    Zatoz eta ikusiko duzu.
    Gure herrian, urtean zehar kulturaren inguruan hainbat gauza egiten dira.

    Euskarazko kultura bultzatzen direnak eta bi egiten dituzte hainbat elkartek, hainbat lagunek.

    Domekakoa, aspaldian hasitako bidean, urrats bat gehiago izango da.

    Joseba Tapiaren doinuak, euskarazko disko eta liburuak… opari egiteko aitzakiak dira. Liburu, disko eta jostailu azoka izan da orain arte. Domekakoa, domekan jakingo dugu.

  5. Jabi / Abe 13 2006

    Nik ere Radio Euskadiren “la azoca” horri erreparatu diot, erdaraz beti “la feria del libro y …” izan denean. Erdaldun askori goizeko orduetan “vamos pal anchoki” entzuten diedanean bezain erdalduna iruditu zait ikuspuntua, horrela esanda ezin erdaldunagoa. Badakizue, la amachu de Begoña y el aitá (Gabiria), “El Olenchero” (el- organikoarekin), etab.

  6. gorka / Abe 13 2006

    Norbaitek nahiago du ba azoca, aitacho eta amachorekin bisitatzeko… Denak ez dabiltzala gurekin oso ados alegia… Irakurri zutabe hau, eta ikusi nola “euskarak bizirauteko erdara behar” duen ondoan, “eta maizegi gainean”.

    Norbaitek bikarbonatorik? Zenbait gauza irakurtzeak sabela nahasten dit…

  7. Premine / Abe 13 2006

    Aurten ez joateko erabakia hartu dut, gero eta inpertsonalagoa, gero eta erdaldunagoa, elkar enporio leku guztietan, …

    Joer, gero eta erdaldunagoa!!! Nola ez espainako konstrikzioaren “zubian” ospatzen bada…

Trackbacks and Pingbacks

  1. zabaldu.com
Leave a Comment