eitb24.com: Nabarmen gehitu da Interneten blogen kopurua
Harritzekoa!
Datu bat hartu teletipotik, zelan edo halan euskaratu (nahiko trakets sarritan) eta albiste bilakatu. Datu bat hartu eta informazio bihurtu. Berdin du New York, London edo Zamudion. Berdin du atzo izan, gaur edo bihar. Egunean 24 ordu albisteak ematen -eta ez sortzen- egotea da kontua.
Hartu noticia hau eta esango didazue. Blogak hizpide hartu, eta Euskal Herriko egoera aintzat hartu ez. Datu bat bera ere ez, loturarik ere ez. Hau da gurean informazioa emateko modua. Hori bai, udablog txatxu horren irudia jarriko dizute alboan, eurak ere bloga dutela adierazteko.
Aztertu dezagun titularra: Nabarmen gehitu da Interneten blogen kopurua. Ona! Esatea zeukaten, 100 milioi blog egongo direal 2007an adibidez. Bikoiztu egiten dela aldiro aldiro blog kopurua. Keba! Nabarmen gehitu da kopurua… hori da zehaztasuna. Hori da albiste deigarria egitea.
Blogak eta eitb24.com
Aspalditik jarraitzen du gure eitb24.com hori. Albistegi bezala txarra iruditzen zait, iturri asko, agentzia asko, langile asko ditu eitb24.com egitasmo horrek, baina Interneteko hizkuntzan ez du asmatzen. Ez da erreferentzia. Eta orduro orduro, euskaraz eta gaztelaniaz, irratitik eta telebistatik aipatzen duten arren, ez da erreferentzia informatiboa Interneten. Ez behintzat gure artean. EITBko gainontzeko langileek ere ez dutela erabiltzen pentsatzen dut, ez dela tresna egokia beraien albistegietarako, beraien erreportaiak egiteko orduan.
Blogosferan ere, ez da erreferentzia. Gutxitan linkatzen dugu, ez bada kritikatzeko. Informazio berezitua, informazio espezializatu gutxi sortzen du. 24 orduz ari dira lanean, baina ez digute abantailarik eskaintzen. Eta pena da. Pena da, euskararen inguruan Interneten dagoen faktoriarik handiena delako hemen. Zamudioko parke teknologikoan, tresna guztiak, nahi beste langile eta beharrezko tekniko guztiak izan arren, ez dutelako asmatzen.
Baina inork ez du dimititzen. Ezgaitasuna nabarmena den arren, Lontxo Sainz bezalako kazetari ezjakinak ditu zuzendaritzan. Hori da EITB. Udan bezala, urte osoan, eta 24 orduz gainera.
Nabarmen gehitu da gai ez direnen kopurua.
Loturak:
8 Iruzkin
loretxoa
Iepa Patxi,
ikusiko zenuen Meneamek dakarrena, alegia, eitb24k Silvio RodrÃguezi elkarrizketa posta bidez egin, eta galdera eta erantzun bat asmatu zituztela. Norberak egin ditzala nahi dituen kontsiderazioak.
Jabi
Kaixo Patxi:
Agentzia bateko oharra hartu eta bere horretan argitaratzeak ezer aportatzen ez duelarik bekatu izango da, beniala edozein modutan lehengoan Loretxoa izeneko blog interesgarrian irakurri nuenaren ondoan. Silvio Rodriguezi eginiko elkarrizketa batean “galdera fantasma” bat eta bere erantzuna asmatu zuen kazetariak. Elkarrizketa ez zegoen sinatuta eta, amaitzeko, galdera faltsuarena deskubritu zenean elkarrizketa “retokatu” zuten, galdera kenduz eta hemen ez da ezer gertatu.
Pingback-a:
Imanol
Arazoa ez da eitb24rena bakarrik, EiTB osoarena baizik. Telebista, irratia eta irratia eduki, eta ez da gai talde multimedia bateratu gisa funtzionatzeko. Zenbat aldiz irakurri ote dut “Radio Euskadik eman duen informazioaren arabera…”. Bakoitza bere “bolara doa”, eta hori ez da ona.
txerren
Erabat ados, Imanol. Arazoa estrukturala eta sakonekoa da, kasu honetan, eta nire ustez EiTB taldeak interneteko presentzia (eta erreferentzialtasuna) lortze aldera egindako “minimoen” apostuaren islada.
Patxik dioenaren aurka, ez dut uste 24k “nahi beste” langile eta errekurtso dituenik. Bertako langileekin hitz egin, bestela, zein egoeratan dauden jakiteko.
patxiku
eitb24.com medioak zenbat lagun ditu?
Euskal Komunikabideetan, nork dauzka Interneterako gehiago?
Interneteko medioen artean, nork dauzka gehiago?
Txarto ordainduta daudela? Horretan ez daukat zalantzarik, saiatuko da hor ere EITB subkontratazioa eta faltsukeria bidez zirripiztadak egiten, hori ziur. Baina gure medioen artean, Internteko faktoria handiena da, duda barik. Eta emaitza ez dut uste horren araberakoa denik.
Bertako langileekin sarri berba egiten dut Txerren, badakizu zuk ere hori. Ez gara izenak ematen hasiko.. hori ere zigortua dagoelako demokrazia jeltzale honetan.
txerren
Totalmente ados, patxi. Daukanarekin askoz gehiago egin lezake, imanolek dioen moduan EiTB taldeko edukiak era egokian kudeatzen asmatuko balu, blogsferarekin harremanak sendotzen jakin eta agentzien errepetidore lanetan hainbeste tematuko ez balitz (malahostiaz jartzen nau teletipoak itzultzen galtzen den denbora guztiak, eskura dituzten beste iturriak alde batera uzteko).
Esan nahi nuena zera zen, arazoa eitb24ren (eitbnet-en, esango nuke) planteamenduan dagoela eta ez langileen jardueran. Enpresa osoa (eitbnet) EiTBren diru sarrera komertzialen bidez finantzatzen den momentutik (ez da beraz, zehazki esanda, enpresa publikoa) zerbait gaizki doa, eta zuk diozun bezala kazetariak (edo hala ez direnak) subkontratatzeak ez du batere laguntzen.
Dena dela, esandakoa, erabat ados zure analisiarekin, arazoaren jatorriarekin zalantzak ditudan arren: Interneteko euskal hedabiderik “potenteena” behar luke… eta ez da.
niri bost
Patxi, EZ dut uste askotan hitz egin duzunik bertako langileekin, bestela subkontratazioari, ordutegiei, lan prozedurei, soldatei, zuzendariei eta beste gauza askori buruzko datu fidagarriak izango zenituzke, eta zeozer dakizula zalantzan ipiniko ez dudan arren, komeniko litzaizuke bertako langileekin gehiago egotea, asko ez baitituzu oso urrun. Ez dut pista gehiago emango, zuk esan modura izenak ematea zigortua baitago oso “demokrazia” hontan.