Skip to content
api 18 / iPtx

Gero eta tresna berri gehiago

Egunetik egunera, gauza berriak ezagutzen ditugu. Batek lotura bat erakusten digu, besteak frogatu du, nik hau asmatu dut, horrek bestea kritikatu.

Egia da, software garapena, aplikazioen lokalizazioa, APIak baliatuta egiten direnak, ikasi ahala sortutakoak, esperimentuak. Gero eta + daukagu erakusteko, gehiago ikasteko. Hori ona edo txarra al da?

Ona delakoan nago, eta horrelako barcamp bat egin beharko genukela iruditzen zait. Euskaraz lanean ari garenok ere, gero eta gehiago gara. Iruditzen zait gauza asko ditugula ikusteko eta ikasteko, eta gutxitan elkartzen garela.

Barcamp
(argazkia: flickr joshb cc lizentziapean)

Apal artean Eibarren antolatutako software librearen inguruko mintegietako karpeta aurkitu dut, IEB ere bi urterik behin antolatzen du UEUk, blogak 2.0 bi edizio izan dira Bilbon, EH 2.0 antolatu zen Artelekun, Hackmeeting batzuk egin dira honezkero Euskal Herrian (Leioa, Iruñea, Gernika), blogek eta garagardoek ere elkartu gaituzten, ikastaroak egiten ditu enpresadigitalak…. denetarik dago. Iaz Tailerrak 2.0 burutu ziren.

Baina elkartu, erakutsi, ikasi eta gehiago egiteko aukera dagoela iruditzen zait. Zabaldu, sustatu, bildu, blogosfera komunitate bat badagoela iruditzen zait. Gogoetak eragin, tresnak erakutsi, landu, ikasi… zer diozue?

Eztabaida luzatu daiteke, baina udaberriarekin lekuak eta hitzorduak jartzea litzateke onena. Gero eta errazago antolatzen ditugu kontuok Internetetik. Eta jendea gogotsu somatzen dut inguruan.

barcamp wikipedian

EH 2.0
tailerrak 2.0

IEB 07

blogak 2.0

Hackmeeting ezberdinak

4 Comments

leave a comment
  1. xabi / api 18 2008

    dublinen/irlandan barcamp-ak ta opencoffee-ak jende asko elkartzen ditxuzte. orain harte ez dot hauetan parte hartu, baina twitter-en ikusi dotenez ta lagun batzuen esanetan, benetan interesgarriak dira. atzo goixian bertan gozari bat egin zuten dublinen, ta gutxigorabera 20 pertsona elkartu zien… bi astero egiten dutela uste dot.

    ideia ona patxi.

  2. Luistxo / api 18 2008

    Iaz izan nintzen Barcamp batean. Wherecamp izeneko asteburupasa batean. Hemen kontatu nuen: http://eibar.org/blogak/luistxo/archive/2007/06/08/wherecamp-deskonferentzia

Trackbacks and Pingbacks

  1. zabaldu.com
  2. IKTeroak :: Basquecamp: 1go barcamp euskalduna Larrabetzun :: June :: 2008
Leave a Comment